BEGEL

bost sagu bihurri musika jotzen kontsultarekin bat datozen mezuak dataren arabera daude ikusgai. Ordenatu egokitasunaren arabera Erakutsi mezu guztiak
bost sagu bihurri musika jotzen kontsultarekin bat datozen mezuak dataren arabera daude ikusgai. Ordenatu egokitasunaren arabera Erakutsi mezu guztiak

2018/12/19

Pedro Melenas. Cuento crítico del didactismo- ERREZETA LIBURURIK EZ!!!

Hainbeste Gida eta Gomendio, askotan ipuinaren freskotasuna eta grazia galtzeko arriskuan gaude. Hala genion Bost sagu bihurri  musika jotzen liburuan: "Ipuintxo honek duen grazia zapuztu liteke haurrarengana halako asmo hezitzaile batekin joaten bagara. Onena, nire iritziz, besterik gabe ipuintxoak proposatzen duen abenturatxoan murgiltzea da,pertsonaiekin batera bizitzea gertaera xume, dibertigarri eta atsegin hau,..." IMANOL MERCERO.

Eta egia esan gaur egun ugariak dira Errezeta Liburuak. Polemika  handia dago. Literatura gozatu egin behar da, beste inongo helbururik gabe.

Hoffman, sikiatra eta idazle alemanak ez zuen horrelako liburu mota nahi bere semearentzat. 
Eta gerora hain arrakastatsu egin den Der Struwwelpeter idatzi zuen, Pedro Melenas gazteleraz.  Impedimenta argitaletxeak berriki plazaratu du oso edizio txukunean, heldu eta ume, denok goza dezagun.

Escribió e ilustró este cuento para criticar el didactismo de la literatura infantil de la época.

ACCEDER AL CUENTO  (Ireki gainean sakatuz, liburu osoa ikus dezakezu)


Asímismo escribió una carta a un periódico en el que se hace eco de esa crítica hacia la LIJ (Lit. Infantil y Juvenil) de la época y en la que propone un didactismo mucho más divertido. He aquí la carta:

"En la Navidad de 1844, buscaba un regalo para mi hijo pequeño, de 3 años y medio. Quería un libro ilustrado, que correspondiese a la edad de aquel pequeño ciudadano del mundo, pero todo lo que veía no me decía nada; libros con dibujos de piratas, de animales, de sillas y de mesas. Historias largas y bobas que, tras múltiples exhortos, concluían con la moraleja explícita: Los niños deben ser siempre buenos o Los niños deben ser limpios o decentes, o justos, etc. (...) Finalmente, tomé un cuaderno en blanco y le dije a mi esposa: “Lle voy a hacer al niño el libro ilustrado que necesita”. El niño aprende viendo, le entra todo por los ojos, comprende lo que ve. No hay que hacerle advertencias morales. Cuando le dicen: “Lávate; Cuidado con el fuego; Deja eso; ¡O obedece!, para el niño son conceptos sin sentido. Pero el dibujo de un desarrapado, sucio, de un vestido en llamas, la imagen de la desgracia le instruye más que todo lo que se pueda decir con las mejores intenciones. Por eso es cierto el refrán que dice: “El gato escaldado huye del agua”.

Pedro Melenas o historias muy divertidas y estampas aún más graciosas

                                                                                                        ¡Aquí está, nenes y nenas,                                                     
 vean bien a Pedro Melenas! 
Por no cortarse las uñas 
le crecieron diez pezuñas, 
y hace más de un año entero 
que no ha visto al peluquero.
 ¡Qué horroroso! ¡Uy, qué miedo!
 ¡Encontrármelo, no quiero!

P R Ó L O G O
El niño Jesús del cielo 
premia a los niños modelo,
y si se comen la sopa
sin ensuciarse la ropa,
si se entretienen solitos
sin molestar con sus gritos
y caminan, claro está, 
de la mano de mamá, 
les trae al fin, muy dichoso,
un álbum maravilloso

Gehiago jakiteko:                      
         http://www.lecturalia.com/autor/2044/e-t-a-hoffmann
         http://abcblogs.abc.es/fahrenheit-451/2015/11/02/cuidado-ninos-que-viene-pedro-melenas/
         https://www.letraslibres.com/mexico/pequenos-rebeldes
         http://blog.erreacomunicacion.com/pedro-melenas/
         https://elpais.com/cultura/2015/12/14/babelia/1450105220_512160.html
         http://www.proyectosilustrados.es/pedro-melenas-de-heinrich-hoffmann/
Pedro-Melenas

2018/11/08

Bost sagu bihurri musika jotzen

Lehen ziklokoentzako 3. jardunaldia, IPUIN erabat desberdinarekin dator:
Bost sagu bihurri musika jotzen , Chisato Tashiro. 


-Musika eta parranda txikienentzat-
"Ipuintxo honek duen grazia zapuztu liteke haurrarengana halako asmo hezitzaile batekin joaten bagara. Onena, nire iritziz, besterik gabe ipuintxoak proposatzen duen abenturatxoan murgiltzea da, pertsonaiekin batera bizitzea gertaera xume, dibertigarri eta atsegin hau, ikusiz nola gozatzen duten musikarekin sagu bihurri hauek eta nola egiten duten parranda atsegin bat haren bidez. Izan ere, abentura xume honetako protagonistek musika talde bat osatzea erabakitzen dute, igel batzuen saio sekretua (eta saguentzako debekatua) ikusi ondoren. Hala bada, inguruan dituzten trasteak musika tresna bihurtzen dituzte, ondoren hainbat kanta sortzen, eta, azkenik, zuzeneko emanaldia dator, gaupasa eta guzti." IMANOL MERCERO.
https://www.berria.eus/paperekoa/1648/036/005/2012-05-06/musika_eta_parranda_txikienentzat.htm

Ilargi beteko gau batez, bost sagutxo igelen kontzertu batean sartu dira isil-gordeka, baina igelek harrapatu egin dituzte. Hala ere, ondo entzun ahal izan dute igelek ilargiari eskaini dioten kanta, eta musika hori jotzeko asmoz, beren musika-taldea sortuko dute: BOST SAGU BIHURRI.
Beren kontzertuari esker, gauza garrantzitsu bat ulertaraziko diete igelei: musika elkarrekin egitea adiskidetasun zoragarri baten hasiera izan daitekeela.

Ipuinak DVD eder bat du alboan , Iñaki Beraetxe eta Karolina Sainz de Bikuñaren ahotsez.
Hemen Amezketako Zumadi Herri Eskolakoek egindako bideo bat txertatu dugu.

Eta Ingelesezko bertsioaren zati bat. Merezi du entzuteak!

"Over The Moon" From "Five Nice Mice"

2017/06/20

1. ZIKLOKOEN IPUIN HAUTAKETA

 1. eta 2. mailako 8 geletako ikasleekin ipuin-kontaketako jarduera egiten dugu ikasturtean zehar, euskarri desberdinak erabiliz (liburuak, ikus-entzunezko materiala, panpinak, kamishibai antzokia, jolasak eta hitz jokoak,...).
Saio bakoitzaren hasieran mahai gainetan zabaldu ditugun liburuen artean hautatzen dituzte maileguan etxera eraman nahi dituztenak. 
Horrela, bermatu eta finkatu ahal izan dugu liburutegiarenganako txikien hurbilketa.    
Kurtso bukaeran, kontatutako ipuin guztien azalen erakusketa egin dugu eta gustukoena izan dutena aukeratu dute bozketa bitartez. Bide batez,  urtean zehar ezagutu dituztenak gogoratuz.

Hau izan da aurtengo hautaketa:
1. BOST SAGU BIHURRI MUSIKA JOTZEN 
2. TARTALO
3. ITSASOA ETXE BARRUAN eta TXOKOLATEZKO ETXETXOA berdinduta.
        
            Kontatutako besteak:
           Kezkamuxelak, Barbantxo, Bat denontzat eta denok batentzat, Neu naiz  
           indartsuena, Neu naiz ederrena eta Neu naiz azkarrena, hurrenkera
           honetan, Gose handiko beldarra,  Grufalo, Piztiak bizi diren lekuan,
           Kokoriko, Tartalo, Txano Gorritxo eta otsoa, Txokolatezko etxea.               


Zein ekintza erraza eta emankorra den kontaketarena! Etxean egiteko aproposa. Ez utzi ohitura hori hazten doazen neurrian. Kontua ez da beraiei irakurri araztea, beraiekin konpartitzea eta goxatzea baizik.
Blog honetan aldiro landutako ipuina jartzen saiatzen gara, bideoz, power pointez edo irakurketa hutsez etxean konparti dezazuen. Aitzaki polita elkarrekin egoteko...