BEGEL

2016/11/30

ESKOLA INGELESEAN MURGILTZEN


INGELESEZ jatorrizko hiztunekin


Joan zen astean esan genien gure lagun amerikarrei agur. Zoragarri aritu dira oraingoan ere gure LH6ko ikasleak ingeleseko talde elkarreragileetan Usac San Sebastian-en bitartez gure eskolara etortzen diren Estatu Batuetako ikasleekin.

Bi aste barru gure ikasleak Lekarozen izango dira ingeleseko astebeteko egonaldian eta hor erakutsi beharko dute bi hilabete hauetan amerikarrekin ikasitako guztia. Beraz… TO BE CONTINUED…..




Otsailean izango dugu berriz beste aukera berria,
ikasle estatubatuar gehiago etorriko baitira honuntz . SEE YOU!

LEHENGO URTETAKOA IKUSTEKO SAKATU HEMEN



2016/11/28

Zinta dantza ostiralean,eguraldia ere lagun

Ostiralean, berriki aipatu dugun moduan, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, ekintza zen Zinta Dantza. Udal forotik proposatutako ekintza izan zen Tratu ONetan dantzan.Eguraldia ere lagun izan genuen, eta egunaren zergaitia eta sorrera, nola asmatutako leloak irakurri zituzten ikasle batzuk, ondoren dantzari ekiteko.  Eskerrik asko bihotzez parte hartzaile guztioi.






BELDARTXO JATUNA ANTZERKIA

Aste guztian, Zarauzko ikastetxeetako haurrak Modelo Aretora joango dira DIDAU antzerki faktoriaren BELDARTXO JATUNA ikustera,. Euskararen eguneko inguruan antolatutako ekimen bat da. Guretik, 1. zikloko haurrak abenduaren 2an, ostiralean, joango
 dira.
Gehiago ikusteko sakatu hemen






Maisu/maistren eguna

Azaroaren 27an, San José de Calasanz, Irakasleon eguna ospatzen da. Aurten, igandez egokitu zitzaigun.
Atzoko Googleeko orriak doodle honekin omendu zuen.
                                                                            Beren lanaren aitormen moduan, 12 pelikula aipatzen ditugu hemen sakatuz gero,  El club de los poetas muertos-etik hasi(1989), Los Chicos del Coro (2004),  Mentes Peligrosas (1995) ...berriena den  La profesora de historia arte.(2014)

2016/11/25

HOWE GELB PIANO TRIO + Grupo Maré Baixa


GAZTEMANIAK!
Kontzertua Modelo Aretoan izango da, Zarautzen, azaroaren 26an, 22:00etan. 

Howe Gelb jazz musika egiten du bere lan berria den Future Standards-en. Country alternatiboaren zein mugaldeko musika amerikarraren barruan ibilbide luzea egindako musikaria da.
Grupo Maré Baixa, Martin Asarian uruguayar eta Mikel Makala zarauztar musikariak osotzen dute, biak aspalditik Zarautzen bizitzen. Urte batzuetatik honera lantzen joan dira abesti orijinalez osoturiko errepertoio bat, bossa nova kontenporaneoan eta trip hop estiloetan murgilduz, Brazilgo tradizioa eta abangoardia elektronikoa biak nahastuz. Kantu denak portuges hizkuntzan abestuta daude.
http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/-/gaztemaniak-kontzertua-howe-gelb-piano-trio-grupo-mare-baixa

2016/11/24

“BRAM BARRABAS”

Gaur, abenduaren 24a, 2. zikloko ikasleak Modelo aretora joango dira, Euskararen egunaren inguruan antolatu den, BRAM BARRABAS” pelikula ikustera.
Pelikula honek lantzen dituen baloreengatik: Denak desberdinak gara, errespetua desberdintasunekiko, enpatia eta barkamena.

Bram 6 urteko haur alaia eta irudimen handiko mutikoa da. Bera inguratzen duen munduak pentsatzeko asko ematen dio eta "Izen onenen" eta "Hitz onenen" bilduma egiten du liburuxka batean. Bram "handien eskolara" joan eta lehenengo mailan hasteko deseatzen dago, baina Fish Jauna zorrotzaren gelan tokatu zaio. Gure protagonista txikia, ez da sekula geldirik egoten eta  ezin du lanean kontzentratu. Bere gurasoek zailtasunak izango dituzte semearen zoriontasuna eta irakasle berriaren egiteko modu berrietara moldatzearen arteko oreka lortzeko.

2016/11/22

ZORIONAK DENOi: 20.000 goratik bisita!!!

Orokieta Herri Eskolako Babelia liburutegiak pauso handi bat eman zuen 2013-14 ikasturtean. OROKIETAKOMEDIATEKA blogarekin hasi ginen, gure leiho digitala.
Liburutegiko hormak zeharkatu eta  mundura zabaltzeko asmoz hasi ginen interesatuta zaudeten guztioi ongi etorria emanez.
Hiru ikasturte pasa dira orduztik eta 20.000 gorako bisita jaso ditugu!
Gogoz eta kemenez ekin genion asmo berri honi eta bertatik gure jardueren berri eman eta zuen ekarpenak jasoz, topaleku atsegin bat izatea nahi dugu, eskolako erreferentea.
Jakin badakigu beste eskoletakoak ere sartzen direla gurean eta pozten gaitu. Aurrera jarraituko dugu pozik lanean!



TRATU ONEKIN DANTZAN

Urte osoan zehar emakumeenganako indarkeria-mota ororen kontra egiten den lanaren parte da egun hau oroitzea. Eskolan plan orokor bat ari gara lantzen, benetako eraldaketa lortzeko asmotan lagunduko diguna.
Sentsibilizazio fasea eta hizkuntza trataerari iaztik ekin genion eta horretan darraigu.
Berritzegunetik bidalitako unitate didaktikoa  banatu da ziklotan aurretik gaia landu ahal izateko.

TRATU ONEKIN DANTZAN  da aurtengo leloatratu txarrak baztertzeko, tratu onak(bizikidetza, elkarlana, lankidetza,… ) garatzea delako gakoa.
Tratu onarekiko konpromisoa hartzeko, guztien aurrean zinta dantzan islatzea erabaki da. Taldearen indarra sumatuz, gizarte justu baterako mezua bera partekatzea. 

 Arratsaldeko 15:00etan zinta dantza egingo da ikasle, irakasle, guraso, jangelako begirale…. Ateri izanez gero, HHko patioan izango da eta euria balitz LHko frontoian.        

Zinta dantzan oinarritu gara neska nahiz mutilek egiten dugun dantza delako. Besteak beste, dantzaren onurak honako hauek dira:
-    - Komunikazio egoera eskaintzen du
-    Pertsonen arteko harremanak sustatzen ditu
-   Sozializatzen laguntzen du
-   Garapen emozionala eta positiboa eragiten du
                                              - Elkarlana oinarri du      
 Aurreko urteetan blog honetan gai honi buruz argitaratutakoak ikusteko saka hemen.

34 Titirijai 2016

Titirijai Jaialdia azaroko azken astean 
egingo da aurten ere, usu den bezala; Azaroaren 24tik Abenduaren 4ra. Tolosako 34. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdi hau aukera polita da bertara ikustaldi bat egiteko
7 herrialdeko eta 4 autonomia erkidegoko 15 konpainia izango ditugu gurekin, eta 15 ikuskizun eskainiko dizkigute – haur txikiei, gaztetxoei eta helduei zuzenduak–.  Tailerrak egingo dira eta kalean ere izango dira ikuskizunak. 
                                                                     Programazioa

2016/11/21

Bertso jaialdi berezia antolatu dute azaroaren 25erako

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko saioan 6 bertsolarik hartuko dute parte, hiru emakumezkok eta hiru gizonezkok, profil ezberdinetakoak: Felix Zubia eta Ainhoa Agirreazaldegi zarauztarrak, Sustrai Colina urruñarrak,  , Danel Olano getariarrak, Rosi Lazkano Elkanokoa eta Oihana Iguaran villabonarrak.
Ezkerretik, Jon Zaldua gai jartzailea, Edurne Urbieta Parekidetasun teknikaria, Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotzia eta Felix Zubia bertsolaria, Modelo parean. 
Parekidetasun sailak antolatu du, Felix Zubiaren laguntza "paregabearekin". Modelon izango da, 20:00etatik aurrera.

Saio horren helburua emakumeenganako indarkeria salatzea da, baina baita herritarren sentsibilizazioa lantzea ere. Vazquezek gogoratu du aurten, uztaila bitartean, udalerrian indarkeria matxistari lotutako 23 kasuren berri izan dutela Zarauzko Ongizate sailean. Horregatik, "argi" dago salatu ez ezik, sentsibilizazio lan bat ere egin behar dela, "indar guztiak jarriz horretan"... hori ere landu nahi dute bertso jaialdiarekin. Eta baita kontrakoa ere: "Tratu onak landu behar ditugu, eta modu positiboan lantzen baditugu, lorpen gehiago izango ditugu".
Jon Zaldua ariko da gaiak jartzen: "Gaia oso gogorra da eta gai serioak ere izango dira, baina saiatuko gara umore puntu bat ere bilatzen". Taldeka, binaka zein bakarka ariko dira, eta ordu eta erdi inguruko saioa eskainiko dute.
Sarrera egunean bertan eskuratu ahalko da, aretoko lehiatilan, 3 euroan. Modelora joan ezin dutenek, saioaren hurrengo egunetan Hitzetik Hortzeran zein bertsoa.com-en ikusteko aukera izango dute saioa edo haren zati batzuk, behinik behin.

Hilaren 23an, indarkeria matxistaren inguruko egun osoko jardunaldiak izango direla Alameda hotelean, eta legea izango dutela hizpide hainbat hitzalditan, gaztelaniaz. Arratsaldean, berriz, indarkeria matxista jasan duten biktimei hitza emango diete.
Jakinarazi du oraingoz 40 bat lagunek eman dutela izena, eta interesa dutenek badutela parte hartzeko aukeraberdintasunazarautz.files.wordpress.com atariaren bidez, Parekidetasun sailera bertaratuta (Zigordia kalea, 33, 1. solairua), 943-005117 telefonora deituta edota berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita .

2016/11/20

“Nola kendu ume bati irakurtzeko gogoa di-da batean” (Eva Alberdi)


Behin baino gehiagotan ekartzen ditugu blog honetara irakurzaletasuna sustatezko proposamenak. Sakatu hemen aurrekoak ikusteko.
Gaurkoan, juxtu, aurkakoa dakarkigu: 8 pausotan irakurtzeko gogoa kentzeko modua. 
Izan ere, gure liburutegian 1. ziklokoei etxerako liburuak emateko ohitura daukagu. Guraso bileretan ere esan-esaten dugu ez direla prezeski umeak bakarrik irakurtzeko. Beraiekin ikusi, kontatu, irakurri , hitzegin,...azken finean, goxatzeko une bat baizik. 
Baina haur askok komentatzen digute etxean bakarrik irakurtzeko esaten diotela, beraien lana dela eta. Beste ziklotan ere batek baino gehiago aipatzen du derrigortzen dituztela aspertuta daudenean irakurtzera, eta egokia deritzogu, tarteka gogoeta egitea honi buruz. 
Eva Alberdik aipatzen duen Edgardo Civallero bibkiotekariaren idazkia:
bertan ZORTZI PAUSO AIPATZEN DITU UME BATEK IRAKURKETA GORROTATZEKO.
                                                                  La niña que odiaba los libros. Manjusha Pawagi 
                                                                   ilustrado por Leanne Franson, Juventud, 2004
1. Gorde itzazu liburuak bere eskuetatik urrun. Asko ukitu ezkero suntsitu egingo ditu, batez ere liburuki fin horiek edota irudi-album eder horiek.
2. Ez iezaiozu irakurri liburu bat baino gehiago astean. Bestela, irakurketaren menpeko bihur daiteke. Gainera, irudimena elikatzeko baditu telebista, bideo-jokoak edo mugagabea den unibertso digital hori.
3. Ez irakurri inoiz ere ume baten aurrean. Bestela, eredutzat hartuko zaitu, eta imitatzeko gogoa sortuko zaio. Izan ere, bakarrik ikasteko beharrezkoa den hori plazerra dela pentsatu dezake.
4. Debekatu itzazu irakurketa txar guztiak. Ez izan beldurrik ezta errukirik ere umeari interesa pizten dioten istoriotxoak, aldizkariak edo umore kutsua duen edozein liburu kanporatzeko: liburu onei garrantzia kenduko liekete.
5. Egin umeari galderak sarri, irakurri duen guztia zuzen ulertu eta buruz ikasi duen egiaztatzeko.(Zenbat aldiz egin dugu hori?!!!!!!!!)
6. Umeak irakurtzen ikasten duen unetik bertatik utzi istorioak kontatzeari: bere kabuz irakur ditzake eta.
7. Behartu egunean gutxienez hamar orrialde irakurtzera, eta bakarrik zuk aukeratutako liburuenak: ondo idatzitako liburuak, eduki serioak dituztenak eta balore onak erakusten dituztenak.
8. Eta azkenik, derrigortu hasten dituen liburuak amaitzera… jateko guztia amaitu behar duen arrazoi berberagatik: liburuak ez dituzten ume pobreak daudelako!


Aita, ama, irakasle: hausnarketa serioa egin honi buruz eta ikusiko duzu nola lortzen duzun zure helburua.


2016/11/17

Durangoko azoka



Aurtengoa azken 28 urteetako Azoka goiztiarrena izango da: abenduaren 2an hasi eta 6an amaituko da.
Bisitariak 349 nobedade, 246 erakustoki eta 200 ekitalditik gora izango ditu euskal kulturaz gozatzeko.
Euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten inurriak omenduko ditu Argizaiola sariarekin.

Bizipenetan oinarritutako spot hau Azokara etortzeko gonbitea da.
Iturria:   http://durangokoazoka.eus/eu/

HAUR TXIKIENTZAKO (18 hilabete - 3,4 urte) EMANALDIA

TXIKI, TXIKI,TXIKIA
 Azaroak 20, Igandea 10:30etatik 16:00etara.  Lekua: Modelo aretoan;goiz ta arratsaldez
SENSACIONAL ikus-entzunezko emanaldirako sarrerak (4€) salgai daude Sanz Enea Kultur-etxean. Haur guztiek sarrera ordainduko dute, helduek ez. Espazioaren gaineko kontzeptzioa eta errituala oso ezberdinak dira; dena ikusten da hurbil-hurbiletik eta dena bizi da sakon-sakonetik. Hala, hizkuntza guztiak elkartu eta nahasten dira: musika, antzerkia, dantzak, ikus-entzunezkoak, instalazioak, jolasa...Lehenengo aldia da Zarautza iristen dena ikuskizun hau, Katalunian12. edizioa ospatuko duen El mes petit de tots jaialdiaren anai txikia da.
Talde txikitan egingo dira emanaldiak, egunean zehar zortzi emanaldi 20 minutukoak.

2016/11/16

XXV. XABIER LIZARDI SARIA

Lanak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 15ean amaituko da.
Haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta 18 urtetik gorako egileei zuzenduta dago.
Saria bakarra izango da, 3.700 eurokoa, eta epaia abenduan emango da jakitera.
 Informazio guztia hemeneskuratu ahal duzue. 

2016/11/14

NESKATOAK dokumentala

ZARAUTZ: Azaroak 17. 20:30etan ,Modelo aretoan

1950eko hamarkadatik aurrera, emakume askok etxea utzi eta  Iparraldera joan behar izan zuten, etxeetan edota hoteletan lan egitera , bizitza aurrera atera ahal izateko.

Etxean ere ikusi ahal izanen duzue Neskatoak dokumentala, DVDan salgai baitago, 10 €-an.
Neskatoak dokumentala

AZAROAK 11, SAN MARTIN EGUNA

Garai batean baserri guztietan hazten zuten txerria San Martin egunean hiltzeko. Negurako odolki, txorixo, urdail...ziurtatuta zeuden.
Euskal Kantutegian topatutako San Martin eguna aipatzen duen kantaren moldaera da guk abesten duguna:
"Azaroen ameka, San Martin eguna;
Auxen da okasiua izandu duguna,
Nonbait guretzat zagon guretzat fortuna,
Gartzelan pasatzeko zenbait egun ona."
Txerriaren bertuteak goraipatzen dituzten 
atsotitzak sarri entzun izan  ditugu gure artean:
- Txerria bakarrik dana ona.
- Zerria ildako astia eta ezkondutako urtia onenak dira.
- Etorri da San Martin eguna eta joan da txerria
Guk ere inguruko auzoetara, Kanpinera eta Urdanetara 
joateko ohitura izan ohi dugu, txango bat eginez. 
Aurtengo eguraldiak ez zuen aukerarik uzten horretarako 
eta 1. zikloko ikasleak liburutegian elkartu eta gogotik 
kantatu dituzte epeletan San Martinerako entsaiatutako kantak.


 


3. MAILAKOAK behi eta amuarrain artean

Azaroaren 3an eta 4an, 3. mailakoak, elikadura gaia lantzen ari direla eta, Huarte Arakil eta Kanpezura joan dira, bertako produktuen garrantziaz jabetuz.
Sakatu azpimarratutan bertako informazioa izateko.
Lacturalen (Uharte Arakil-Nafarroa) ekoizpen integratuko ziurtagiria duen lehen esnea egiten dute.
Nusi, (Kanpezu-Araba) arrain haztegian, berriz,  amuarrainak hazten dira eta bertan kainaberak hartuta arrantzan aritzeko aukera izan zuten. ELIKADURA JASANGARRIA on PhotoPeach

MAMI LEBRUN-Antzerkia

"Mami Lebrun". Xake produkzioak.

6€; azaroak 18, Ostirala 22:00;
Modelo aretoan

Euskalkiak izango dira pertsonaia ezberdinak bereizteko erreminta nagusia izenburua duen antzerki obra honetan.

Kepa Errasti aktore eta gidoilari atxabaltarra arituko da Ane Pikaza antzezle bilbotarrarekin batera eta Ainara Ortega abeslari eta musikagile donostiarrak ere hartuko du parte. Guztiak Getari Etxegarairen zuzendaritzapean.


NON HAGO XALBADOR?

40 urte dira Xalbador hil zela, 
1976an, bere omenez egiten ari zen herri bazkari batean,Urepelen bertan, bihotzekoak jota.
Bertsolaria eta artzaina. Ezin bertzean (1969),Odolaren mintzoa (1976) eta Herria 
Gogoan(1981) bertso bildumak argitaratu zituen, eta haren bertso idatzi nahiz 
bat-batekoak erreferente izan dira askorentzat. "Xalbadorrenea" baserrian jaio zenez, sortetxeak eman zizkion "izana eta izena".
                                                                                            Santxo eta Kixote ote?


Bigarren Mundu Gerraren ostean hasi zen zabaltzen gero eta gehiago bertsolaritza. Hegoaldeko bertsolariekin lehiaketak antolatzen hasi ziren. Bertsolaritza indarberritzen ari zen garaian, Basarri eta Uztapide bezalako bikotearen ondoan hasi zen Xalbador, lagun paregabea zuelarik Mattin:herriz-herri Euskal Herri osoan ezaguna, miretsia eta maitatua bihurtuz.

Gogoangarria da 1967ko finalean ikus-entzuleen txistu artean kantatutako bertsoa. Bere euskara arrotza eta ulergaitza gertatzen zitzaielako. 
Lazkao-Txikiren aldeko jende asko etorria zen Goierritik eta Uztapiderekin neurtzeko, epaimahaiak Xalbador aukeratu zuenean  sortu zen iskanbila zaratatsua. Baina Xalbadorren apaltasunak eta sentiberatasunak jendea isiltzea eta txaloka hastea ere lortu zuen: 
Anai-arrebak, ez otoi pentsa
Neure gustora nagonik
Poz gehiago izango nuen
Albotik beha egonik
Zuek ez bazerate kontentu
Jendearen txaloek bertsoa ezin bukaturik utzi zuten Xalbador. Txaloak isildu zirenean amaitu ahal izan zuen bere bertsoa, negar malkotan.
Errua ez daukat ez nik
Txistuak jo dituzute bainan
Maite zaituztet oraindik.
Uztapidek jantzi bazuen ere txapela, Xalbadorrek irabazi zuen bertsozaleen bihotza betiko.
Xalbador kontalari ona ere bazen: hamaika pasadizo, ipuin eta txiste kontatu ohi zuen lagunartean. Urrutira ematen zuen baino hiztunagoa eta alaiagoa zen Xalbador. Parisa egin zuten bidaian isildu ere ez zela egin kontatzen du Basarrik: "itxura kontrakoa zen... barru-barruan oso alaia eta jolastia zen. Aparteko grazia zuen txisteak eta gertaerak kontatzen... zenbat gozatu genuen!"
Gehiago jakiteko:http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/xalbado.pdf            

PIO BAROJA

Pio Baroja idazlea, Inuxente egunez jaio zen Donostian,1872an eta Madrilen hil zen, 1956an, 84 urte zituela, duela 60 urte. Nahiko itxia eta lotsatia omen zen.
Medikuntza ikasi zuen, baina ez oso konbentzituta. Zestoan hartu zuen mediku plaza eta hasi orduko konturatu zen medikuntzak aspertu egiten zuela. Arazoak izan zituen bere mediku lankidearekin eta herriko alkatearekin ere. Salatu egin zuten igandetan lan egiteagatik eta mezetara ez joateagatik. Zestoan jabetu zen benetan idazle izan nahi zuela, eta han berreskuratu zuen jada galdutzat zuen euskalduntasuna. Urtea pasatxo iraun zuen bertan eta handik Donostiara joan zen. 
Azkenik Madrilen, aritu zen lanean okindegi batean bere anaiekin batera .
Hau zela eta esaten omen zion Rubén Daríok:  Baroja es escritor “de mucha miga”. Garai hartan idatzi zuen Vidas sombrías, Zestoa inguruko pertsonetaz eta bere mediku jarduereko esperientziaz. Unamuno, Azorín eta Benito Pérez Galdós izan ziren bere lana goraipatu zuteneteko batzuk.

Antiklerikala, antiabertzalea, antisemita eta antierrepublikanoa. Txantxetan Don Impío ere deitu izan omen zioten. Aurten, heriotzaren 60. urteurrenean Donostia 2016k antolatutako ekitaldien artean. ehunka pertsonak eman zuten izena Donostian Jakintzaren arbola eleberriaren irakurketa jarraitua egiteko.
Urteurrenaren aitzakian ere,  Espasa argitaletxeak lehenengoz argitaratu ditu liburu bakarrean idazlearen euskal tetralogiako lanak:  La casa de AizgorriEl mayorazgo de LabrazZalakain abenturazalea eta Altzateko jaun.

Baina zentsurak ere izan du pisurik Barojaren argitalpen data bihurrietan. Bizirik zela, 1936ko gerrari buruz idatzitako trilogiako liburu bakarra ikusi ahal izan zuen kalean: El cantor vagabundo. Debekatu egin zizkioten beste bi lanak; 2006an argitaratu zen trilogiako bigarrena: Miserias de la guerra. Eta, azkenik, iaz heldu zen hirugarrena: Los caprichos de la suerte. Idazleak bizitoki izan zuen Berako Itzea etxean egon da ordura arte, karpeta gris batean, soka gorri batzuekin bilduta. 


Bidaiari aparta izateak ireki zion  bere ikusmira, Paris izanik gehien bisitatu zuen hiria. Frantzian bizi izan zen 1940 urterarte Gerra zibila bukatu arte. Bisita polita izan daiteke Berara joan eta Itzea, bere etxera, inguratzera.
Bere esaldietako bat :"Es que la verdad no se puede exagerar. En la verdad no puede haber matices. En la semi-verdad o en la mentira, muchos."

2016/11/03

ZARAUTZEN ZIENTZIAZ BLAI

Zientzia eta teknologia herritarrei gerturatu eta herriko ikerlariak balioan jartzeko helburuarekin, Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldia antolatu du ZarautzOnek gaurko.
Modelo aretoan izango da, Udazkeneko AstearteOn zikloaren barruan, arratsaldeko 19:00etan .
Horretarako zientzia eta teknologia alorrean adituak diren Zarauzko gazte ikerlariak gonbidatu dituzte: Amaia Hernandez, Imanol Tubia eta Amaia Benitez ingeniari biomedikoak, eta Manex Serras matematikaria. Horiekin batera, berrikuntza gisa, Lanbide Heziketako ikasle bat ere izango da: Andoni Aizpurua instalazio elektriko eta automatikoko zikloko ikaslea, hain zuzen.
Gonbidatu bakoitza une honetan lantzen ari den edota aurrez landutako proiektuaz ariko da, aurkezpen txiki bat eginez.


Ana Galarraga  Elhuyarreko ordezkariak aurkeztuko du. Ikerlari gazteen ondoren, Juan Ignacio Perezek hartuko du hitza. Fisiologian katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia eta EHUko Kultura Zientifikoa Katedraren koordinatzaileak, teknologiak eta zientziak gizarteari egiten dion ekarpenaz jardungo du. 
Bertaratu ezin dutenek streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango dute gaurko ekitaldia. Horretarako,  zarautzon.nirestream.com webgunea izango da erabilgarri.
                             Iturriahttp://zarauzkohitza.eus/zarautz/1478165835688