Irailaren 3an, kiroldegiko aretoan izan genuen Marian Moreno Llaneza asturiarraren hitzaldia. Ikastetxeko irakasle guztiok izan ginen bertan aurretik hasitako hezkidetza formazioarekin jarraituz. Hitzaldi dinamiko eta benetan lagungarria izan zen hezkidetzen aritu ahal izateko. Beheko bideoan jarrai dezakezue. Baina blog honetan jartzen ditugu aldian behin Berdintasunaren aldeko bideotxoak eta gaurkoan "neska baten modura jardutea" sekulakoa dela adierazten digu:
Udako oporrak ate joka ditugu eta ekintza askoren artean, irakurtzeko tartetxo bat ere izango dugu noski. Aurrekoan GIPUZKOAKO ESKOLA-LIBURUTEGIEN gida ekarri genuen eta oraingoan gure laguntzaile finak direnDONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SAREAkproposatzen diguna dakarkizuegu adin eta hizkuntza desberdinetako liburu ugariekin. Aurrera! Disfruta ezazue irakurraldia!
Aurtengo Euskal Kanta Berrien wix gunea ekarri dugu berriz ere hona, kantekin goza ahal izateko.
Sakatu 2015ean (edota 2014ean iazkoak gogoratu nahi badituzu) eta SARTU!
"Lemak, aingurak" - BERRI TXARRAK taldearena, 6 C gelak proposatutakoa.
Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zuen botoa emateagatik. Gure abestiak ezagutzea genuen helburu eta bete dela esan dezakegu. Denok entzun, bideoklipak ikusi eta dantzan ere egin dugu 16 kanta hauekin.
Aurten bigarren urtea da lehiaketa egiten duguna eta partaidetza asko handitu da iaztik konparatuz. Uda dator eta gozatu eta dantzatu gure musikarekin ere!
Atera Films zinema banatzailetik "Tom txiki eta
ispilu magikoa" filma aurkezten dizuegu, Ernesto Padronek zuzendua.
Malagako Zinemaldian eta Sevillako Europear Zinema Festibalean arrakasta handia
izan duen animazio-luzemetrai honek hainbat sari irabazi ditu; Koral saria
animaziozko film luzeen sailean Latinoamerikako Zinemagintza Berriaren
Nazioarteko Jaialdian, besteen artean.
Filma maiatzaren 8an estreinatu zen euskaraz, Maiatzaren 9tik aurrera, beste hainbat aretotan proiektatuko da. Informazio
gehiago jasotzeko egin klik hemen.Zarautza etortzen denbora gehiago beharko du, ekainean ere ez da pelikularik projektatuko eta. TOM
TXIKI "Jakintza indarra baino ahaltsuagoa da" Zuzendaria: Ernesto Padrón (Kuba/Espainia, 2014) Iraupena: 73 min Sinopsia:
Tom Txiki bere familia txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki bat da.
Uztak hondatzen dizkion intsektu izurri batek eta laranja itxurako ispilu
magikoak abentura bidean jarriko dute. Ispiluak bere ametsetako emakumea
erakutsi eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko dio. Hirira
bidean Tom Txikik jakingo du erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe dagoela,
zuhaitz sorgindu handi baten erruz.
Gure heroi txikiak erakutsiko digu "jakintza indarra baino ahaltsuagoa
dela". Trailerra ikusteko sakatu hemen
Ahate ama baten kumeak jaiotzen direnean jaio berrietako bat
besteengandik zeharo ezberdina aterako da. Orduan, neba-arreba txikiek
ahate anaia baztertuko dute eta itsusi esango diote. Ahatetxo itsusia,
besteak ez bezala delako, munduan zehar abiatuko da maite duen norbaiten
bila. Hainbat pertsonaia ezberdin ezagutuko ditu horrela.
Aniztasunerako bidean lagunduko dion zerbait aurkituko du haietako
bakoitzarengandik.
Hans Christian Andersenen ipuinean oinarrituta dago antzezlanaren
hari nagusia, baina gaur eguneratutako irudi zein edukiekin. Gainera,
jolasak dantzak eta abestiek ahatetxo itsusia lagunduko dute bere
barreneko edertasunaren bilaketarako bidaia ahaztezin eta dibertigarri
honetan. Izan ere, ezberdin izatea, ederra izatea da!
Urte hasieratik haurrentzako bost emanaldi
eskaini dira: “Hiru txerritxoak”, “Aladin”, “Opera abeslaria”,
“Barbantxo” eta “Txan fantasma”. “AHATETXO ITSUSIA” lanarekin amaiera emango diogu haurrentzako antzerki egitaraua
udazkena arte. Urrian bueltatuko da egitaraua Vaiven Teatroren “New
Orleansgo Cyrano” obrarekin.
Hezkuntza Sailak web berri bat prestatu du fondoak kudeatzeko Abies 2 programa erabiltzen duten
eskola liburutegietarako. Honi esker eta lankide batzuen lanari esker,
gaurtik aurrera Liburutegiko katalogoa gure blog honetan kontsulta
dezakezue eskubiko zutabeanedo hemen.