BEGEL

2017/10/29

TOLOSAKO ABESBATZAK ZARAUTZEN

Nazioarteko Ahotsak 

Tolosako abesbatzen lehiaketako parte-hartzaileak. 
Frantziskotarren elizan, 20:30etan


Azaroak 03, "The Resonaz Children´s Choir" (Indonesia). 

Azaroak 04,"Kvindenlige Studenters Sangforining" (Norvegia).


Azaroak 06,
"Liepaites Girls Choir" (Lituania). 

UHARTEAREN ALTXORRA

 Donostiako San Telmo Museoan erakusketa interesgarria: UHARTEAREN ALTXORRA , haurrentzako eta gazteentzako euskarazko literaturatik sortutako pertsonaia, ilustrazio, gai eta garaiek osatzen dute. Baina erakusketa ez da soilik umeentzat, publiko guztientzako pentsatua dago. Izan ere, garai desberdinetako haur eta gazte literatura islatzen baitu erakusketak. Guztira 100 liburu, era askotarikoak. 
1980ko hamarkadaren eta 2010. eta pixka bat aurreragokoak ere. Gaika dago antolatuta. Ilustrazioak agertzeaz gain, erakusketa osatzen duten pertsonaien liburuetan lantzen diren gaien zerrendak ere ikusgai daude tauletan: bakardadea, migrazioa, adopzioa, Downen sindromea, haztea, nortasuna, zahartzaroa, sexismoa...
Ikusi hemen 100 liburu horien zerrenda.

  • San Telmo museoan 
  • 2017ko urriaren 17tik 2018ko urtarrilaren 17ra
  • Asteartetik igandera, 10:00-20:00 
  • Doako sarrera
Uhartearen altxorra-ren gida didaktikoa hemen ere deskarga daiteke.
Sarrera doan da. 
 Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. "Uhartearen altxorra"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostali batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz.

SAN SIMON ETA SAN JUDA

Urriaren 28an, larunbatean, ospatu zen San Simon eta San Juda eguna. Gogora dakargu Xabier Letek ezagutu arazi zigun kanta herrikoia.
Joan zen uda  dion arren, gustura gabiltza besamotzetan lasai eguzki printzak hartzen. Igandetik aurrera beste kontu batzuk izango ote diren...
Bitartean abes dezagun!
                                           San Simon eta San Juda
           joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..
Gure aurrekoentzat, egutegi mugarrietako bat izan da hau, Santu Guztien eta Animen eguna bezala, San Martin, San Andres, Santa Luzia… Egunari berari bezainbat, alditxo honi begiratzen zioten. San Martin inguruko goxa aldia bezala, ez egun batekoa, baizik, alditxoa.
Ez ote da aurten, oraintxe daukagun hau San Martin ingurukoaren ordezkoa? Uda joaten ari dela, kontu nabarmena da: argi akordatuko gara igandeko ordualdatze dontsu horrekin. 

2017/10/27

BIHAR MANIFESTAZIOA-Denon etorkizuna jokoan da.

Ostiralero bezala, gaur ere, eskola atarian elkarretaratzea egin dugu errekreo  garaian. Urrian zehar lurralde ezberdinetako hainbat ikastetxeetan itxialdiak batzar, mahainguru, solasaldi, kontzertu, antzezlan, errezitaldi eta antzekoak gauzatuz burutu dira. Mobilizazioak jarraitzen dute. Denon etorkizuna jokoan da.           
Bihar ikasle, familia eta herritarrak oro, kalera aterako gara lan baldintzak hobetu eta hezkuntza eraikitzeko. Bazatoz? Donostian, Alderdi Ederren, 17:etan.


2017/10/25

Liburutegien nazionarteko eguna

Urriaren 24an Liburutegiaren Eguna ospatzen dugu. 
Hona hemen aurtengo edizioaren Kartela (Manuel Marsol ilustratzaileak egina-Premio Internacional de Ilustración Feria de Bolonia-Fundación SM irabazlea) eta pregoia (Alejandro Palomasena-Premio Nacional de Literatura Infantil 2016):

Pregoia irakurtzeko : Como Mary Poppins, pero sin volar”


Duela 25 urte, 1992an, Balkanetako Gerran, Sarajevoko Liburutegia suntsitu zuten. Hondamendiaren erdian, herritar eta liburuzain talde batek, liburu eta dokumentuak salbatu nahian, beren bizitza arriskuan jarri zuten; batzuk bertan galdu zuten bizitza. Orduko argazkitan ikus daiteke, sua hasi berritan hainbat mila liburu leihoetatik botatzen erre baino lehen.       
Gertaera hori oroituz ospatzen da egun hau: Liburutegiek duten garrantzia herriaren kulturan eta baita, adin guztietako irakurleen topaleku gisa eta giza bizikidetza hobetzeko tresna gisa.

Liburutegien suntsipena historian zehar praktika arrunta izan da, nagusiki lider politiko edo erlijiosoek sustatuta; fanatismo ideologikoarekin lotzen da eta sarritan gertatzen da aldaketa sozial erradikalen ondorioz, gorroto edo mendekuz itsuturik.
                       


   Liburutegia zaharberrituta ireki zen 18 urte ondoren, 2010ean. 

Ikus link honetan erreportai labur hau: 
http://www.rtve.es/alacarta/videos/noticias-24-horas/reabre-biblioteca-sarajevo-destruida-tras-guerra/2555455/

U2ko abeslaria den BONO, PAVAROTTI zenarekin batera abestu zuen hurrengo urtean ikono bihurtu den  toki honetan.
https://elpais.com/diario/1995/11/03/cultura/815353208_850215.html
https://u2fanlife.com/u2/influencias-u2/luciano-pavarotti-2/

2017/10/22

XXXVIII. Natura Astea

Urtero legez, Arkamurka natur elkarteak Natura Astea antolatu du. Aurtengoa 38.a izango da eta, ohi bezala, hitzaldiek eta perretxiko erakusketak osatuko dute urriaren 23tik 29ra arteko egitaraua.

Eskolan ere urtero egiten dugu  perretxiko erakusketa. Asmo horrekin abiatu ziren goizez, atzo, asteartea, urriaren 24a, 3. zikloko ikasleak otarrak eta mendiko oinetakoak hartuta: 6. mailakoak Laurgainera eta Urdanetara  5. mailakoak. Bazterrak lehor ziren aurten eta berandu antzean ibilita edo, ez zuten perretxiko askorik aurkitu. Dena den, Haur Hezkuntzako eraikuntzan eta Lehen Hezkuntzakoan, erakusketa bana prestatu zituzten bildu eta sailkatutako onddoekin.














Merkatu Plazan, hilaren 28an, Arkamurkako zein Aranzadiko kideak ariko dira perretxikoak sailkatzen egun osoan. Igandean erakutsiko dituzte bertan perretxiko bereziak.

           





2017/10/20

MOBILIZAZIOAK JARRAITZEN DUTE

Bai, ostiralero lez gaur ere egin dugu errekreo garaian elkarretaratzea eskolako atarian gure leloarekin.
Urriaren 28an, datorren larunbatean, manifestazioak egingo ditugu hezkuntza komunitateko agente guztiok hezkuntza publikoaren alde.
Gure aldarrikapenek ozen jarraitzen dute eta hainbat ikastetxetan itxialdiak egitera animatu dira. Hernaniko plazan argazkian, bailarako hainbat eskolatako familia eta profesionalak elkartu ziren egungo egoeraren gainean hausnartu eta etorkizuneko erronkak ere izan zituzten hizpide.
Nafarroan ere, elkarretaratzeak egiten ari dira Hezkuntzako itun bat eskatzeko.




2017/10/19

IPUIN KONTALARIEN III. MARATOIA

Beste aukera polit bat Donostiako Udal Liburutegian burutuko den Ipuin Kontalarien III. Maratoira joatea.
Lau ipuin kontaketa saio eskainiko dira, guztiak euskaraz, Donostiako Liburutegi Nagusian (San Jeronimo Kaleko sotoan, Donostian). Egitarau anitza, haur, gazte eta helduak erakartzeko asmoz. Teknika eta baliabide ezberdinak erabiliko dira: batzuk, zuzeneko musikaz lagunduta, eta beste batzuk, ilustrazioekin.
Egitaraua:

·  11:00. Nerea Ariznabarreta eta 
    Mariano HurtadoEzberdina bezain eder3-6 urteko haur eta gurasoak.
·  12:00. Ixabel Agirresarobe eta Iñaki Agirrezabal1.728 animalia kontu6-9 urte.
·  17:00. Gilles Riviere eta Paxcal Bourgoin. Ina, nire ama afrikarra10-14 urte.
·  18:30. KontukantoiNi... ta punto! Gazte eta helduentzat.


Dohainik. Izena ematen dutenek lehentasuna izango dute saio hasi baino lehenago iristen badira: haurliburutegia@donostia.eus. Oraindik arratsaldeko 5etarako eta 6 eta erdietarako plazak badaude.

Informazioa webean     |    DOSSIER




MULTIKIROLA denontzat

Datorren larunbatean, urriaren 21ean, eskola kiroleko jardunaldian Orokietan herriko LH4.eko ikasleak patinatzeko aukera izango dute 9etatik 13etara. Gogoratu kaskoa eta babesak ahaztu gabe.

Tenisa LH3.ekoentzat Itxasmendin 9etatik 13etara. Raketa eraman.

Surfa 6A eta 6Bkoentzat 12etatik  2etara.

Sofbola Orion, 5D (9-11) eta 5Ckoentzat(11-13).

Arrauna Orion, 6C (9etan) eta 6D (10etan).

Kirol egokitua Orokietan, 9etan 5B eta 5Akoentzat.

Animo! Badago zer egina!!

HANDIA


Aundiya, Handiya, Haundia, Haundie, Haundixe, Handia... Ba HANDIA! (Hauxe da bere izen ofiziala)

ASTEBURU HONETAN  filma ikusteko aukera Modelo Aretoan.
Ostirala 22:00
Larunbata 19:30 eta 22:00
Igandea 17:00, 19:30 eta 22:00
Astelehena 19:30 eta 22:00

Migel Joakin Eleizegi “Altzoko Handia”-ren mitoa pantaila handira eraman dute.
Istorioa Altzoko erraldoiaren bizipenetan oinarritua dago. Lehen Karlistaldian borrokatu ondoren, Martin, familiaren baserrira bueltatuko da, eta han, harriduraz deskubrituko du haren anai txiki, Joakin, ohiko baino askoz altuagoa dela. Jende guztiak "munduko gizonik altuena" ikusi nahiko duela konbentziturik, bidai luzea egingo dute biak Europan zehar, eta ondorioz, lortutako diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua
Ez da bere biografia: bi anaiaren arteko adiskidetasun istorioa da. Ezaugarri berezia da anaietako batek aldaketa bortitza jasaten duela eta horrek biei eragiten diela. Oso oinarrizko sentimenduetara jotzen duen pelikula da. Elkarrekin bizitzea dute patu, bakoitzak bide diferenteetatik jo nahia, berriz, kondena. Ordezkatzen dituzte bizitzea egokitu zaien garaiaren bi jarrera kontrajarri: Migel Joakinek ez du aldatu nahi, baina bere gorputzak ez dio beste aukerarik uzten, etengabe hazten ari da, izugarri, munduan parerik gabe. Martinek bai, beste zerbait bilatzen du, Amerika du amets, baserria atzean utzi nahi du gerra karlisten ondoren, baina bala batek ezinduta utzi dion besoarekin ezin du.
Donostiako Zinemaldian Epaimahaiaren Sari berezia jaso du.


2017/10/16

Gaztetxoentzako irakurketa kluba

  • Urriak 17, Asteartea 17:30
Lekua: Sanz Enea kultur etxea
2017 - 2018 ikasturtearen aurkezpen saioa. Ibai Ferreraren gidaritzapean.
LH 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako irakurketa kluba sortu zuten iaz Sanz Enea udal liburutegian. Hamar lagun inguruan osatutako taldetxoa osatu zuten. Ikastetxe ezberdinetako jendea elkartzea da helburua, literaturaren harian, neska-mutilen artean irakurzaletasuna sustatzeko.

Tertulia Dialogikoak eskolan txikitatik egitera ohituak bagaude ere, izaera umoretsua eta dibertigarria emateko asmoa dute, jarduera gozagarria ludikoagoa izan dadin.
Liburuak aukeratzerako orduan, berriz, irakurlearentzat dibertigarria izatea bilatu dute. Irakurketa normalean jarduera bakartia da, eta horri buelta bat eman nahi diogu: ikuspuntuak trukatuz eta entzunez, askoz ere aberasgarriago bihurtzen da. Gainera, lagunekin liburuaz hitz eginez gero, gustagarriagoa egiten zaizu."
Saio bakoitzaren amaieran hurrengo hitzordurako liburua aurkeztuko dute, gainera. Hauek irakurri zituzten iaz: Mariasun Landaren Galtzerdi suizida, Roald Dahlen Errima errebeldeak, Pello Añorgaren Gerlari handia eta Zuni, Bernardo Atxagaren Xola eta Angelito eta Kirmen Uriberen Garmendia errege.

2017/10/11

2017ko Literaturako Nobel saria.

Kazuo Ishiguro idazle britainiarrak irabazi du 2017ko Literaturako Nobel saria. 
Nagasakin jaio zen 1954. urtean, baina sei urte besterik ez zituela Ingalaterrara joan zen bizitzera.
Ipuingintzan aritzen bada ere, nobelagile sena da nagusi. Gaur egungo autorerik esanguratsuenetako bat da ingelesezko fikziozko literaturan, eta bere obra 40 bat hizkuntzatara itzulita dago (euskarara, ez) . 
Hiru nobela zinemarako egokitu dituzte: Egunaren azken hondarrak , Anthony Hopkins eta Emma Thompson aktoreak protagonistak zituela, Ez nazazu sekula joaten utzi ,horien artean.
Beti ez da horrela izaten, baina aurtengo honek orokorrean literatur zaleek poztu egin ditu.

2017/10/10

Tertulia musikala

Iaz Tertulia Artistikoari ekin genion Picassoren "Gernika" margolana eskola osoan lantzen, 80 urteurrena betetzen zela eta.
Aurten Tertulia musikalari heldu diogu Vivaldiren "Lau urtaroak" gaitzat hartuta.
Eskola guztia arituko gara Tertulian, HH2tik LH6ra, Lau urtaroetan murgilduko gara.Haur Hezkuntzatik hasi eta 6. mailara arte. Etxean ere izango duzue honen berri eta bide batez, beraiekin gozatzeko modua noski.
Gehiago jakin nahi izanez gero, hemen doakizue umeentzako musika klasikoari buruzko blog interesgarri baten linka.
http://rz100arte.com/musica-clasica-ninos-las-cuatro-estaciones-vivaldi/




Antton Valverde euskal kantaria gustuko dugunok ere hor daukagu berrentzuteko aukera
"Urte giroak ene begian" diska, Lizardi poeta handiaren omenez ateratakoa.

 Bizia lo  (Negua)
Sagar-Lore (Udaberria)
Baso itzal  (Uda)

2017/10/09

Photomuseum-en

Zarauztarrontzat beti izan dugu txoko kutuntzat gure moila; baina harritu egin gaitu Photomuseumeko erakusketa batean ikusi dugun konparaketa:  New Yorkeko eraikuntza habe batean langileak eserita eta moilako petrilean mugikorrekin dauden ume koskor taldea. Bitxia!!




2017/10/08

Antzerkia

  • "Bi ero diskotekan"
  • Urriak 12, Osteguna 19:00etan
  • Modelo aretoan
Sarrera: 5€
Parekidetasun Departamentuak antolatutako emanaldien artean, heldu zein gazte gozatzeko komedia: maitasun erromantikoa, kontrol-erlazioen seinaleak, jabetza, jelosia eta teknologia berrien bidezko kontrolak hartzen ditu gaitzat.

GO!AZEN

  • Urriak 14, Larunbata
Modelo aretoan
Denboraldi berriko lehen kapituloaren estreinaldia.
Saioak: 16:30, 18:00 eta 19:30.
Doan.
Eskuratu zure gonbidapena Sanz Enea Kultur Etxean.

2017/10/06

ELKARRETARATZEA

Ostiral errekreo garaia, atarian elkarretaratzea. Helburua gure egoera ez normalizatua adieraztea eta jasaten ditugun lan zama, murrizketa eta eskubide urraketak salatzea da, euripean bada ere.

2017/10/04

agur H28

'H28' aldizkari satirikoak bere bidea amaitutzat jo du.
2015eko urtarrilean hasi ziren hilabete bakoitzeko 28.enean zenbaki berri bat jartzen sarean —hortik aldizkariaren izena—.Azkena ere, hain justu, hogeita zortzigarrena izan da.
Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren erasoaren ondoren sortu zen.
Aldizkariak utzitako sokari helduko dionik egongo dela aurreratu dute: «Hor dabiltzan gazte sutsu batzuk segur aski jada konplotatzen ari dira zerbait berria egiteko». Bitartean, sarean daude H28-ren 28 zenbakiak.               Iturria:   Berria.

2017/10/03

IRAKURKETA ETA hausnarketa

                                                                            Iturria:  lecturadialogica.blogspot.com.es

PROTESTAK JARRAITZEN DUTE

Nahitaezkoa deritzogu berdintasun eta kalitatezko hezkuntza eskubidea bermatzeko neurri eta baliabide nahikoa izatea eta lan-baldintzak nabarmen hobetzea Irakasleen artean, Heziketa BerezianSukalde eta 
Garbiketan eta Haurreskoletan. 
Egoera onartezin honi erantzunik ematen ez zaion bitartean, Orokietako irakasleok beste behin ere,
 elkartaratzea egin dugu jolas garaian eskolako atarian protesta moduan.