BEGEL
2014/12/22
2014/12/18
GABONETAKO OPORRAK
Bestela izaten ez dugun astia ere hartu dezakegu eta ea egiten diogun txokotxoren bat denbora ezean alboan utzitako liburuari...
Olentzero protagonista den hiru jolas
jarri ditugu hemen goxa ezazuen! Egin klik bertan eta Ondo pasa!
Olentzero 1
Olentzero eitb
Gabonetako izarra
Musika gelan abestutakoak ere, WIX (*) honetan bildu ditugu. Abesti bakoitzaren gainean klikatuz gero, kantaren doinua izango duzu.Eztarriak berotu eta kantatzera! EGUBERRI ON abeslari guztiei!!
(*) Wix honen iturria: Talaia Bordari Mediateka.
SIMPSONDARREN 25. urteurrena
Atzo, abenduaren 17, hain ezaguna dugun familia honek, 25 urte bete zituen telebistan.
Matt Groeningek sortutako marrazki hauek arrakasta handia izan dute mundu osoan, 45 hizkuntzatan ematen dute!
Matt Groeningek sortutako marrazki hauek arrakasta handia izan dute mundu osoan, 45 hizkuntzatan ematen dute!
OROKIETA LOMCErik gabeko Ikastexe demokratikoa.

EAEko 170 ikastetxe publiko baino gehiagoetako eskola kontseiluek bat egin dute “Eskola publiko demokratikoak. LOMCErik ez!” kanpainarekin eta LOMCErik ez aplikatzea adostu dute euren eskola kontseiluetan. (Orri honetatik ikus dezakezue kanpainara atxikitu diren ikastetxeen zerrenda eta arrazoiak).
LOMCEk erabaki ahalmena kentzen die eskola kontseiluei, kontsulta-organu bihurtuz eta erabaki garrantzitsuenak hartzeko ahalmena zuzendarien eskuetan soilik utziz.
2014/12/16
ESKOLAKO ALDIZKARI DIGITALA
Bigarren ziklokoek Informatika Tailerrean ASMATU ! aldizkari digitala lantzen jarraitu dute. Oraingoan 31. alea aurkezten digute. Eskolako web orrian irakur daiteke edo beheko irudiaren gainean klikatuz.
2014/12/15
"PLATERO Y YO" - 100 urte
100 urte bete dira PLATERO ETA BIOK Juan Ramon Jimenez-en lanik ezagunena argitaratu zenetik. Patxi Ezkiagak 2008an, egin zuen lan paregabe honen euskarazko azken bertsioa.
Horrela hasten da: Platero txikia da, iletsua, leuna, guztiz biguna kanpotik, hain guria da, erabat kotoizkoa, hezurrik ez duela emateraino,...
Liburu xamurra, merezi du benetan! Ez da bereziki haurrentzat egina, baina haurrak ere, astoa bezain protagonista dira bertan.
Ostiralean, Google-k Plateroren mendeurrena gogoratzen zigun bere doodle-n.
Mendeurren hau ospatzeko, Euskadi irratian Jose Luis Padronek aurkezten duen Lizardiren baratza programak oso saio interesgarria egin zuen . (Klik eginda entzun dezakezu).
Autorea: JUAN RAMON JIMENEZ

- ISBN: 978-84-89212-91-6
- EAN: 9788489212916
- Argitaletxea: EDICIONES BETA III MILENIO S.L
- Hizkuntza: Euskera
- Edizioa: 2008
PUBLIZITATEA DA...
Bai, ezer baino lehen abixatu iragarki bat izanik ere, gurasoentzat interesgarria izan daitekeela bertan dioenak...
.
.
JOSTAILUEN INGURUAN
JOLASAK haurren garapen mentala, fisikoa, emozionala eta soziala ahalbidetzen du. Hezitzaileek (gurasoak, irakasleak...) lekua, denbora eta jolasean aritzeko lagunak eskaini behar dizkiogu haurreei.
JOSTAILUEK jolasa garatzen laguntzen dute eta irudimena, fantasia, eta sorkuntza sustatzen dituzte. Horrenbestez, garrantzitsua da jostailuak arretaz aukeratzea.

EL JUEGO posibilita el desarrollo mental, físico, emocional y social de niños y niñas. Los educadores y educadoras (madres, padres, profesorado...) tenemos un papel esencial como facilitadores del juego. Debemos ofrecerles espacio, tiempo y compañeros y compañeras para jugar.
LOS JUGUETES ayudan al desarrollo
del juego y potencian la imaginación, la fantasía y la creatividad. Por
tanto es importante elegirlos cuidadosamente
Iturria: Domingo Agirre liburutegia
Iturria: Domingo Agirre liburutegia
2014/12/12
ANTZERKIA INGELESEZ
Ostiralero, 2. zikloko ikasleen artean. tailerrak egiten dituzte, 3. eta 4. mailakoak nahastuz, ikasturte guztian zehar langintza desberdinak ezagutuz: josketa, baratza, dantza, aldizkari digitala, pintura, papiroflexia eta... beste hainbaten artean: Antzerkia ingelesez! Bi kolpe harri batez!
Gaurkoan horren erakusgarri,The enormous turnip (Arbi erraldoia) dakarkigu, Beñat irakaslearen laguntzaz eta honekin batera iaz, Arantxaren laguntzaz egin zutena ere sartu dugu.
Gaurkoan horren erakusgarri,The enormous turnip (Arbi erraldoia) dakarkigu, Beñat irakaslearen laguntzaz eta honekin batera iaz, Arantxaren laguntzaz egin zutena ere sartu dugu.
2014/12/11
Gabonetarako iradokizunak
Eta, oporrak gainean ditugula, urtero bezala, ikasle eta gurasoentzako gida desberdinak bildu ditugu. Ea zerbait
interesgarria aurkitzen duzuen!
Azpian klik eginez, Galtzagorri Elkarteak bildutako hainbat gida aurkituko duzue.
Liburu gidak, Galtxagorri elkarteak egina.
Web honetan liburuak, jokoak, filmak eta bestelako produktuak aurki daitezke.
http://www.katalogoa.org/
Eta eskola liburutegitako lankide batek prestatutakoa:

2014/12/10
2014/12/07
Anjel Lertxundirekin elkarrizketa
Guraso batzuk elkarrizketaren grabaketa eskatu digute, irratia entzuteko aukerarik izan ez zutelako:
2014/12/06
DURANGOKO AZOKA
Hementxe dugu Durangoko Azoka, abenduarekin batera. Aurten, 5etik 8ra.
Inork ezin du zalantzan jarri euskal kulturari egiten dion ekarpena. Data honetan, Durango, produktu ugariren erakuslehio bihurtzen baita: 500 sortzaileren nobedadeak eta 150 ekitaldi (zuzeneko emanaldiak, solasaldiak, hitzaldiak eta irakurketak).Aurtengo edizioak iaz baino zazpi erakusmahai gehiago izango ditu, 245 guztira eta Okzitaniako kultura izango da gonbidatua. Gainera, gogoetarako gune berri bat sortu da aurten eta instagram argazki lehiaketa bat ere antolatu da.
Ekoizpen zabal honek, saturazio puntua ere sortzen du, urte osoan arreta handirik jartzen ez diogunean. Ez dezagun ahaztu orain plazaratutako produktuak iraungitze datarik gabeak direla.

2014/12/05
OROKIETA IRRATIA-FM 93.0
EUSKARA, ETENIK EZ DUEN HARIA izan da aurtengo Euskararen Nazioarteko
Eguna.Hau dela eta, irratsaio bikaina sortu dugu: normalean, gela bakar bat arduratzen bada saio bakoitzeko, gaurkoan eskola guztiak hartu du parte eta bizitasuna zerion eskolako edozein zirrikitutatik. Eskailera gora eta behera, ikasleak bere txanda erreperatzen noiz zegokien hitz egiteko edo irrintzia botatzeko garaia. Urduritasun puntua ere nabaritzen zitzaien eta nola ez, ilusio handia. Guk hemen denak aipatu ezineta lan hau gorpuzten eragin zuzena izan dutenak adieraziko ditugu:
Koordinatzaile: Gari eta Xabier irakasleak.
Teknikari: Sara Omaro eta Aitor Zulaika.
Aurkezle: Antton Larrea eta Maialen Oliveri.
Goiz xelebrearen testuaren irakurleak: Andoni,Arantxa, Iñaki, Jexux Mari,Mari Asun eta Olatz (azpeitiarra, zarauztarra, aldaztarra, ondarrutarra, aretxabaldarra eta ataundarra)

Irrintzi irabazleak: LH1: Alaine Uranga; LH2: Uxue Sorreluz; LH3: June Uranga; LH4: Izar Uria; LH5: Beñat Arrillaga eta LH6: Pablo Salvador.
Zorionak parte hartzaile guztioi eta ez ahaztu irrintzia borta aurretik eztarria berotzea komeni dela.
Saio honen ondoren frontoiko kantaldia, disko festa eta herri kirolak etorri dira.
Atarramentu hau aldian behin egiteko baino ez bada ere, ziur egon eskolan egunero biziko garela euskaraz.
..................

2014/12/04
ADI !!!!! TRIBUAREN BERBAK saioaren data aldaketa.
2014/12/03
ANDUrekin solasean: LILURA
![]()
Euskarak izan duen idazle oparo eta onenetakoa, latinarekin zer ikusia duten hizkuntzak menperatzen ditu (gaztelania, frantsesa, italiera, katalana, portugesa, galiziera,...). Irakasle, idazle,gidoigile,...hitz joko zalea eta makina ipuin,aho korapilo, txiste eta kanta bildu eta sortu dituen gizon nekaezina dugu Andu.
Hasieran urduri geunden baina berehala lasaitu eta elkarrizketa giro xamurrean jarraitu genuen. Gehien gustatzen zaion hitza lilura dela esan digu eta horrela utzi gaitu berak ere, liluratuta, bere jardun gozoarekin.
Hemen bakarrik laburrean egindakoak adieraziko ditugu eta gorago duzue osorik entzuteko aukera.(14/12/07).
|
- Euskaraz gehien gustatzen zaizun hitza: lilura.
- Zarautz hitz batean: kabia.
- Haurtzaroko zapore bat: antxoarena.
- Lagunekin lotzen duzun jolasa: futbola.
- Behin baino gehiagotan ikusitako pelikula: Casablanca.
- Sute batetik salbatuko zenukeen liburu bat: Tomas Mannen Mendi majikoa.
- Kirola esan.. eta zer datorkizu burura? Egun hauetan, kirolaren inguruan egiten diren astakeria asko.
- Eta esaten badizut...OROKIETA? Nire biloben eskola.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte! Gure eskolako ateak beti zabalik izango dituzu.
2014/12/02
ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Euskararen Egunaren atarian, eskolan eratu dugun egitaraua azaltzera gatoz:
EUSKARAREN EGUNA – 2014/12/3
EGITARAUA
-
9:05 10:30 - IRRATSAIOA: Kantak, elkarrizketak (Andu Lertxundi eta ingeleseko Carmen irakasleari),lehiaketak (irrintziak zikloka), "Goiz xelebrea" testuaren irakurketa bertako irakasleek beren jaioterriko hizkeran egina, erreportaiak (Durangoko azoka, Euskara batuaren sorrera, Etwining)
Saio anitza eta entretenigarria izango dela pentsatzen dugu.
Saio anitza eta entretenigarria izango dela pentsatzen dugu.
- 10:45 –
FRONTOIAN ABESTU:
LH: *GUK EUSKERAZ, *OIHU BAT
ENTZUN DA, ABERRIAREN MUGAK, *BEHIN
BETIKO, *EUSKAL HAURRAK BAGOAZ
HH:
1-*EUSKAL HAURRAK BAGOAZ 2-*BEHIN
BETIKO 3- *OIHU BAT ENTZUN DA 4- *GUK
EUSKERAZ
HH
|
10:45
-ABESTERA JAITSI. GERO DANTZA TA KALEJIRA PATIOAN.
ABENDUAK-4: HH5 – 10:30(2talde) 11:30(2talde) (MUSIKA
GELAN): SENTITU, PENTSATU, EKIN URFLAXEKIN.
|
LH1.ZIKLOA
|
11 –
11:30- MUSIKA FRONTOIAN
PERU ETA OTSOA-Antzerki emanaldia-ezin izango da egin, antzezlarien arazoengatik. Horren ordez,
ARRATSALDEZ
PELIKULA IKUSI -LIBURUTEGI ETA MUSIKA GELAN.
|
LH2.ZIKLOA
|
11 –
11:30- MUSIKA FRONTOIAN.
ARRATSALDEAN
HERRI KIROLAK.
|
LH3.ZIKLOA
|
12:00
– 12:30 -DISKO FESTA FRONTOIAN.
ARRATSALDEAN
PELIKULA IKUSI GELAN
|
2014/12/01
liburu berriak-Desclée
Gaurkoan Desclée argitaletxeko berriak dakarzkizuegu, 2. eta 3. zikloko ikasleentzat pentsatuta. Munstro erraldoi eta beldurgarriak, duela
ilargi askoko piztiak, galaxia arteko gatazkak, mukiak gustuko dituzten
estralurtarrak, baso magiko eta misteriotsuak, zonbiak...
Guzti hauek dagoeneko prest daude mediatekan ZUEN ZAIN!!!
Guzti hauek dagoeneko prest daude mediatekan ZUEN ZAIN!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)