5. mailakoek Euskararen eguna dela eta Anjel Lertxundi, Andu, eskolara ekarri eta elkarrizketa bat egitea pentsatu dute, hobeto ezagutzeko asmoz. Izan ere, bere liburu asko dauzkagu liburutegian eta 6. mailako tertulietan berak idatzitako "Ezkutuko maitea" irakurtzen dugu.
Euskarak izan duen idazle oparo eta onenetakoa, latinarekin zer ikusia duten hizkuntzak menperatzen ditu (gaztelania, frantsesa, italiera, katalana, portugesa, galiziera,...). Irakasle, idazle,gidoigile,...hitz joko zalea eta makina ipuin,aho korapilo, txiste eta kanta bildu eta sortu dituen gizon nekaezina dugu Andu.
Hasieran urduri geunden baina berehala lasaitu eta elkarrizketa giro xamurrean jarraitu genuen. Gehien gustatzen zaion hitza lilura dela esan digu eta horrela utzi gaitu berak ere, liluratuta, bere jardun gozoarekin.
Hemen bakarrik laburrean egindakoak adieraziko ditugu eta gorago duzue osorik entzuteko aukera.(14/12/07).
|
- Euskaraz gehien gustatzen zaizun hitza: lilura.
- Zarautz hitz batean: kabia.
- Haurtzaroko zapore bat: antxoarena.
- Lagunekin lotzen duzun jolasa: futbola.
- Behin baino gehiagotan ikusitako pelikula: Casablanca.
- Sute batetik salbatuko zenukeen liburu bat: Tomas Mannen Mendi majikoa.
- Kirola esan.. eta zer datorkizu burura? Egun hauetan, kirolaren inguruan egiten diren astakeria asko.
- Eta esaten badizut...OROKIETA? Nire biloben eskola.
Eskerrik asko eta nahi duzun arte! Gure eskolako ateak beti zabalik izango dituzu.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina