BEGEL

2015/12/02

Mila esker- Euskaldun berriak!

El 3 de diciembre se celebra el Día internacional del Euskera.
Este año está dedicado a los y las euskaldunberris porque ha llegado el momento de agradecerles y reconocerles el esfuerzo que han realizado al aprender euskera y con ello han posibilitado la apertura del euskera a nuevos y más espacios. Uno de esos espacios es la calle, la calle en sentido amplio. La calle es donde el euskera se muestra más vivo, más visible. Por ello les ofrecemos la calle como agradecimiento al esfuerzo realizado.

"Euskaldun Berria Kalea" euskaldun berriei eskerrak emateko ekimena da. Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta euskaldun berriei zuzendutako aitorpena izatea nahi dugu.

Pertsona asko dira euskara ikastea erabaki dutenak eta balio hori ikusgai egitea beharrezkoa da. Horregatik udalerri bakoitzak espazio bat eskainiko die: kale, parke, plaza edo kiroldegia, Euskaldun Berria deituko dena. Egin duten ahalegina aitortzeko iniziatiba bat. Euskara ikasi izanari esker, euskara erabiltzeko aukera berriak sortu dituzte hamaika tokitan: etxean, lanean, lagunartean, kalean... Nola ez, kaleak hartzen duela garrantzi berezia. Izan ere, euskara bizirik dagoen lekua, gunea, kalea bera baita.
Euskaldun berriak gure hizkuntza berritzen duten euskaldunak dira, euskararen taupada dira, eta kalea beraiena da. Horregartik kalea eskaini nahi diegu.
http://www.poziktibity.eus/
Euskaldun berria eta euskaldun zaharra. Hasiberriak eta adituak. Hizkuntza bat eta bi etiketa. Mintzaira bat eta bi pentsamolde. Euskara bat eta bi zentzu ezberdin. Esterotipoak, beldurrak, lotsak... Bat egiteko 
unea da, adjektiboak alde batera utzi eta euskara ikasteak duen benetako balioari buruzko gogoeta egiteko unea. Euskaldun berriari eman digun guztia itzultzeko unea da.
Berria oraintxe egindako hori da. Lehenengo aldiz ikusi edo entzuten dena. Ikasita genuenarekiko desberdina, bestelakoa. Aurretik zegoen zerbaiti gehitzen zaiona. Berria freskoa da, positiboa, sendoa, aberasgarria. Gauza berriak onak dira. Oso onak.
Haatik, euskaldun kontzeptuari gehitzen diogunean, positiboak positibo izateari uzten dio. Mailak definitzeko erreminta bihurtzen da. Bigarren mailakoa dena definitzekoa batez ere. Euskaldun berria da ez dakiena, hasiberria, ezagutzarik ez duena. Kotxearen atzeko partean L-a daramana. Martxan jartzen zaren bakoitzean mundu guztiak aztertzen zaitu.
Noiz uzten diozu euskaldun berria izateari? Noiz eskuratzen dituzu euskaldun batek dituen eskubide berberak, eskubide guztiak? Lehen "kaixo" hori zure ezpainetatik ateratzen denean! Besarkadak eta musuak b, k, x eta z-ak bihotzean edukita ematen dituzunean. Zu zeu zarenean, tú, toi edo you-ren aurretik.
Erabakiak. Ikasteko erabakia. Motibatzeko erabakia. Ausartzeko erabakia. Hobetu, ezagutu, deskubritu... hitz egiteko erabakia. Eta hitz egitea, akatsak egiteko beldurrak ahaztuz.
Utz ditzagun alde batera aldarrikapenak, etiketak, aurreiritziak. Esfortzuaren, kemenaren balioaz hitz egin dezagun. Merituez. Musutruk egiten diren gauzez. Euskaldun berriei euren erabaki eta esfortzua eskertzeaz hitzak berriz kalera ekartzeagatik. Aitorpenez hitz egin dezagun. Eskerrak emateari buruz hitz egin dezagun.
Besterik gabe, hitz egin dezagun.

ESKERRIK ASko

        

EUSKARAREN TAUPADA IZATEAGATIK


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina