BEGEL

2018/09/28

LAGUNTZAILE TALDEA PREST!

Urtero bezala egin dugu laguntzaile eskaera ikasturte hasieran, Liburutegia martxan ipini eta mailegu egunetan laguntzeko. Eta asko poztu gara ikasle andana inguratu baitzaigu!
Oraingoz, Gabonak arte bakarrik beharko ditugu, liburutegiaren eraldaketa baitator. Horregatik, talde txikiagoa beharko dugu.



Dena den, ingeleseko liburu berri asko ekarri dizkigute Departamendutik eta hauek prestatzeko LH5eko talde batetaz baliatu behar izan dugu. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik!!! 





2018/09/27

INGELESEZKO LIBURUAK

Iaz ekarri zizkiguten eskolako Ingelesezko Departamendutik liburuxka ugari, 6. mailakoek irakurri ahal izateko.
Horiei eransteko liburu gehiago ekarri dizkigute ingelesezko irakasleek, 5. mailakoek ere irakurri ditzaten.
Aurrera!

  

ERASMUS +: oraingoan Sizilian.

YES (JOVENES ESTUDIANTES EMPRENDEDORES) /IKASLE EKINTZAILE GAZTEAK. Hau da proiektuaren izena.
 
2017ko abenduan izan zen inaugurazioa Polonian. Han izan ziren gure bi ordezkari, jasotako Erasmus + sari ederrari esker.
Europako lurralde desberdinetako jantziak, doinuak eta dantzak bete zuten Haur Hezkuntzako ataria eta Lehen Hezkuntzako frontoia, gure Erasmus +proiektua gauzatuz, iazko Inauteritan.

Programan parte hartzen duten Europako ikasle eta irakasle ordezkaritzari  
ongietorria egin zieten Udalean alkateak,  Hezkuntza zinegotziak, Hezkuntza ikuskariak eta Donostiako Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Zuzendariak.

Turkian izan ziren LH5eko 2 irakasle kurtsoa amaitzear aldera eta orain Sizilian daude Orokietako zuzendaria, Arrate, eta LH6ko bi irakasle, Mari Karmen eta Juanma, Bagheriako alkateordearekin eta Erasmus+ proiektukideekin, formazioa jasotzen. Bertan, ekintzailetza nola landu aztertzen egon dira, IKTak erabiliz .

2018/09/26

Eskola patioen eraldatzea. Ikasle guztiei leku egin nahian. Patioa denona da.

Patioen eraldaketa eskoletan hausnarketarako gaia da. Pasa den aste bukaeran Zaragozan ospatu da  II Congreso de Innovación Educativa eta bertan gai hau jorratu da. Batzar honetan, 1400 partaide baino gehiago eta atzerriko aditu askorekin, Aragoien eman diren esperientziak aurkeztu dira. Izan ere, Aragoiko Gobernuak 300.000ko aurrekontua eskaini du eskoletara zeregin honetarako. Gai interesgarri honi buruz jakiteko klikatu lotura honen gainean:
www.heraldo.es/noticias/aragon/2018/09/19/se-buscan-alternativas-campo-futbol-los-toboganes-los-patios-1267278-300.html


Patioa ez da toki neutro batEskolarik gehienetan orduerdiko atsedenaldia izan ohi dute ikasleek goizean patioan igarotzeko, baina horrez gain, eguerdi partean ere haur gehienak eskolako jantokian geratu ohi dira bazkaltzen, eta beraz, beste bi ordu inguru pasa ohi dituzte patioan. Ikastetxe batzuetan, gainera, gorputz-heziketarako ere eremu hori bera erabiltzen dute; eta badira kasuak arratsaldeko aisialdi orduetan ere espazio berbera erabiltzen dutenak. Beraz, eskola-egunetan umeek bi ordu eta lau ordu artean igaro ditzakete eskolako patioetan. Beste edozein arlo curricularri eskaintzen zaion adina denbora edo gehiago. Merezi du, hortaz, gogoeta egitea haurrek eta nerabeek patioan barneratzen duten horren guztiaren inguruan.
Bertan harremandu, gatazkak bizi eta beren trebetasun sozial eta emozionalak bizitzen dituzte. Horrelaxe, genero, adin eta kulturen arteko harreman tartea bihurtzen da.

Baina patioek benetan haurrek dituzten premiei erantzuten ote diete? Zein balio nagusitzen dira? Zer-nolako jolasak, kirolak eta ikaskuntzak indartzen dira? 
Eskola gehienetako patioaren argazkia antzekoa da. Asfaltoa eta hormigoia luze-zabal osoan, futbol-zelaia erdi-erdian, eta kasurik onenean, saskibaloiko kantxaren bat bazterren batean.


Hainbat ikastetxetan hasiak dira patioaren inguruan hausnartzen, espazioaren antolaketa modu berriak planteatzen, eta eraldaketak gauzatzen. Haurrak eta nerabeak patioan benetan ikasten ari diren horren inguruan eta barneratzen ari diren balioen gainean gogoeta egitea dute jomuga, eta ahal dela, ikasle guztien premiak asetuko dituzten espazioak antolatzea, patioa ere balio hezitzaileak barneratzeko gune eta harreman gizatiarrak sustatuko dituen eremu izan dadin. 
ELKARTOKI  eskolako patioen markoan garatzeko programa da. Sorkuntza eta diseinu tailerren bitartez ikasleek eskolako patioaren espazioan eta erabileran eragiteko lanak, artefaktoak eta esku-hartzeak asmatu eta eraikitzen dituzte. Programak eskolako patioen espazioaren azterketa, honen gaineko hausnarketa eta azkenik, honen sorkuntza eta eraldaketa fisikoa proposatzen du, eskola-komunitatea eta bereziki ikasleak, diseinu eta sorkuntza prozesuaren zentruan kokatuz.
2014tik Azpeitia, Lekeitio, Getxo, Gasteiz, Bilbo eta beste herri batzutako zenbait ikastetxek  hartu dute parte Elkartokiren egitasmoan. Liburu honetan jaso dira esperientzi horiek. Deskargatu liburua helbide honetan.
Gaiaz gehiago: -Ikastolako jolastokia amesten
                     http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20180123/ESKOLAKO_PATIOA._Ikasle_guztiei_leku_egin_nahian
-La transformación de los patios escolares: una propuesta desde la coeducación  eta proposamen didaktiko honetarako materialak hemen dituzu eskuragarri.

          L'espai exterior de l'escola com a espai educatiu

-http://rejuega.com/juego-aprendizaje/juego-educativo/como-convertir-un-patio-gris-en-un-patio-con-color-juego-y-aprendizaje/

2018/09/24

Udazkena!

Nork esango luke! Iruditu ez arren, igande goizaldean,irailaren 23an, 03:54ean, sartu ginen udazkenean eta abuztuan geundelakoan oraindik!

Urtaro hau 89 egunez eta 20 orduz luzatuko da, abenduaren 21ean neguan sartuko baikara. Ipar hemisferioan, egunean, bataz beste, 3 minutu eguzki-argi galduz, urteko gaurik luzeenera heldu arte. Egunak laburragoak dira, baina Euskal Herrian, eguraldi egonkorra izan dugu antzinatik sasoi honetan.
Urtero gertatzen den bezala, eguzki-orduak eta gauak denbora bera irauten dutenean, 12 ordu, hasten da udazkena, baina urtearen arabera egun hori aldatu daiteke. 

Garai zaharretako euskaldunek solstizioak eta ekinozioak baliatu zituzten urtearen banaketa egiteko. Horrela egin zuten Europa zaharreko  herri naturista eta animistek. Kultura zaharrak lurraren, eguzkiaren eta ilargiaren inguruan oinarritzen ziren, neurri handi batean. Horrela, neguburuan (neguko solstizioan) eguzki zaharra hiltzen zen eta Eguberri egunean, eguzki berria pizten zen. 
Eguzkia, irail aldean, indarra galtzen ari da, indargabetzen ari da, hiltzen ari da… eta tximista eta ekaitza irudikatzen zituen herensuge edo suzko suge arra gurtzen zuten udazkeneko ekinozioaren inguruko egunetan. Euskal Herrian, Sugaaredo Sugoi deitzen zitzaion. Udaberrian Sugaar zeruetan barna ibiltzen zen bere garrak erakutsiz eta zabalduz. Udazkenean, berriz, mendietako zuloetan aterpetzen zen, Mari jainkosa handia bizi zen mendi eta zuloetan. Kontatzen zenez, batzuetan bildu egiten ziren biak, eta harremanak izaten zituzten. Horrelako sinesmena, pertsonaia eta izen ezberdinekin, Europa osoan zabalduta zegoen


Ipar hemisferioan, irailaren 21-22an izaten da udazkeneko ekinokzioa. Ekinokzio-egun horretan, Lurraren errotazio-ardatza albo batera orientatuta egoten da (beti bezala), baina Lurraren eta Eguzkiaren arteko irudizko marrak eta ardatzak sortzen duten planoak 90º-ko angelua marrazten du Lurrak, Eguzkiaren inguruan mugitzean, osatzen duen planoarekiko. Egun horretan, ekinokzioan, egunak eta gauak 12na orduko iraupena dute planeta osoan. Udazkeneko ekinokzioaren aurretik, eguna gaua baino luzeagoa izaten da Ipar hemisferioan, eta ekinokzioaren ondoren, eguna gaua baino laburragoa izatera igarotzen da. 

                                                                                      Iturria:    zuzeu.eus

2018/09/23

Euskaraldian izen-ematea

Gaur ospatuko da Musika Plazan Euskaraldiaren egitasmoaren aurkezpena .
Ekitaldia festa giroan izango da.
12.00etatik aurrera Munoan, haur jolasak izango dira eta ordu erdi beranduago egingo da aurkezpena. Gainera, herriko 11   pertsona erreferente aurkeztuko dituzte, eta Andoni Egaña eta Nahikari Gabilondo bertsolariek girotuko dute goiza bertso doinuen artean. Amaitzeko, triki-poteoa egingo dute.

Euskaraldian izena emateko pausuak:
1. ahobizi edo belarriprest izango zaren aukeratu
2. eman izenahttp://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunean edo herrian aurkituko dituzun kutxetan eskuorria sartuta. 
Blogean honi buruzko sarrerak (Sakatu gainean ikus ahal izateko):

EUSKARALDIA BADATOR...

Euskaraldiaren aurkezpena
Hau masiboa izango da!!!

2018/09/21

XIX. txirrindulari txikien eguna

Mugikortasun astearen baitan, bihar, larunbata, Txirrindulari txikien eguna antolatu du herriko Udalak, Zarauzko Zikloturista Elkartearen laguntzarekin.
6 urtetatik 14 urtetarainoko umeentzako pentsatutako aktibitatea da. Parte hartzaileek bizikletan buelta bat emango dute herritik: Aritzbatalde, Asti, Abendaño, eta Azken Portu inguruetan barrena.
Irteera goizeko 10:00etan egingo da, Lizardi Institutuko patiotik, eta umeek derrigorrezkoa dute kaskoa eramatea ibilbidea burutzeko. Bukatu ondoren txokolatea banatuko da eta sari batzuk zozketatuko dira. Besteak beste, bi bizikleta eta zikloturistenpatrozinadore diren dendetan erosketak egiteko bale batzuk.

2018/09/19

Irakurketa txokoa


"Gurasoak ere ipuin kontalari"

Irailaren 19an, asteazkena, arratsaldeko 17:30etan, urtean zehar luzatzen den ipuin txokoa hasten da, 
3 - 6 urteko haurrentzat, guraso edota hezitzaileentzatMiriam Mendozaren eskutik.
    • Sanz Enea kultur etxean.
    • Ekintza benetan gomendagarria!

    Haurrentzako zinema

    Zinemaldiaren barruan haurrei zuzendutako sail hau ez da lehiaketarako eta bereziki haurrei zuzendutako filmen estreinaldiak biltzen ditu, guztiak euskarara bikoiztuak.
    Gainera, Belodromoan eskolekin hitzartutako programaren bitartez, ikasleek pantalla erraldoian film bat ikusteko aukera izaten dute. Aurten, Friends: Mononokeshima no Naki / Friends: Naki on the Monster Island (Friends – Abentura munstroen uhartean) Japoniako animaziozko filma emango dute, euskarara eta gaztelaniara bikoiztua. Gainera, Ricardo Ramon eta Beñat Beitiaren Dixie eta matxinada zombia  filma estreinatuko da Belodromoan.
    Guretik 1. eta 2. mailakoak joango dira ostiral honetan, irailaren 21ean.
    Itsas zabalean, lainopean, ba omen da munstro-familia bat bizi den uharte misteriotsu bat. Erabat debekatuta dago bertara hurbiltzea. Behin, ordea, Kotake izeneko gizaki-mutiko bat uhartera bertaratu zen eta ustekabean izaki misteriotsu batzuekin egin zuen topo. Kotakeren etorrerak izua zabaldu zuen uhartean, izan ere, gizakiek egundoko izu-ikara eragiten baitzieten uharteko munstroei. Hori zela eta, Naki suminkorraren ardurapean utzi zuten mutikoa. Hasieran, Naki eta Kotake ez ziren bata bestearekin ondo moldatzen, baina elkarrekin denbora igaro ahala, azkenean lotura hautsiezina eratu zen bien artean. Bi horiek gorabehera, ezinezkoa zen gizakiak eta munstroak elkarrekin bizitzea eta agur esateko une tristeak noizbait iritsi behar zuen. Hala ere, bien arteko adiskidantza gailenduko ote zaio munstroak eta gizakiak ezin direla elkarren adiskide izan dioen tabuari?

    2018/09/14

    EUSKARALDIA BADATOR...

    Gaur,  Euskaraldiari buruzko formakuntza izan dugu irakasleok.

    Horretarako, Euskaraldiaren Gipuzkoako sustatzailea eta Zarauzko dinamizatzailea den Rita Aldabaldetrekuk ariketa sozial hau aurkeztu eta Ahobizi/ Belarri prest rolen funtzioak azaldu dizkigu, norberak erabaki dezan zein paper aukeratuko duen 11 egun horietan.

    Bideoak argi emaren du ekimenaren berri.

    2018/09/12

    Ekin eta aurrera!


    Irailaren 7an, eskolan hasi orduko, bixita polita izan genuen liburutegian: iaz fin asko laguntzaile taldean jardundako Danel eta Harry etorri zitzaizkigun agurtzera eta lanean hasteko beren buruak eskaintzera. Ekipoa egiteko dagoen arren, 5. mailan hartu zuten eskarmentua aprobetxatuz, geletarako liburuak prestatzen eta erregistratzen ari dira.

    Ez da lan xamurra 30 liburutik gora gela bakoitzari banatzea. Baina...eta hemen dago meritua,  langile fin eta fundamentozko hauek borondate handiz hasi dira laguntzen  beraien jolas garaian. Beraiei esker, uste baino lehenago hornituko gelak beren liburutegi propioarekin.

    Bejondeizuela, Danel eta Harrry! 
    Zerrendak eguneratu , ikasle berrien irakurle-txartelak berritu,...badago zer egina eta ordutegiak osatu bezain pronto egingo dugu deialdia ekipoa osatzeko.

    2018/09/07

    ZUZENDARITZA TALDEA

    Ikasturte bukaeran eman genion agurra aurreko zuzendariari, Joseberi.
    Gaur eguerdian, ikasleekin bukatu ondoren egin dugu 1. klaustroa, HHko eraikuntzan irakasle guztiok elkartuta, zuzendaritza taldea eraberrituta.





    Zuzendaria: Arrate Ugalde
    Ikasketa burua: Idoia Lasarte
    Idazkaria: Saioa Landa

    BIZIKASI ekimena

    Ostegunean, Getariako Iturzaeta Herri eskolako aretoan elkartu ginen bailarako Ikastetxe Publikotako irakasle eta hezitzaileok,  Euskal Hezkuntza Sisteman iaztik ezarri den Eskola jazarpenaren aurkako eta elkarbizitza positiborako ekimena, Bizikasihobeto ezagutu asmoz, eskualdeko Berritzeguneko zuzendari eta teknikari taldearen laguntzaz.

    Eskola komunitatea osatzen dugun guztion artean, eskola espazio seguru eta goxoa bihur dezagun! 
    Denon artean elkarbizitza positiboa lor dezagun!

                                      Iturria:   Bizikasi ekimena (Egin klik bertan gehiago jakiteko)

    GU PREST!!

    18-19  IKASTURTEAri ongi etorria. 

    Itzuli gara. Eta pozik itzuli ere, zer gero!
    Besterik ez dago eta... Ilusioa, kemena eta umorea!!! 
    Ireki ditugu ateak eta besoak zabalik ditugu Eskola Komunitate osoari!
    18-19 ikasturteko irakasleak
    (Klik egin argazki gainean tamaina handian ikus ahal izateko)




    Blogarekin ere jarraituko dugu, beraren bidez Liburutegiko hormak zeharkatuko ditugu gure jardueren berri lau haizetara zabaltzeko asmoz.

    Ikasle, irakasle, guraso eta interesatuta dagoen edonori....guztioi gure ONGI ETORRIA! Zuen ekarpenak jasoz, topaleku atsegin bat sor dezagun! Gure aldetik, edukiz betetzen saiatuko gara egunean jar gaitezen.
    Benga, irrifartxo hori!