"URDINDUZ 2017"- Autismoa
- Apirilak 02, Igandea 11:30-Autismoaren aldeko ibilaldi solidarioa.
Datorren igandea, Autismoaren Inguruko Sentsibilizazioaren Nazioarteko Eguna da, eta Urdinduz ibilaldi solidarioa egingo dute Munoan hasi eta bertan bukatuta, Gautena elkarteak antolatuta eta udalaren babespean.
- Egun 850 bat pertsona laguntzen ditu Gautenak. Horien artean, Zarautzen 30 bat pertsonek dute trastorno hori, eta Urola Kostan, berriz, 100 bat lagun.
- Gautena elkartea "erreferentea da autismoaren diagnostiko eta tratamentuari dagokionez" eta trastorno mota hori duten pertsonei zerbitzu egokiak eskaintzen dizkie: psikologo eta psikiatra zerbitzuak, gela egonkor zerbitzuak, etxebizitza eta aisialdiarekin lotutakoak ere. Gurasoen formakuntza, taldeentzat saioak, aisialdirako jarduerak antolatzen ditu.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina