Zarauzko OROKIETA Herri Eskolako Liburutegia eta Mediateka
Orriak
▼
2014/02/24
SIERRA LEONArako LIBURUAK
Trintxerpeko Karmengo Ama eskolatik egin ziguten deialdia: Sierra
Leonan ludoteka-mediateka antolatu ahal izateko materiala behar dute
(jostailu, liburu, eskola-materiala,...). Sierra Leona Afrikako
mendebaldean dago eta gaur egun munduko herrialde behartsuenetarikoa da,
urte luzetan gudu krudela jasan ondoren.Gustu handiz pilatu
genituen ehun liburutik gora eta ostiralean etorri zitzaizkigun bila.
Argazkian, momentu hartan liburutegian lanean ari zen Houssam ikus
dezakegu Princess Kumbari kajak ematen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina