Urteroko legez, datorren ikasturtean LHko eraikuntzan hasiera emango dioten umeek bixitalditxoa egin ziguten, ostiralean Izaskun eta Hirune andereñoekin. Bezperan beste bi gelak etorri ziren Igone eta Marian andereñoekin.
Orain HH-5en dabiltzanak, leku berria ezagutu eta kezkak uxatzeko asmoz, eskola handiko jangela, gimnasioa, musika gelak, liburutegia eta hainbat ikasgela ikusten dituzte, begiak zabal-zabal eginda.
Animo! Uda ondo gozatu ondoren, 18-19ikasturtean hementxe ikusiko dugu elkar.
BEGEL
2018/06/16
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina