BEGEL

2015/03/26

Nancie ATWELL irakaslea, saritua.

Irakurtzeko pasioa kutsatzea, irakasle onenaren meritua
Munduko irakasle onenaren Global Teacher Prize saria lortu du Atwell-ek. Irakurketa eta idazketa lantzeko Center for Teaching and Learning ikastetxe estatubatuarrean egiten du lan.
 “Nire ikasleek, 12-14 urte arteko gaztetxoek, 30 eta 100 liburu artean irakurtzen dituzte urtean. Haurrak berak liburuak eta gaiak aukeratzea da sekretua”.
Ikasleek liburuak irensten dituzte, ikastetxeko liburutegia idazle serioen istorio interesgarriz beteta dagoelako, eskolan irakurtzeko denbora daukatelako, gauean etxean irakurri ahal izateko irrikaz daudelako eta 35 urteko esperientziak erakutsi didalako nire lana gazteentzako literatura irakurtzea, gozatzea eta gazteei gomendatzea dela”.
Gelak 16-18 ikasle artekoak dira eta milaka eta milaka liburu dituzte aukeran. Batzuetan isiltasunean irakurtzen dute eta bestetan ozen, irakurritakoari buruzko azalpenak gaineratuz, hitz ezezagunak argituz, esaldien doinua landuz… “Irakurketa tailerra egiten dugun gauzarik sinpleenetakoa eta aldi berean zailenetakoa da. Baita baliotsuena ere”, dio.

Helburua, irakurle amorratuak, ohikoak eta kritikoak heztea. “Haur dislexikoetatik hasi eta irakurle kritiko eta sofistikatuetaraino doa nire ikasleen profila, eta denek partekatzen duten ezaugarria da liburuak irakurtzea atsegin dutela...  
Irakurtzea da, halaber, ongi idazteko bidea, baita jarioa, hiztegia, konfiantza, gaitasun kritikoa, ohiturak edota ulermena garatzeko tresna ere, Atwellen esanetan. “Ez dut ezagutzen helburu bera lortuko duen beste argibide, curriculum, teknologia berri, proba edo teoria magikorik”.
Milioi bat dolarreko saria bere osotasunean ikastetxean inbertituko du irakasleak, martxan duten programa alternatiboa garatzen jarraitzeko.

César Bona
Sari honetarako 50 finalistetako bat izan da César Bona Zaragozako irakaslea. Elkarrizketa egin genion Argian: “Emateko aukera eskaintzen badiozu norbaiti, bera ere hartzeko prest egongo da”.
                                                                      Iturria:   Argia (Irakurtzeko pasioa kutsatzea)

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina