BEGEL

2017/10/19

HANDIA


Aundiya, Handiya, Haundia, Haundie, Haundixe, Handia... Ba HANDIA! (Hauxe da bere izen ofiziala)

ASTEBURU HONETAN  filma ikusteko aukera Modelo Aretoan.
Ostirala 22:00
Larunbata 19:30 eta 22:00
Igandea 17:00, 19:30 eta 22:00
Astelehena 19:30 eta 22:00

Migel Joakin Eleizegi “Altzoko Handia”-ren mitoa pantaila handira eraman dute.
Istorioa Altzoko erraldoiaren bizipenetan oinarritua dago. Lehen Karlistaldian borrokatu ondoren, Martin, familiaren baserrira bueltatuko da, eta han, harriduraz deskubrituko du haren anai txiki, Joakin, ohiko baino askoz altuagoa dela. Jende guztiak "munduko gizonik altuena" ikusi nahiko duela konbentziturik, bidai luzea egingo dute biak Europan zehar, eta ondorioz, lortutako diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua
Ez da bere biografia: bi anaiaren arteko adiskidetasun istorioa da. Ezaugarri berezia da anaietako batek aldaketa bortitza jasaten duela eta horrek biei eragiten diela. Oso oinarrizko sentimenduetara jotzen duen pelikula da. Elkarrekin bizitzea dute patu, bakoitzak bide diferenteetatik jo nahia, berriz, kondena. Ordezkatzen dituzte bizitzea egokitu zaien garaiaren bi jarrera kontrajarri: Migel Joakinek ez du aldatu nahi, baina bere gorputzak ez dio beste aukerarik uzten, etengabe hazten ari da, izugarri, munduan parerik gabe. Martinek bai, beste zerbait bilatzen du, Amerika du amets, baserria atzean utzi nahi du gerra karlisten ondoren, baina bala batek ezinduta utzi dion besoarekin ezin du.
Donostiako Zinemaldian Epaimahaiaren Sari berezia jaso du.


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina