BEGEL

2016/06/08

1. ZIKLOKOEN IPUIN HAUTAKETA

1 1. eta 2. mailako 8 geletako ikasleekin ipuin-kontaketako jarduera egiten dugu ikasturtean zehar, euskarri desberdinak erabiliz (liburuak, ikus-entzunezko materiala, panpinak, kamishibai antzokia, jolasak eta hitz jokoak,...).
Saio bakoitzaren hasieran mahai gainetan zabaldu ditugun liburuen artean hautatzen dituzte maileguan etxera eraman nahi dituztenak. 
Horrela, bermatu eta finkatu ahal izan dugu liburutegiarenganako txikien hurbilketa.    
Kurtso bukaeran, kontatutako ipuin guztien azalen erakusketa egin dugu eta gustukoena izan dutena aukeratu dute bozketa bitartez. Bide batez,  urtean zehar ezagutu dituztenak gogoratuz.
Hau izan da aurtengo hautaketa:
1. HAN GANen ZALDI MAGIKOA. 74 boto.
2. TOMAXITAREN ETXE KOXKORRA. 17 boto.
3. KROKO ETA BERE ETXEA. 14 boto.
Aurreneko ipuina kontaketa hutsa izan arren, pantaila eta inolako euskarririk gabe, istorioak harrapatzen ditu eta erabat kateatu geratzen dira. 
Beste biekin jolastu ere, gogotik egin daitekela egiaztatu dugu, istorioak asmatu eta pertsonaiekin antzezpenak eginez.
Boto diferentzi handiak, kontatutako beste 14 ipuinen artean eritzi bana-
keta handia egon dela argi adierazten du.(Jonas eta hozkailu beldurtia, Hiru bidelapurrak, Igeritz-Nadarín, Sorgin Gaiztoa, Nola dastatu ilargia?, Ausarten kluba, Hamaika andere ausart, Jostuntxo ausarta, Munstro iletsua, Itsasoa etxe barruan. Zazpi antxumeak, Edurne Zuri..) 
Zein ekintza erraza eta emankorra den kontaketarena! Etxean egiteko aproposa. Ez utzi ohitura hori hazten doazen neurrian. Kontua ez da beraiei irakurri araztea, beraiekin goxatzea baizik.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina