BEGEL

2018/07/02

Beti dago tartetxoren bat irakurketarako!


Baina Kafkak lagun bati idatzitako gutunean zioen eran, atzamarratu, hozka eta haginka egin behar du liburuak. Gure buruan aizkorakada bat sentitu behar dugu irakurritakoan...
   
     GOZATU OPORRAK!

                       

IRAKURTZEKO AITZAKIARIK GABE!

Gomendio ezagatik ez dadila izan! Denbora gutxian 3. proposamen aldia datorkigu. Oraingoan Eskola Liburutegitako koordinakundeak bidaltzen diguna:

Desde la coordinación no envían este tríptico de lecturas recomendads para este verano.



2018KO UDAKO IRAKURKETA GIDA.

Urtero ohi den bezala hemen dakarkizuegu udarako BEGEL, Gipuzkoako Eskola Liburutegiko blogak proposatzen digun gida:




Mugarik ez

3. zikloko tailerretan oso gertukoa zaie Frida Kalho artista handia. Bere esaldi bat dakarkigu agur gisa, mugak hain bizirik ditugun garai hauetan:

Agur Josebe! Ondo bizi!!!

Gure zuzendari hainbat urtetan izan dena ere badoakigu bere sorterrira, Ondarrura! Gogotsu eta alai aritu zaigu. Horrelakoa izan zen despedida ere!




Berak ere azken klaustroan dakien modura agurtu zigun, Joxe Arratibelek jasotako ipuin zahar batekin : 
Aurrera eta goxoago, aurrera eta goxoago...Bertan goxo!
Dudarik ez izan!

6. mailakoei AGUR!!!

6. mailakook badoazkigu, pozik, horrela nahi dugu! Malko batzuk isuri badira ere tarteko. Institutua gertu dugu eta elkar ikusiko dugu! Ondo eta jator segi zuen ibilbidean!
Frontoiko agurra ere hunkigarria, beste guztiok beraiei bertsoak abestuz.


doinua: IKUSI NUENEAN (koplak)
  1. Bertsoak in ditugu                          5. Aurten izan zarete
    zuek agurtzeko                                  hemengo zaharrenak
    ta zuek Orokieta                                hurrengo urtean berriz
    inoiz ez ahazteko                               zuek txikienak

  1. Azken eguna ere                           6. Talde paregabea
    iritsi zaizue                                         zarete egitan
    baduzue nahikoa                               ta hurrengo urtean
    meritu, aizue                                      etorri bisitan
  1. Jarraitu nahi genuke                     7. Azterketak bukatu
    zuekin kantatzen                              liburuak laga
    eta agur triste hau                            orain ondo pasa ta
    pixka bat alaitzen                             gozatu udara
  1. Irakasle berriak                            8. Laster joango zarete
    ta azterketa pila                              denok Lizardira
    izango dituzue                                azken eguna denez
    liburuak mila                                   hauxe despedida