Antzezlanak estatu espainiarreko tradizio faxistak gurean eragin eta eragiten duen oinazearen testigantza eman nahi du.
Ospitale bat aukeratu da metafora moduan -tarteka eroetxea badirudi ere-, non mediku zein gaixoek aztarna fisiko eta psikologikoak pairatzen dituzten.
Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala. Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.Artedrama, (Bizkaia),Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) & Dejabu (Gipuzkoa) , taldeen 3. elkarlan bikaina dugu hau, Errautsak eta Hamlet ondoren. euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio;
Ikerketa sakona dago sorkuntzaren azpian -eta merezi du obraren web orrian horri eskaintzen zaion atala begiratzea.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina