BEGEL

2018/02/27

GURE ESKOLAK MILA KOLORE DITUELAKO.

Eskola komunitateari bilera baterako oharra bidali zaie

Dagoenekoz eskolan “ongi etorri eskolara” proiektua aurrera eramaten ari da eta  “familia laguna” asko dira programan parte hartzen ari direnak.

Orain, eskolan kultura arteko lanketa egiten jarraitzeko talde berri baten proposamena egiten dizuegu. Talde honen eginkizun nagusia kultura arteko jarduera desberdinetan laguntza lana aurrera eramatea izango litzateke. Taldearen dinamika lana hilabetean behingoa izango da.
Izan ere, kultura desberdinak ezagutzea oso aberasgarria izanik, munduko herrialde desberdinetako familiak gurean edukita, zergaitik ez dugu aukera hau aprobetxatzen kultura hauek ezagutu eta gozatzeko?

Ikastetxeko kultura aberastasuna denontzako abantaila batean bihurtu dadin, anima zaitez talde hontan parte hartzera.


Lehenengo bilera eguna osteguna, martxoaren 1a, 17:00etan izango da LHko liburutegian.

2018/02/26

Estereotipoak - Inspirando al futuro sin esteorotipos

Gaztelaniaz azpititulatua dagoen bideo honek argi adierazten du estereotipoak zenbateraino ditugun barneratuak . Ohartu gabe gizon edo emakumezko lanetan sailkatzen ditugu lanbideak. Hausnartzeko
nola ari garen hezten gure gazteak.

2018/02/23

FORGES IN MEMORIAN

Sarri ekarri izan ditugu gure blogera Forgesen irudiak. Bihoakio hemendik gure omenaldi xumea!

Herritar arrunten eguneroko egoerak eta elkarrizketak, umorez eta kritikaz bustiak. Atzo hil zen, Madrilen, 76 urterekin, minbiziaren eraginez.

Erraz identifikatzeko moduko estiloa garatu zuen: trazu lodiz marraztutako irudiekin, pertsonaia arrunt bezain identifikagarriekin, emakume, gazte, pentsionista, politiko,... eta asmatutako bere hitz bereziekin:

“Bocata”, “tocata”, “firloyo” o “tontolculo”,...

Ez dezagun ahaztu Emakunde sortu zen garaian Forgesen talentoa eta Txaro Arteaga eta Itziar Fernandez garaiko emakumeen ideiekin Euskal Herriko txokotan hasi zirela feminismoaren kontzeptuak iragazten.
 Sorkunde la curranta de Emakunde!

IGUALDAD ENTRE HOMBRES Y MUJERES 
¿Esto pasa en tu casa?


 

                                                             
Antonio FraguasHonoris causa doktore                                                                                                                                                                 
                               

2018/02/22

HIEROGLIFIKOAK

Ea hieroglifiko hauek asmatzeko gai zareten. Imaginazio piska bat baino ez dugu behar. Azkeneko panelean erantzun egokiak dituzu, baina ahalegindu egiten soluzioak begiratu gabe. 
Ez dira zailak. Animo!



                                                Iturria: domingo agirre.blogspot.com.

2018/02/21

«Irratia eskolan»- Zarauzko Berritzegunean

Irakasleen aholkularitza zerbitzua da  Berritzegunea, eta Urola-Kostako VIII. Jardunaldiak antolatu dituzte asteotan. Gure bailarako ikastetxeetan eredugarri diren praktika onak erakusteko helburuarekin, gai horietan adituak diren pertsonak eta ikastetxeetan esperientzia horiek aurrera daramatzaten irakasleak gonbidatu dituzte.
ESKOLA IRRATIA, AHOZKOA LANTZEKO TRESNA, saiotan hartu zuten parte gure eskolakoak, gure irratiari zuku gehiago ateratzeko asmoz eta pozik bueltatu ziren bertan ikasitakoarekin.

Eskola Liburutegien egokitzapena gizarte digitalarekiko-REINVENTAR LAS BIBLIOTECAS ESCOLARES EN LA SOCIEDAD DIGITAL

Oraingoan Eskola Liburutegiei buruzko artikulu bat dakarkizuegu:

El valor educativo de la biblioteca escolar
Desde hace casi un siglo la creación y disponibilidad en los centros educativos de un espacio físico distinto y complementario a las aulas a modo de una biblioteca fue una meta educativa de primer orden. Estos entornos, rincones o zonas bibliotecarias tenían la funcionalidad de ofrecer a los estudiantes otro tipo de libros y materiales distintos de los cuadernos de trabajo escolar o de los libros de texto. Las bibliotecas escolares ofrecían otro tipo de materiales pedagógicos como las colecciones de libros infantiles y juveniles, de enciclopedias, de diccionarios, de obras de literatura, de libros ilustrados y demás materiales didácticos bien impresos, manipulativos y más recientemente audiovisuales. [+ irakurtzeko]

2018/02/19

Txanogorritxo eta Otso Beltxu

Iazko Liburu asterako aukeratutako gai monografikoa izan zen Txanogorritxo.

Ipuin klasiko gehienak bezela ahozko herri tradiziotik hartutakoa, Txanogorritxo izango da ezagunena eta baita enigmatikoena ere. Etnografo, psikoanalista, semiologo, antropólogo, sikologo…, guztiek astindu dute ipuina lau kantoitatik: neska jazartzen duen otsoa, ihes egiteko erabilitako sinboloz betetako basoa eta Txanogorritxoren pertsonai anbiguo bera izan dira aztergai.
Ipuinak idatzian jasotzerakoan  aldaera asko izaten dituzte eta horietako asko bildu genituen erakusketan elkarren arteko konparaketa eginez.
TTarttalok argitaratutako Txanogorritxu eta Otso Beltxuren antzezpena egin digute 5. mailako boskote jator honek, Nahia, Naroa, June, Dune eta Leire.
Bertsio berezi honetan ikasleek topiko batzuk gainditu eta Kukuxumusuren irudi alaiez gozatzeko aukera izango dute. Liburu originala, ausarta, koloretsua eta dibertigarria.
Otsoa ehiztariarekin beldurturik basoan ezkutatzen da eta basoan galduta zebilen Txanogorritxu, amatxiren etxeraino hurbiltzen du. Amatxi ez dago gaixo, kalera irtena da eta ehiztaria Txistu txakurrarekin otsoa akabatu nahirik sartzen da etxera. Eskerrak garaiz etortzen den amatxi eta gauzak bere lekuan jartzen dituen.
Eskerrak Leireri ere, prestatutako bizkotxo ederragatik. Iniziatiba eta borondatea, Leire!!! Jarrai horrela!


                                                       
    
 



2018/02/18

INAUTERITAKO BIDEOAK

Europan murgildurik: Erasmus +


Haur Hezkuntza 2 eta 3 urte: Euskal Herria
Haur Hezkuntza 4 eta 5 urte: Portugal


Lehen Hezkuntza 1 eta 2. mailak: Turkia


Lehen Hezkuntza 3 eta 4. mailak: Sizilia
Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailak: Polonia

2018/02/16

FESTA geurea da!

Bai, jai ikusgarria ospatu genuen Inauteri  ostiralean! Europako lurralde desberdinetako jantziak, doinuak eta dantzak bete zuten Haur Hezkuntzako ataria eta Lehen Hezkuntzako frontoia, gure Erasmus + proiektua gauzatuz.

Europar Batasuna irudikatuz, Europa zahar eta gazte modura, zenbait irakaslek Beethovenen Alaitasun oda  itxuratu zuten. 
Hurrengo sarrera batean, ikuskizunaren bideoak txertatuko ditugu.




                                                 HH2 - 3 urte. Euskal Herria   

HH4 - 5 urte. Portugal                                                     
       

 LH1-2. Turkia
LH 3-4.SIZILIA      
                                               

LH5-6. Polonia.



2018/02/15

MAITE FRANCO berriz ere gurekin

Urteroko zitara etorri zaigu Maite, Maite Franko, gure ipuin kontalaria, Udala medio, BERDINOLA (1. eta 2, mailetan) eta BABESOLA (3.mailarako) programak sustatuz,ipuinen bidez parekidetasuna eta kulturartekotasuna 1. zikloan eta jarrera osasungarriak lantzeko 3. mailan. Modu polit eta alaian egiten digu bixita urtean bitan 11 gela hauetan. 


Muestra moduan, gela batzutako saioak. Mila esker Maite, Hemen espero zaitugu datorren urtean ere!
Bitartean, ondo bizi!




 






2018/02/13

“TRANSEXUALITATEA HAURTZAROAN”

FAMILIENTZAKO FORMAKUNTZA:
 “TRANSEXUALITATEA HAURTZAROAN”

·        Otsailak 15, osteguna. 17:00-19:00. (Gazteleraz)
·        Otsailak 16, ostirala. 17:00-19:00. (Euskaraz)

NON:         Haur hezkuntzako psikomotrizitate gelan.
HIZLARIAK:         ERRESPETUZ erakundeko kideak.

OHARRA: Zaintza zerbitzua egongo da.

2018/02/08

Javi Agirre eta Alazne Ameztoy GOYA sariarekin


Oso bixita polita izan dugu eskolan.
Astelehenean egin genion gure omenalditxoa 


hemendik (2018/02/05)  Goya saria jasotzeagatik. Gaur bertan izan ditugu GOYA saria hartuta  Peru eta Manexen geletan.

Pozik jaso dute beraiek ere trofeo handia!
Harro sentitu dira bere aitataz, harro sentitu gara denok ere beraietaz!
Bejondeizuela eta mila esker!


3.Dn Manexen gelan
 
4.Cn Peruren gelan

2018/02/07

Inauteriak- ERASMUS + YES

Badatoz Inauteriak!!!!! Aurtengo gaia ERASMUS +, nola ez!!!

YOUNG ENTERPRISING STUDENTS   YES

IKASLE EKINTZAILE GAZTEAK da proiektuaren izena, ekintzaile, enpresa-sortzaile eta lehiakorrak.  YES (JOVENES ESTUDIANTES EMPRENDEDORES)

Polonia, Turkia, Italia, Portugal eta Euskal Herriko jantzi, doinu eta dantzaz eratuko dugu aurtengo jaia!
Aurtengo udaberrian etortzen zaizkigunerako ere harrera polita izango da ikuskizuna!!





2018/02/06

IPUIN KONTALARIA-Cuentacuentos

Otsailaren 8an - 8 de febrero
Para los niños de HH2  eta  HH3ko umeei
16:45
Haurrak heldu bakar baten laguntzaz joan daitezke.
Las niñ@s sólo podrán ir acompañad@s de un adult@.


Egidan/k hika.- HITANOA -

Gure gurasoen belaunaldikoek, hau da, duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalean. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan. Antzinatik datorkigun berbeta moduari eusten zitzaion etenik gabe.
Hitanoaren gaurko egoera ezagutzen dugu: adin handikoek hortxe-hortxe eusten diote zonalde euskaldunetan, belaunaldi gazteagoek oso galdua dute, eta ondo samar eusten zaion lekuetan ere aditz-forma traketsak nagusitu dira (hiper-hiketa) gazteenen artean; eta gizonezkoek gizonezkoena ikasi dute bakarrik, emakumeei ere berdin hitz egiten zaie. Emakumeek, berriz, gutxik dakite hika.
Hikaren galeraren arrazoi nagusia euskara beraren galera izan da zalantza barik. ...Baina ez da hori izan arrazoi bakarra. Hona hemen ahotsak.com-eko artxibotik jasotako esaldi batzuk: «Hika aritzen ginen elkarrekin eta 'hika ijitoak aritzen zirela!». «Hika itsusi dela esaten ziguten». «Gu hika eta ama atzetik demandan errespeturik ez geneukalako, hika egiten genuelako»....
Esanguratsua da zein bilakaera izan duen hiketaren transmisioak familian. Etxe askotan gurasoek hika egin izan diete semeei baina ez alabei. Hori da gaur egungo desorekaren arrazoi nagusia, lehenagoko belaunaldietan ez baitzen horrelakorik gertatzen. Egun «mikromatxismoa» esaten zaion horren beste seinale bat, ziurrenik...
Baina hiketa behintzat badugu, euskaldunok bakarrik dugun baliabide hori, gaixorik baina bizirik heldu zaiguna historiako une honetara. Ez da erraza hitzekin deskribatzea hika egitearen plazera. Hizkuntza estandarrean egun guztia jardunda gero tabernara lagun artera joan eta herri-hizkeran hika egitea. Edo beste edozein girotan... 
Esanak esan,  gero eta jende gehiago saiatzen da egiten. Baina gaitz bat (gaitzerdia?) ari da nagusitzen: hiper-hiketa. Esan dik/jok Urbian elurra zegokela/jagokela. Hau da, hiketa behar ez den lekuan, menpekoetan, erabiltzea. 
...hikaren jokaleku naturalena euskalkiak eta herri-hizkerak dira. Eta hika prestigiatzeko eta berreskuratzeko, euskalkiak bere osotasunean bultzatu beharko dira. Ezin hika ondo egin zuka ondo egin gabe. Eta ez dirudi euskalkiak indartzeak inolako kalterik egiten dionik batuari...  Egidan/k hika.
                                                              Iturria: Berria              
Honen harira, Zarauzko hitzan Inaxio Uria Isastik argitaratutako bertsoak, hitanoa hizpide

Doinua: Astoa ikusi nuen
-1-
Berriro hemen nator                           
lehengo bidetikan
gazteen hitanoa
aztertu nahirikan
tarte hortan galderak
gaitzat harturikan
batzuk naukatelako
ni kezkaturikan

-2-
Bihar joango gaituk?
Hau ohikoa da
Zuzenago ez al da
joango al gara?
Edo. Elkartzen gaituk?
Hor beste parada
Elkartuko al gara?                                                           Inaxio "Isasti" (2018-1-30)     
nire ustez.Hara!!!
-3-
Hau egiten diagu?
Ez nago seguru
baina nire ustez da
egingo al dugu?
Bihar jai zeukeagu?
Galdera helburu
Bihar jai al daukagu?
esan buruz buru

-4-
Hauxe al da zehazki
gertatzen dekena?
Zuzenago esan da
duk gertatzen dena
Ikusi duk mezua
heldu zaigukena?
Heldu zaiguna dela!!!
Benetan,ze pena!!!

2018/02/05

ZORIONAK JAVI AGIRREri! HANDIA ZARA!!!

Argazki zuzendari onenaren Goya saria eman diote Javier Agirre Zarautzen bizi den irundarrari, 'Handia' filmean egindako lanagatik.  

Igande arratsaldean lagunek eta gertukoek ongietorria egin diote Vista Alegre auzoan etxeratzerakoan.  Zorionak ere Alazne, Peru eta Manexi. Goza ezazue sari handi hau!.
Gure esker onak eta hemendik egin nahi diogun omenaldi xumea, eskolako muntaiak egiterakoan beti prest izan delako bere maixutasuna erakutsiz. 
Hala nola Korrika 18. zela eta  Balurdin Guraso Elkarteak egin zuen klip eder hartarako.

 5 urte pasa dira ia eta merezi du berriz ere ikustea!
Baita zenbait guraso euskaldun berrirekin egindako elkarrizketa.
Iazko zirkorrika muntaketa ere alaia izan zen gero!

Eskerrik asko Javi! Mila esker Alazne!

2018/02/02

Santa Ageda

Hilaren 2an Kandelario, 5ean Santa Ageda, lege zaharraren usadioan kantari gatoz atera. Hala dio Santa Ageda egunaren bezperan kantatzen den koplaren zatiak. Ohiturari jarraituz, makila eskuan, otsailaren 4ean, igandean, Zarauzko abesbatza ezberdinak kalez kale ariko dira kopla zaharrak abesten eta bazterrak girotuz.   Goizeko 11etan, Udaberri eta Arrai zopa taldekoak, eguerdiko 12etan Txinpirin eta Zarautz-Txiki abesbatza gazteak ariko dira. Arratsaldeko 7etan, Zarautz Abesbatza, Nahiko Larri trikitilariek eta Felix Zubia eta Aitor Urbieta bertsolariek lagunduta, musika plazatik abiatuko da alde zaharretik ibilbidea eginez .

Hotzari aurre eginez

Gauzak aldatzen ez diren bitartean, ostiraletako zitari jarraikiz:

Euskadiko Irakurketa Plana

Euskadiko Irakurketa Plan berria aurkeztu du Cristina Uriartek, ikasleen irakurmena hobetzeko asmoz.

Testuak ondo eta zuzen ulertzeak eragin zuzena du ikasgai guztietan. 
Helburuak:
Irakasleei ikastetxean irakurketa plana diseinatzen laguntzea, ikasleekiko jarduera hobetzeko. Hau da, ikasleen irakurmena optimizatzea. Ikaslea izan dadila…:
  • Beharrezko duen informazioa ulertzeko eta eskuratzeko gai
  • Aisialdian, atsegina sortaraziko dion irakurketa-ohitura hartzeko gai
  • Ahozko zein idatzizko komunikazioa hobetzeko gai.
  • Lanerako ardatzak

IRAKURTZEN IKASI: Irakurtzeko gaitasuna lantzea da. 



IKASTEKO IRAKURRI: Ikasleei irakurle on izaten lagundu nahi die batez ere, informazioa eta deskubrimendua eskurago izateko, eta jakinduria gehiago hartzeko.

IRAKURZALETASUNA:  Irakurtzeko ohitura kuriositatea pizteko bidea ere badenez, irakurtzeko zaletasuna hartzeko ez ezik, irakurketaren bidez jasotzen den jakintzaz gozatzeko ere balio du. 
Elkarri josita daudenez hiru multzoak, bat hobetzen bada gainerakoak ere hobetu egiten dira.
Hezkuntza komunitate guztiari ikasleen irakurmena hobetzeko proiektu honetan parte har dezan gonbidapena egiten dion gune bat ere bada Irakurgunea,
irakurle bikainak izan daitezen, eta gehiago eta hobeto irakurriz gozatzeaz gain, konpetentzia guztiak ere gara ditzaten. 

2018/02/01

Erasmus +

Inauteriak datozela eta hasi gara  bisitan etorriko zaizkigunen lurraldeetako dantzak ikasten eta jantziak prestatzen. Bitartean, eskolako sarreran Polonia, Turkia, Italia eta Portugaleko banderak eta handik ekarritako oparitxoak ditugu erakusgai,.