Tomaxita da liburu honetako protagonista nagusia. Bere etxetxoa egin du Tomaxitak, eta bertan bizi nahi duen jende ugari hurbildu zaio. Pazientzia handia duenez, Tomaxitak etxera etorri zaion lagun bakoitzari gela bat egin dio. Baina azkenean hainbeste lagun bilduko dira bere etxean, berak ere lasai bizitzeko etxe bat egin behar izango duela.
Liburu honek ilustrazio ederrak eta umoretsuak biltzen ditu eta ezusteko politak ezkutatzen ditu bere baitan. Izan ere, liburuan leihoak ireki daitezke, orri artetik etxeak ateratzen dira….
Izenburua: Tomaxitaren etxe koxkorra
Idazlea: Phyllis Root
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen data: 2006
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Delphine Durand
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina