BEGEL

2017/06/20

1. ZIKLOKOEN IPUIN HAUTAKETA

 1. eta 2. mailako 8 geletako ikasleekin ipuin-kontaketako jarduera egiten dugu ikasturtean zehar, euskarri desberdinak erabiliz (liburuak, ikus-entzunezko materiala, panpinak, kamishibai antzokia, jolasak eta hitz jokoak,...).
Saio bakoitzaren hasieran mahai gainetan zabaldu ditugun liburuen artean hautatzen dituzte maileguan etxera eraman nahi dituztenak. 
Horrela, bermatu eta finkatu ahal izan dugu liburutegiarenganako txikien hurbilketa.    
Kurtso bukaeran, kontatutako ipuin guztien azalen erakusketa egin dugu eta gustukoena izan dutena aukeratu dute bozketa bitartez. Bide batez,  urtean zehar ezagutu dituztenak gogoratuz.

Hau izan da aurtengo hautaketa:
1. BOST SAGU BIHURRI MUSIKA JOTZEN 
2. TARTALO
3. ITSASOA ETXE BARRUAN eta TXOKOLATEZKO ETXETXOA berdinduta.
        
            Kontatutako besteak:
           Kezkamuxelak, Barbantxo, Bat denontzat eta denok batentzat, Neu naiz  
           indartsuena, Neu naiz ederrena eta Neu naiz azkarrena, hurrenkera
           honetan, Gose handiko beldarraGrufalo, Piztiak bizi diren lekuan,
           Kokoriko, Tartalo, Txano Gorritxo eta otsoa, Txokolatezko etxea.               


Zein ekintza erraza eta emankorra den kontaketarena! Etxean egiteko aproposa. Ez utzi ohitura hori hazten doazen neurrian. Kontua ez da beraiei irakurri araztea, beraiekin konpartitzea eta goxatzea baizik.
Blog honetan aldiro landutako ipuina jartzen saiatzen gara, bideoz, power pointez edo irakurketa hutsez etxean konparti dezazuen. Aitzaki polita elkarrekin egoteko...

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina