BEGEL

2015/12/04

Euskararen egunaren kronika

Abenduaren 3a
9:00etarako sintoniarekin ohiko sarrera baino alaiagoa. Eguraldi epela eta eskolari jai kutsua dario. Eskailera eta korridoreetako hormak itsaso bihurtu zaizkigu. Izan ere, surf taulak, aletak, buzeatzeko tuboa eta betaurrekoak edonon ikus ditzakegu: UR AZPIAN NAHIZ UR GAINEAN EUSKARA MINGAINEAN! 

Irratia bazter eta txoko guztitatik hasi da: OROTARIKOA, ORO OROKIETA, ESKOLA EUSKALDUNA ESKURA DUGUNA...Hemendik aurrera ikasleak gora eta behera, irratsaioa osatzera, txandaren arabera, lehiaketaren erantzunak ematera (elkarrizketetan sartutako ziriak aurkitzea), irrintziak botatzera. 
Nerea Amilibia ere atarian, 2. ziklokoen galdera zaparradari erantzuteko prest. Aurreko egunetan grabatu zaizkie bertako ikasleen guraso diren Haimar Zubeldia eta Mikel Elortzari, txikienek eta helduenek egindako elkarrizketak.
Eskerrik asko zuen borondate eta prestutasunagatik.

Ondoren frontoian kanta eta dantza. Bukatzeko Euskal haurrak datoz-en koreografia eta disko festa.
Piszinatik datoz 2. zikloko ikasleak ere, zalapartan igeri saiotik, momentua galdu nahi ezik.
Eguna borobilduz herri kirolak eta pelikula projekzioak arratsaldez.

Guk ere egun egin den gogoeta  (Patxi Saez Beloki. Hitza) geurea egiten dugu: ETA HEMENDIK AURRERA ZER?
..."Euskaltzandia, aurki 2018an, mendeurrena betetzear da. Bere 50. urteurrenenan, Arantzazuko Biltzar Nagusian, 1968an euskara batu eta estandarizatzeko bidea urratu zen. Oraintxe dugu une historiko egokia euskararentzat dinamika berri bat sortarazteko. Euskara 2. hizkuntza izatetik hizkuntza nagusi bihurtzeko. Izan ere, Albert Einsteinen ziotsan moduan: "Emaitza aldatzea ezinezkoa da beti berdina eginda" eta "Inoiz  hutsik egin ez duenak, ez du sekula ezer berririk egiteko ahaleginik egin".
Euskararen Eguna 2015 on PhotoPeach

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina