Irailera arte ! ! !
BEGEL
2014/06/25
2014/06/19
KANTA IRABAZLEA
Hauxe gertatu da kanta irabazlea gure lehiaketan:
"Noiz itzuliko zara" - HESIAN taldearena, 6 A gelak proposatutakoa.
Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zuen botoa emateagatik.
Gure abestiak ezagutzea genuen helburu eta bete dela esan dezakegu.
Denok entzun, bideoklipak ikusi eta dantzan ere egin dugu 16 kanta hauekin.
Hasiera izaten da zailena eta hurrengo urtetan jarraitzeko asmoa dugunez, gero eta partehartze handiagoa izango delakoan gaude.
Uda dator eta gozatu eta dantzatu gure musikarekin ere!

2014/06/18
GALTXAGORRIEN BILA - 1.B
Jolas dibertigarri baten bitartez, Zarauzko alde zaharreko monumentu esanguratsuenak ezagutzeko aukera izan genuen.
Galtxagorriak, Zarauzko kaleetan zehar ezkutatzen diren
iratxo txiki-txikiak dira. Orratzontzi batean kabitzen dira eta euren galtza
gorriengatik bereizten dira. Beren indar
eta abantaila azkarrari esker, lana gogor egin dezakete eta gau bakar batean behar
nekezena bukatu.
Dorre
Luzeako parkea, Lizardi eta Basarri, Berdura Plaza, Udaletxea, Santa
Marina ermita, Parrokia, Musika Plaza eta Makatza, Munoa eta Narros
Jauregia ezagutu ditugu.
Aztarna jolas dibertigarri baten bitartez, familian Galtxagorriak bilatu ditzazun proposatzen dizugu, Zarauzko alde zaharrako monumentu esanguratsuenak ezagutuaz
Marik, euskal mitologiaren jainkosak, Galtxagorriak aurkitzeko eskutitz bat bidaliko dizu eta mapa batetan pista eta irudiak emango duzkizu. Jendeari aholkua eskatu eta gurasoekin, punto batetik bestera azkar mugitu proba desberdinak gainditzeko eta era horretan pista berriekin beste Galtxagorriren bat aurkitu.
Helburua lortutakoan eta Galtxagorri guztiak beren orratzontzian sartutakoan, Marik, abentura hau beti gogora ezazu “opari” bat emango dizu

Zarautzen
- See more at:
http://turismozarautz.com/turismozarautz/de/galtxagorrien-bila.asp?cod=2864&nombre=2864&prt=1#sthash.1ugONvnK.dpuf

2014/06/17
ESKOLAKO ALDIZKARI DIGITALA
Informatikako Tailerreko ASMATU ! aldiazkari digitalaren azkenengo alea argitaratu dute LH3. eta LH4. mailakoek.
Irakurri nahi baduzue, eskolako Intraneten eta web orrian dago. Dena den hemen ere irakur dezakezue irudiaren gainean klik eginez.

2014/06/16
GURE IRRATIKO EUSKAL KANTA BERRIEN wix-a
13-14 ikasturtea bukatzeko modu ederra !
Orokieta Irratiak lehiaketa ikusgarri eta entzungarria sortu du. Horretarako Euskal Kanta Berrien wix gunean sartu behar duzue. 3. mailatik 6. mailara, gelaz gela kanta eta berari dagokion bideoklipa aukeratu dute.
Zuk hautatu beharko duzu gustukuena zein duzun, beheko irudian klik egin eta gero.

2014/06/13
HANDIEN ESKOLARA
Orain HH-5en dabiltzanak, leku berria ezagutu eta kezkak uxatzeko asmoz, eskola handiko jangela, gimnasioa, musika gelak liburutegia eta hainbat ikasgela ikusten dituzte, begiak zabal-zabal eginda.
Animo! Uda ondo gozatu ondoren, 14-15 ikasturtean hementxe ikusiko dugu elkar.
2014/06/06
ETWINNING PROIEKTUA - Harremanak zabaltzen
MAIATZAREN
30EAN ZARAUTZEN EMAN ZAIO BUKAERA EUSKARAZ BURUTUTAKO LEHENENGO
ETWINNING PROIEKTUARI
Europar Batasunak estatu ezberdinetako ikasle eta irakasleen arteko
elkarlana bultzatzeko plataforma digital seguru bat jarri zuen
martxan duela urte batzuk, eta 2013-2014 ikasturtean Hego eta Ipar
Euskal Herriko 5 eskola publiko izan dira lehenengo aldiz plataforma
honen bitartez euskara hutsean burutu den lehenengo proiektuaren
bultzatzaile.
Hegoaldeko Orokieta (Zarautz), Aiete (Donostia) eta Zaldupe (Ondarru)
eta Iparraldeko Uhanderea (Getaria) eta Jean Verdun (Hazparne) Herri
Eskoletako ikasle eta irakasleak elkarlanean aritu dira 5 hilabetez
teknologia berriek ematen duten aukera erabiliz eta “Gure Herria
Ezagutzen” izenburuko proiektuan.
Proiektu honen helburuak norberaren herria eta kultura ondarea
ezagutu eta balioesteaz gain, Euskal Herriko herrialde ezberdinetako
umeen arteko harremanak sustatzea eta teknologia berrien bitarteko
komunikazio ekintzetan euskara erabiltzeari bidea irekitzea izan
dira.
Denen artean sortutako Done
Jakue Bideak Euskal Herrian mapa digitala publikatzeko eta ikaskide
digital izan direnak aurrez aurre ezagutzeko, 200 bat ikasle
elkartu dira Zarautzen maiatzaren 30ean.
Eguraldiak ez zien gehiegi lagundu, euri pixka bat tarteko. Ginkana batez herriko txokoak eta gure biztanle ospetsuak ezagutuz, froga batzuk gainditu behar izan zituzten. Kanpotarrei harrera egin eta gero, Zelai Ondotik hasi tokan abilezia frogatuz, eta Argiñano aurreko kirolgunerainoko egin zuten ibilaldia .
Akrobazia batzuk egiten erakutsi omen zien gureei Iparraldekoek, Ondarruko hizkera gatxagoa eta Lapurdi aldekoa xamurragoa egin omen zitzaien... Gerora bazen kontua eta kantua!

Egindako lana ikusteko egin klik hemen
2014/06/02
Pello Añorgarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritzak Hodei baten bidaia disko-liburua banatu du eskola guztietan.
Ipuin kontaketan honako hau planteatuko da: jatorri anitzekoak garenez gero, kohesioa bilatzen jakin behar dugu aniztasunean.
Proiektu honetatik abiatuta, Pello Añorga ikastetxez ikastetxe ibili da 2014an. Nahi duzun arte!

Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)