
Gabezia hau, besteak beste, oinarriei arretarik jartzen ez zaielako gertatzen dela esango nuke edo, beste era batera esanda, etorkizuneko irakurleak ernatzen diren eskola-liburutegiak zaintzen ez direlako...
...Nahiz eta hainbat ikerketak erakusten duen eskola-liburutegi ongi hornitu eta promozionaturiko bat duten eskoletan emaitza akademikoak hobeak direla, tamalez, liburutegi horiek galtzen eta ahazten ari gara. Baina eskola-liburutegiak altxor bat dira, are gehiago munduko bazter honetan, non etxe askotan ez den bertako hizkuntza egiten. Liburutegietan euskaraz irakurtzeko aukera dute. Izan ere, nola ikasi ongi hizkuntza bat hura irakurri gabe?
...Idatzi honek eskoletako liburutegien garrantzia adierazteko asmo argia du, dagokionak balora dezan ea geratzen direnak hiltzen uztea merezi duen ala ez. Azken eskola-liburutegiak babesteko garaiz izatea espero dut eta, zergatik ez, baita itxi direnak atzera irekitzeko ere. Irakurketaren promoziorako erreminta eder-ederrak dira, ezinbesteko baldintza, gizarte kultu eta prestatu bat izan dezagun.DDTHIS SHARING BUTTONS
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina