Martxoaren 20an, seiak aldera sartu ginen udaberrian. Nabaritzen hasiak gara eta esaerak
dioenez ez ahaztu txanpon batzuk sartzea poltsikoan...mendi aldera
joanez gero behintzat, kukua entzun dezakezue eta lehenbiziko aldian
entzuterakoan patrikan dirua izanez gero, urte guztian
ez omen zaigu dirurik faltako! Hori bai, mendira joan behar!
BEGEL
2015/03/31
II. Mundu Gerra eta euskaldunen parte-hartzea
II. Mundu Gerraren bukaeraren 70. urteurrena dela eta San Telmo museoan erakusketa bat antolatu da gerra eta euskaldunen parte-hartzeari buruzInformazio gehiago
Honekin batera gida bat argitaratu da , Donostiako Udal Liburutegi Sarean dauden dokumentu batzuk hautatuz. [PDF gida]
Haur Liburutegi Nagusian gida honi gehigarri bat egin diogu haurrei zuzendutako beste liburu batzuk gehituz: IIGMHAURLIBURUTEGIA PDF
Emozio hezkuntza eta haur literatura, Juan Carlos Alonso
Haur literatura garrantzitsua izan daiteke hezkuntza afektiboan eta emozionalean hainbat emozio kudeatzen lagungarria baita (autoestima, amodioa, adiskidetasuna, jelosia, tristura, beldurra, bakardadea...)
Izena ematea dohainik. Plaza mugatuak. Datuak posta elektronikoz bidali (haurliburutegia@donostia.org) Izen-abizenak/ Guraso edo hezitzaile / Telefonoa / Posta elektronikoa.
Antolatzaileak: Galtzagorri Elkartea, Donostia Kultura.
LIBURUTEGI NAGUSIA - HAUR SAILA
Euskaraz 120 minutu. Euskaraz.
2015 API 23 - API 24/ 18:00 - 20:00
Ornitho.eus, europako zientzia herritarra
Ornitho fauna behaketak biltzen dituen atari europarra da. Gaur egun Alemania, Austria, Frantzia, Italia edo Suitza bezalako herrialdeetan martxan dago, Europa mailan herritarrek bultzatutako zientziaren erreferentea delarik.
Aranzadiren eskutik Ornitho.eus-en nondik norakoak azaldu dira, EAEko natura informazioa bildu eta hedatzeko tresna dena.
Aranzadiren eskutik Ornitho.eus-en nondik norakoak azaldu dira, EAEko natura informazioa bildu eta hedatzeko tresna dena.
Euskara- harrera ikastaroa
Zarauzko Udalak harrera-ikastaro berria antolatu du Zarauzko bizilagun berrientzat.
Azken urte hauetan munduko bazter ezberdinetatik bizilagun ugari iristen ari dira Zarautza. Zarauztar berri hauen egokitzapena eta integrazioa bultzatzeko harrera-ikastaro trinkoa antolatu du Udalak.
Ikastaro honetan, bertako hizkuntza den EUSKARAren oinarrizko esaldiak ikasten dira, eta horrekin batera, ondorengo gaiei buruzko orientabideak jaso: Udal errolda, Formazioa, lana aurkezteko baliabideak, lan arloko eskubideak, atzerritartasuna, kirola, Gizarte Zerbitzuak, Osasun Sistema, Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna, natur ondarea, eta abar.
Iraupena: Ikastaro honek 68 orduko iraupena du. Saioak astean hirutan dira, astelehen, astearte eta ostegunetan, goizeko 10etatik 12etara. Ikastaroa apirilaren 13an hasiko da eta guztira bi hilabete eta erdiko iraupena du.
Izena emateko: Udaleko Gizarte Zerbitzutan.
immigrazioa@zarautz.org 943 005 127
Izena emateko azkeneko eguna apirilaren 9an (azken urte honetan erroldatutakoek lehentasuna izango dute)
Ikastaroa amaitu ostean “asistentzia” ziurtagiria emango da.
2015/03/26
Sormen tailerrak Munoako karpan
Haurrentzako doako sormen tailerrak Munoako karpan.

Zarauzko Turismo Bulegoak antolatuta eta
ConunpuntomƔs-en eskutik, etxeko txikiei zuzendutako sormen tailerrak
burutuko dira Munoako karpan, Martxoak 29an,igandean
10:30 – 12:00: “Gaileta apaingarriak” eta
12:00 – 13:30: “Makiltxoekin sortuz”
Plaza mugatuak! Informazio gehiago: Zarauzko Turismo Bulegoan
Nancie ATWELL irakaslea, saritua.
Irakurtzeko pasioa kutsatzea, irakasle onenaren meritua
Munduko irakasle onenaren Global Teacher Prize saria lortu du Atwell-ek. Irakurketa eta idazketa lantzeko Center for Teaching and Learning ikastetxe estatubatuarrean egiten du lan.
“Nire ikasleek, 12-14 urte arteko gaztetxoek, 30 eta 100 liburu artean
irakurtzen dituzte urtean. Haurrak berak liburuak eta gaiak aukeratzea
da sekretua”.
“Ikasleek liburuak irensten dituzte, ikastetxeko liburutegia idazle serioen istorio interesgarriz beteta dagoelako, eskolan irakurtzeko denbora daukatelako, gauean etxean irakurri ahal izateko irrikaz daudelako eta 35 urteko esperientziak erakutsi didalako nire lana gazteentzako literatura irakurtzea, gozatzea eta gazteei gomendatzea dela”.
Gelak 16-18 ikasle artekoak dira eta milaka eta milaka liburu dituzte aukeran. Batzuetan isiltasunean irakurtzen dute eta bestetan ozen, irakurritakoari buruzko azalpenak gaineratuz, hitz ezezagunak argituz, esaldien doinua landuz… “Irakurketa tailerra egiten dugun gauzarik sinpleenetakoa eta aldi berean zailenetakoa da. Baita baliotsuena ere”, dio.
Helburua, irakurle amorratuak, ohikoak eta kritikoak heztea. “Haur dislexikoetatik hasi eta irakurle kritiko eta sofistikatuetaraino doa nire ikasleen profila, eta denek partekatzen duten ezaugarria da liburuak irakurtzea atsegin dutela...
Irakurtzea da, halaber, ongi idazteko bidea, baita jarioa, hiztegia, konfiantza, gaitasun kritikoa, ohiturak edota ulermena garatzeko tresna ere, Atwellen esanetan. “Ez dut ezagutzen helburu bera lortuko duen beste argibide, curriculum, teknologia berri, proba edo teoria magikorik”.
Milioi bat dolarreko saria bere osotasunean ikastetxean inbertituko du irakasleak, martxan duten programa alternatiboa garatzen jarraitzeko.
CƩsar Bona
Sari honetarako 50 finalistetako bat izan da CĆ©sar Bona Zaragozako irakaslea. Elkarrizketa egin genion Argian: “Emateko aukera eskaintzen badiozu norbaiti, bera ere hartzeko prest egongo da”.
Iturria: Argia (Irakurtzeko pasioa kutsatzea)
Munduko irakasle onenaren Global Teacher Prize saria lortu du Atwell-ek. Irakurketa eta idazketa lantzeko Center for Teaching and Learning ikastetxe estatubatuarrean egiten du lan.
“Nire ikasleek, 12-14 urte arteko gaztetxoek, 30 eta 100 liburu artean
irakurtzen dituzte urtean. Haurrak berak liburuak eta gaiak aukeratzea
da sekretua”.“Ikasleek liburuak irensten dituzte, ikastetxeko liburutegia idazle serioen istorio interesgarriz beteta dagoelako, eskolan irakurtzeko denbora daukatelako, gauean etxean irakurri ahal izateko irrikaz daudelako eta 35 urteko esperientziak erakutsi didalako nire lana gazteentzako literatura irakurtzea, gozatzea eta gazteei gomendatzea dela”.
Gelak 16-18 ikasle artekoak dira eta milaka eta milaka liburu dituzte aukeran. Batzuetan isiltasunean irakurtzen dute eta bestetan ozen, irakurritakoari buruzko azalpenak gaineratuz, hitz ezezagunak argituz, esaldien doinua landuz… “Irakurketa tailerra egiten dugun gauzarik sinpleenetakoa eta aldi berean zailenetakoa da. Baita baliotsuena ere”, dio.
Helburua, irakurle amorratuak, ohikoak eta kritikoak heztea. “Haur dislexikoetatik hasi eta irakurle kritiko eta sofistikatuetaraino doa nire ikasleen profila, eta denek partekatzen duten ezaugarria da liburuak irakurtzea atsegin dutela...
Irakurtzea da, halaber, ongi idazteko bidea, baita jarioa, hiztegia, konfiantza, gaitasun kritikoa, ohiturak edota ulermena garatzeko tresna ere, Atwellen esanetan. “Ez dut ezagutzen helburu bera lortuko duen beste argibide, curriculum, teknologia berri, proba edo teoria magikorik”.
Milioi bat dolarreko saria bere osotasunean ikastetxean inbertituko du irakasleak, martxan duten programa alternatiboa garatzen jarraitzeko.
CƩsar Bona
Sari honetarako 50 finalistetako bat izan da CĆ©sar Bona Zaragozako irakaslea. Elkarrizketa egin genion Argian: “Emateko aukera eskaintzen badiozu norbaiti, bera ere hartzeko prest egongo da”.
Iturria: Argia (Irakurtzeko pasioa kutsatzea)
ROBINSON CRUSOE 6. mailakoekin
Irakurketak, besteak beste, bidaiatzeko ere balio du.
Robinsonekin uharte galdu batera joan dira 6. mailakoak. Izan ere, ikasturte honetan literatura klasikoa irakurtzen ari dira Tertulia dialogiko saiotan.(Verne, Dickens, Saint-ExupĆØry bezalako autoreen artean, Daniel Defoeren Robinson Crusoe ere irakurri dute).
Atzo Vicens Vives argitaletxetik, Mikel Susperregi etorri zitzaigun liburu honen animazio saio batekin.
Saioa benetan motibagarria izan zen: bi taldetan antolatu zituen (liburuan datozen dortokak eta ahuntzak) eta lehiaketari ekin zioten puntuazioa txanponen bitartez adieraziz. Horretarako, aktore, irakurle, idazle eta trebe ziren launa bolondres eskatu zituen.
Irakurketa eta deklamazio ariketetan ondo moldatu ziren arren, ezin esan galderetan, proba literarioan eta paperezko itsasontzia egiterakoan hain txukun ibili zirenik... Ejem, ejem...Edozein modutara ere, une entretenigarri eta alaia pasa genuen eta azken galdera asmatu zuenak opari bitxi bat lortu zuen: uharte batean galduz gero josteko kit bat, urratutako erropak konpon ahal izateko!
Ekintzak balio ote du irakurtzeko sua bizirik eusteko.
Robinsonekin uharte galdu batera joan dira 6. mailakoak. Izan ere, ikasturte honetan literatura klasikoa irakurtzen ari dira Tertulia dialogiko saiotan.(Verne, Dickens, Saint-ExupĆØry bezalako autoreen artean, Daniel Defoeren Robinson Crusoe ere irakurri dute).
Saioa benetan motibagarria izan zen: bi taldetan antolatu zituen (liburuan datozen dortokak eta ahuntzak) eta lehiaketari ekin zioten puntuazioa txanponen bitartez adieraziz. Horretarako, aktore, irakurle, idazle eta trebe ziren launa bolondres eskatu zituen.
Irakurketa eta deklamazio ariketetan ondo moldatu ziren arren, ezin esan galderetan, proba literarioan eta paperezko itsasontzia egiterakoan hain txukun ibili zirenik... Ejem, ejem...Edozein modutara ere, une entretenigarri eta alaia pasa genuen eta azken galdera asmatu zuenak opari bitxi bat lortu zuen: uharte batean galduz gero josteko kit bat, urratutako erropak konpon ahal izateko!Ekintzak balio ote du irakurtzeko sua bizirik eusteko.
2015/03/17
Galtzagorrik 25 urte, 2015ean
Aurten 25 urte beteko ditu Galtzagorri Elkarteak eta Galtzagorriok beste era batean egiten ez dakigunez, lanean ospatuko dugu. Urtebetetze festa, Galtzagorri Elkartearen jaiotegunean izango da, datorren urriaren 24an.
Baina aldez aurretik, hamaika SORPRESA prestatzen gabiltza.
Bestalde, zuri irakurle edo jarraitzaile zaitugun horri, 25
urte hauetako ibilbidean Galtzagorri Elkarteari buruz gordeta dituzun
oroitzapenak gurekin konpartitzera gonbidatu nahi zaitugu. Bidali zure
argazkiak, idatzi zure oroitzapenak eta bildu anekdotatxoak. Guk gustura jaso
eta zabalduko ditugu guztiak, gure sare sozialen bitartez.
Ospakizunen urte hau abiatzeko gure Galtzagorritxoari FESTA
JANTZIA ipini dio (pajaritatxo bat) Elena Odriozolak. Beraz, urte honetan zehar izango ditugun ospakizunetan elkar
ikusiko dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.
Iturria: www.galtzagorri.or
Euskarazko irakurketa ohitura indartzea
'AIRakurri' proiektua
![]() |
| http://airakurri.com/ |
Proiektua zehazki, DBHko 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. http://airakurri.com/ orrian sartu eta azaltzen diren liburuei buruzko iritzia eman behar da. Honela gazteek Interneten truka ditzakete beraien iritziak. Irakurle gaztearentzat iritzirik hurbilena, betiere, beste irakurle gazte batena delako.
Motibatzeko, sariak eskainiko zaizkie. Lehen bi asteetan bidalitako iruzkinen artean zozketa bat egingo da, eta epearen amaieran iruzkin landuenari ere saria emango zaio. Ikastetxearentzat ere izango da saririk.
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)


