BEGEL

2016/06/26

"Hutsartea" / Tiempo muerto

"Hutsartea" Aritz Mutiozabal zarauztarra eta eskolako aita dugunaren bigarren liburua da. Denbora batez poesiarik ez idaztea erabakita bazuen ere, ezin izan dio ezinegonari eutsi.
Partidetan maiz eskatzen den geldialdi hori, jokoaren etena, gaztelaniazko tiempo muerto delakoa. Une hori geratu egin da, izoztu nolabait esateko, baina denbora errealak aurrera jarraitzen du. "Literarioki, bitarte huts batean" zegoela ekin zion poemategi honekin. jarraitzen dio". 
Liburuak 100 olerki inguru ditu bost ataletan banatuta. 'Geografia zartatuak' da lehenengo atala, eta urteak ihesean, erbestean, atxilotua eta errefuxiatuta egon direnen barne sentipenak aztertzen ditu. 'Ametsen itsasaldia'k lo edo esna egiten diren ametsez beterik dago. Nostalgia, damua eta oroitzapenak dira 'Amnesia izeneko erlojua' ataleko gaiak. Isiltasunaz ari da 'Mihia huelgan', eta atalik pertsonalena 'Eklipse bat nire ordenagailuan' da, idazle ibilbidean izan dituen gorabeherak azalduz.

Iturria: Berria eta Zarauzkohitza

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina