Bost sagu bihurri musika jotzen , Chisato Tashiro.
"Ipuintxo
honek duen grazia zapuztu
liteke haurrarengana halako asmo
hezitzaile batekin joaten bagara. Onena, nire
iritziz, besterik
gabe ipuintxoak proposatzen
duen abenturatxoan murgiltzea
da, pertsonaiekin batera bizitzea
gertaera xume, dibertigarri eta
atsegin hau, ikusiz nola gozatzen
duten musikarekin sagu bihurri
hauek eta nola egiten duten parranda
atsegin bat haren bidez.
Izan ere, abentura xume honetako
protagonistek musika
talde bat osatzea erabakitzen
dute, igel batzuen saio sekretua
(eta saguentzako debekatua)
ikusi ondoren. Hala bada, inguruan
dituzten trasteak musika
tresna bihurtzen dituzte, ondoren
hainbat kanta sortzen, eta,
azkenik, zuzeneko emanaldia
dator, gaupasa eta guzti." IMANOL MERCERO.
https://www.berria.eus/paperekoa/1648/036/005/2012-05-06/musika_eta_parranda_txikienentzat.htmIlargi beteko gau batez, bost sagutxo igelen kontzertu batean sartu dira isil-gordeka, baina igelek harrapatu egin dituzte. Hala ere, ondo entzun ahal izan dute igelek ilargiari eskaini dioten kanta, eta musika hori jotzeko asmoz, beren musika-taldea sortuko dute: BOST SAGU BIHURRI.
Beren kontzertuari esker, gauza garrantzitsu bat ulertaraziko diete igelei: musika elkarrekin egitea adiskidetasun zoragarri baten hasiera izan daitekeela.
Ipuinak DVD eder bat du alboan , Iñaki Beraetxe eta Karolina Sainz de Bikuñaren ahotsez.
Hemen Amezketako Zumadi Herri Eskolakoek egindako bideo bat txertatu dugu.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina