Hamalau lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara eta epaimahaiaren aburuz 'Pentsatzeko txokoa' izan da onena.
Pentsatzeko txokoa, XXXIV. Lizardi Saria 2015. Nerea Arrien. from Erein argitaletxea on Vimeo.
Nerea Arrien Elordi (Lekeitio, 1976) gailendu da aurten Zarauzko Udalak antolatzen duen Lizardi Sarian.
Sari gisa 3.700 euro jasoko ditu eta bere lana argitaratu egingo da. Ohi bezala, Zarauzko ikastetxeetan doan banatuko ditu liburuaren 2.500 ale Zarauzko Kultura Sailak. Izenburuari jarraituz eraikitako fikzio-lanak «pentsatzeari egiten dio gorazarre, modu ironiko eta dinamikoan, Deba neskatoaren bitartez. Debaren begiradak erakusten digu nolakoa den eskola eta bertako giroa; nolakoak diren irakasleak eta neskatoaren lagunak; zer gertatzen den gela barruan eta zer eratakoak diren ikasle-irakasle arteko harremanak. Neskatoaren ikuspegitik ezagutuko ditugu bere gurasoak ere, haien gustuak, ideiak, ohiturak, maniak eta lanak, bikote-harremana eta alabarekiko jokabidea», gaineratu dute. «Modu dosifikatuan ematen zaigu informazio guztia, pertsonaien akzioen bidez, esaldi laburrekin eta erritmo bizian, zatika osaturiko egitura ondo josian eta irakurlearen arreta pizteko jokoez lagunduta».
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina