BEGEL

2018/04/23

eta bukatzeko Donostiako Ingeniaritza Eskolan


Young Enterprising Students (YES). Harrera paregabea egin ziguten ostiralean Donostiako Ingenieritza Eskolan. Zenbat ikasi genuen! Eskerrik asko bihotzez!DONOSTIAKO INGENIARITZA ESKOLA bilaketarekin bat datozen irudiak            



Orain arte ez zutela 10-11 urteko haurrei harrera egiteko aukerarik izan. Eta hor dago meritua! Nola jakin zuten egokitzen beraiei eta erakargarri egiten berez zailak gerta daitezkeen gaiak. 


eskola politeknikoa



Eta dagoenekoz beren sorterrian etxekoekin egongo direnez, hurrrengorarte!!
Aste trinkoa benetan!!

BOOKCROSSING - LIBURUAREN EGUNA 2018-Tabakalera

BookcroBssing-a liburuak “askatu” eta eskuz esku zirkulazioan jartzeko mundu osoko ekintza da. Edozein pertsona edo erakundek  liburu bat leku publiko batean utz dezake ondoren interesa duen edonork jaso dezan eta behin irakurri ondoren, berriz beste leku batean askatu liburu horren bidaia erregistratuz.
Museo eta Arte Zentroetako liburutegiekin bat eginez, aurten ere bookcrossing-arekin ospatzen dugu Liburuaren Eguna. Tabakalerako ekosistema osatzen dugun erakundeon argitalpenak bildu eta partekatuko ditugu. Katalogoak, arte-liburuak, saiakerak… zinema, euskal kultura, pentsamendua eta arte garaikidez mintzatuko dira.
Aurkitu Bookcrossingeko postua eta gozatu aukeraketaz!

Euskaraldiaren aurkezpena


  • Atzo eguerdian egin zen Munoako karpan Euskaraldiaren aurkezpena. FacebookTwitter eta Instagram bidez zabaltzen ari dira berriak, eta informazioa jasotzeaz haratago, sustatzaile lanetan aritu nahi dutenek zarautz@euskaraldia.eus helbidera idatzi dezakete arduradunekin harremanetan jartzeko.

11 egun euskaraz azaroaren 23tik abenduaren 3ra.







2018/04/20

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna 
Hainbat literatur ekitaldi egingo dituzte udal liburutegian

izango dela eta, datorren astean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte Sanz Enean.



irilak 23: 19:00etan, Lizardi Sariaren banaketa ekitaldia.

Apirilak 25: 17:30ean, Apaxiren ipuin kontaketa.                 
Apirilak 26: 18:30ean, Danele Sarriugartek gidatutako literatur solasaldia, Hobe kontatzen ez badidazulanaz.


Horrez gain, Leire Ruiz Arruti zarauztarrak ilustratutako poltsa bereziak banatuko dituzte liburutegira hurbiltzen diren irakurleen artean. 

                                             Iturria: zarauzkohitza.eus


ELEANITZAK- Oraingoan ingelesez blai.

 6. mailakoak Lekarozen batzuk; Urnietan besteak: era guztietako ekintza jardunaldiak  ingelesean murgilduta aste osoan.


  



Marijaia dator, Uger, uger, Bilboko uretan...

Atzo Zamudioko teknologi parkea ezagutu zuten eta nola ez Bilbotik pasa gabe ezin etorri bada! Udaletxe, Diputazio, arenala, DoƱa Kasilda parkea eta buelta barkoan Bilboko itsasadarretik. Marijaia, 4 metroko andrea, Bilboko uretatik  uger egiten ikusteko, abuztuan berriz beste buelta bat.












Bizkaiko Diputazio atarian.
                                                                                                                         Por la rĆ­a de Bilbao


   

2018/04/19

BALENTZIAGA handiaren jarraitzaileak

Atzoko sarreran genion 5. mailakoak Erasmus + eko ikasleekin batera Getarian izan zirela. Moilan ibili ondoren, Balentziaga Museoan diseinatzaile lanetan aritu zirela. Hemen bada gaur eskolako beheko korridorean emaitzak ikusgai.
                            
Politak ezta? 
Ea gaur zer berri dakarten Bizkaitik. Zamudioko teknologi parkera egindako bisitatik eta Bilboko uretan egindako itsasontzi bueltatik. Egun trinkoa baidute!
   





2018/04/18

Atenas, World Book Capital 2018

Urtero,UNESCOren eta munduko hiru  liburu erakunde profesionalek,
munduko liburu hiriburua aukeratzen dute. Aurtengoa Atenas da eta bere agintaldia apirilaren 23an hasiko da.
Bere jardueren kalitateagatik hautatu dute aurten Atenas. Helburua liburuak guztion eskuragarria izatea da, etorkin eta errefuxiatuak barne.
Bide batez, "La Casa de Tomasa"k urtero proposatzen dituen 20 ipuin/liburu onenen zerrenda dakarzuegu, Liburu egunerako opari on bat izan daitekeelakoan.

3. ZIKLOA JO ETA KE.

Eskola gori-gorian. Aurpegi berriak 5. mailakoen artean eta haundienak falta, ingeleseko barnetegian daudelako : Urnietan 6Akoak eta Lekarozen beste hiru gelak, denak ingelesez jo eta ke! Ez dago aspertzeko betarik.
5. mailakoen txangoa Getariara, moila bisitatu, Balentziaga museoan disenatzaile lanetan eta oinez Zarautza.
 




2018/04/16

Zarautzen gure atzerritarrak!

Larunbatean etorri ziren Turkiakoak eta igandean gainontzekoak. Etxetakoek Mollarri eta herriko zenbait bazterretara eraman zituzten gaur eskolan ere egin diegu harrera, Inauteritako prestatu genuen ekitaldia beren sorterriko dantza desberdinekin.
Orokieta Herri Eskola erabiltzailearen argazkia.


 









Orokieta Herri Eskola erabiltzailearen argazkia.
Orokieta Herri Eskola erabiltzailearen argazkia.