Euskadiko Irakurketa Plan berria aurkeztu du Cristina Uriartek, ikasleen irakurmena hobetzeko asmoz.
Testuak ondo eta zuzen ulertzeak eragin zuzena du ikasgai guztietan.
Testuak ondo eta zuzen ulertzeak eragin zuzena du ikasgai guztietan.
Helburuak:
Irakasleei ikastetxean irakurketa plana diseinatzen laguntzea, ikasleekiko jarduera hobetzeko. Hau da, ikasleen irakurmena optimizatzea. Ikaslea izan dadila…:
- Beharrezko duen informazioa ulertzeko eta eskuratzeko gai
- Aisialdian, atsegina sortaraziko dion irakurketa-ohitura hartzeko gai
- Ahozko zein idatzizko komunikazioa hobetzeko gai.
- Lanerako ardatzak
IRAKURTZEN IKASI: Irakurtzeko gaitasuna lantzea da.
| ||||||
IKASTEKO IRAKURRI: Ikasleei irakurle on izaten lagundu nahi die batez ere, informazioa eta deskubrimendua eskurago izateko, eta jakinduria gehiago hartzeko.
|
IRAKURZALETASUNA: Irakurtzeko ohitura kuriositatea pizteko bidea ere badenez, irakurtzeko zaletasuna hartzeko ez ezik, irakurketaren bidez jasotzen den jakintzaz gozatzeko ere balio du.
| |||||
Elkarri josita daudenez hiru multzoak, bat hobetzen bada gainerakoak ere hobetu egiten dira.
Hezkuntza komunitate guztiari ikasleen irakurmena hobetzeko proiektu honetan parte har dezan gonbidapena egiten dion gune bat ere bada Irakurgunea,
irakurle bikainak izan daitezen, eta gehiago eta hobeto irakurriz gozatzeaz gain, konpetentzia guztiak ere gara ditzaten.
irakurle bikainak izan daitezen, eta gehiago eta hobeto irakurriz gozatzeaz gain, konpetentzia guztiak ere gara ditzaten.
Iturria: irekia.euskadi.eus
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina