Robinsonekin uharte galdu batera joan dira 6. mailakoak. Izan ere, ikasturte honetan literatura klasikoa irakurtzen ari dira Tertulia dialogiko saiotan.(Verne, Dickens, Saint-Exupèry bezalako autoreen artean, Daniel Defoeren Robinson Crusoe ere irakurri dute).
Saioa benetan motibagarria izan zen: bi taldetan antolatu zituen (liburuan datozen dortokak eta ahuntzak) eta lehiaketari ekin zioten puntuazioa txanponen bitartez adieraziz. Horretarako, aktore, irakurle, idazle eta trebe ziren launa bolondres eskatu zituen.
Irakurketa eta deklamazio ariketetan ondo moldatu ziren arren, ezin esan galderetan, proba literarioan eta paperezko itsasontzia egiterakoan hain txukun ibili zirenik... Ejem, ejem...Edozein modutara ere, une entretenigarri eta alaia pasa genuen eta azken galdera asmatu zuenak opari bitxi bat lortu zuen: uharte batean galduz gero josteko hari bat, urratutako erropak konpon ahal izateko!
Ekintzak balio ote du irakurtzeko sua bizirik eusteko.
Robinson Crusoe on PhotoPeach
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina