Biztanleriaren % 20 mintzo da frisieraz,Herbehereetan, Alemanian eta, neurri txikiagoan,Danimarkan.
Ingelesaren eta eskozieraren hizkuntza gertukoena da. Frisiarrek kultura eskubide batzuk badituzte Holandako estatuan (hizkuntza ofiziala da frisiera lehen mailako eskolan); Alemanian ez zaie inolako ofizialtasunik onartzen eta Danimarkan (1.000 frisiar inguru) hizkuntza eskubide indibidualak onartzen zaizkie.
Bertako unibertsitateko 4 irakasle eta hango Magisteritzako 31 ikasle etorri dira Deustuko unibertsitate bitartez, hemengo errealitate pedagogikoa ezagutzera eta Orokietako projektuekin interesaturik, astearte arratsaldean izan genituen bixitan.
Gure Ikas Komunitateen projektua eta berarekin, Tertuliak, Talde Elkar Eragileak eta Twining plataforma digitalari buruzko informazioa jaso zuten. Hasierako elkarjartze batean, zuzendaritzako taldea, ikuskatzailea eta gure ingeleseko irakasleek emandako azalpenen laguntzaz, kokatu ziren eta talde txikitan eskola barrena ibili ziren geletan zehar.
Ondoren berriz ere, galderen txanda izan zen. Aipatu bertakoak eta etorritakoak bikain ulertu ahal izan zirela guztientzat arrotza zen ingelesez.
Gure kantak dioen bezala,
EZBERDINAK GAREN ARREN
TEILATU BERA ATERPE
OROKIETAKO ATEAK
DENONTZAT ZABALIK DAUDE.
EZBERDINAK GAREN ARREN
TEILATU BERA ATERPE
OROKIETAKO ATEAK
DENONTZAT ZABALIK DAUDE.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina