Oraingoan Laia Ibarguren, Eli eta Nerea Isusi etorri zaizkigu ORIOL arloteren 1. alearekin. (Aberastu naiz azkenean!..)
Irakurri ez ezik, antzeztu ere egin digute.
Lau egoera aukeratu dizkigute eta hortxe ibili dira, jangelan, zorri artean, izozki eta trepeta zaharrak saltzen...Artista hutsak zarete!
Pertsonaiak ere abilezia osoz aldatu dituzte hiruren artean!
Hamaika urteko mutil bat da, Oriol, zientzietako jolas bat erosteko dirua behar duena. Hori lortzeko erabiltzen dituen estrategiak kontatzen dira, 9 ataletan zehar.
Komiki tankerako ilustrazio zuri-beltzak ditu, eta testuaren tonuari indarra ematen diote. Testuan “otartekoak” txertatzen dira pertsonaiek lehenengo pertsonan zerbait esaten dutenean, honek testuari arintasuna emanez.
Irakurterraza.
Mila esker hiruroi. Ikustera etorritakoak ere pozik eta gehiagotan etortzeko gogotan gelditu ziren.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina