Irailaren 29an, irekiko ditu ateak gure liburutegiak nahi duzuen guztiontzat.
Prestaketa lanak nekosoak izaten diren arren, laguntzaile talde ederra aurkeztu da bolondres 6.mailako ikasleen artean: Aitor eta Peru, 6Atik, Eneritz eta Jon, 6Btik eta Aide, Eider eta Uxue, 6Dtik.
Izan ere, geletako liburu sortak (27 liburutik gora gelako) prestatu eta banatu, orri aurkitzaileak ikasle guztientzat egin, bazkide berrien txartelak eguneratu, liburu berriak seilatu, katalogatu eta forratzea, ez da lan xamurra ez.
Eskerrik asko eta aurrera!
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina