BEGEL

eskola liburutegia kontsultarekin bat datozen mezuak dataren arabera daude ikusgai. Ordenatu egokitasunaren arabera Erakutsi mezu guztiak
eskola liburutegia kontsultarekin bat datozen mezuak dataren arabera daude ikusgai. Ordenatu egokitasunaren arabera Erakutsi mezu guztiak

2018/06/16

ONGI ETORRI HANDIEN ESKOLARA!!!

Urteroko legez, datorren ikasturtean LHko eraikuntzan hasiera emango dioten umeek bixitalditxoa egin ziguten, ostiralean Izaskun eta Hirune andereñoekin. Bezperan beste bi gelak etorri ziren Igone eta Marian andereñoekin.
Orain HH-5en dabiltzanak, leku berria ezagutu eta kezkak uxatzeko asmoz, eskola handiko jangela, gimnasioa, musika gelak, liburutegia eta hainbat ikasgela ikusten dituzte, begiak zabal-zabal eginda.
Animo! Uda ondo gozatu ondoren, 18-19ikasturtean hementxe ikusiko dugu elkar.



2017/06/22

TXIKIEN BISITA

 Urteroko legez, datorren ikasturtean LHko eraikuntzan hasiera emango dioten umeek bixitalditxoa egin digute .
Orain HH-5en dabiltzanak, leku berria ezagutu eta kezkak uxatzeko asmoz, eskola handiko jangela, gimnasioa, musika gelak, liburutegia eta hainbat ikasgela ikusten dabiltza, begiak zabal-zabal eginda, Mª Eugenia, Miren eta Amaia tutoreekin.
Animo! Uda ondo gozatu ondoren, 17-18 ikasturtean hementxe ikusiko dugu elkar.



2017/02/09

Eskola-liburutegiak, labirintoaren begian

Astearte honetan,  El Correo egunkarian argitaratutako artikulua dakarkigu blogera:

Profesionalki kualifikatutako liburuzainak dituzten ikastetxeek emaitza hobeak lortzen dituzte proba akademikoetan.PISAko emaitza kaskarrak jaso ondoren, hausnarketak egiterakoan faktore hauek aintzakotzat hartzekoak dira.

Maite Serna Martínez Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, garbi zioen bere doktorego tesian ‘Bizkaiko Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurtzeko ohiturak eta irakurtzearen balioa: eskola-liburutegiaren eraginari buruzko azterketa": Ikerketek erakusten dute eskola-liburutegiak plus bat ematen diela ikasleen irakurketa-trebetasunari eta ikastetxeetako beste proposamen pedagogiko berritzaile askori, eta ekarpen horiei esker, eskola-liburutegia ezinbesteko espazio-baliabide-zerbitzua da egungo hezkuntza sisteman».....
...Eskola-liburutegien inpaktu onuragarriari buruzko ikerketa eta ebidentziak aipa daitezke: lorpen eta emaitza akademikoetan (errendimendu hobeak zenbait arlotan, adibidez, irakurmena, hizkuntza eta literatura, historia eta matematikari buruzko azterketa estandarizatuetan); ikaste-prozesuaren emaitzetan (kalitate handiagoko lan proiektuak, informazioa erabiltzeko prozesuen eta praktiken ulermen hobea, ezagupen handiagoak eta irakurmenaren gaitasuna eta garapena); hobekuntza ikaste-jarreretan (motibazio handiagoa, ikasketekiko eta lanerako jarrera hobea eta irakurzaletasuna).
 «Eskola-liburutegiek eraginkortasunez hobetuko dituzte ikasleen irakurketa errendimenduak, irakurketa jarrerak eta irakurtzeko ohiturak, baldin eta eskola-liburutegian adituak badaude, eta liburuzainek eskola-liburutegian lanaldi egokia, lan egonkortasuna, ekimen eskerga eta ilusioa badituzte. Eskola-liburutegia edukitzeak ez baitu bermatzen haren erabilera ona izatea», puntualizatu du Maite Sernak. Administrazioak erantzukizun handia du gai horretan.                                                                  Iturria: El Correo

2016/06/26

PATXI ZUBIZARRETA ESKOLA LIBURUTEGIEKIN

Eta jarraitzen dugu liburutegitako gai ulergaitz honekin:
Ekainaren  16an, Patxi Zubizarreta idazleak BERRIA aldizkarian idatzitako artikulua:
"EUSKAL KULTURAREN SETIOAREN ISTORIOAK".(Osorik irakurtzeko sakatu).

Patxi iaz izan genuen azkenengoz eskolan 4. mailakoekin
Artikuluaren a
zkeneko paragrafo hau azpimarratu nahi dugu, eskola liburutegien inguruan dagokioenan:

... 
"Ez dakit: kontu korapilatsua eta labaina dugu honakoa, baina zintzo-gaizto, uso-otso auzian sartu gabe —edo bete-betean makur sartuta— ez nuke amaitu nahi isilean hazten ari den baso horri buruz bi auzi salatu gabe: alde batera, benetan penagarria da Eusko Jaurlaritzak eskola liburutegiak ixteko hartu duen erabakia, benetako setioa ixilka sortzen ari den eta ezinbestekoa zaigun irakurlegoaren kontra (hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Idazle Elkartearen bitartez eskolaz eskola gabiltzanok, ondotxo dakigu liburutegia dela eskolaren bihotza, irakurleen mintegi eta haztegia, baldin eta basoa sortuko bada...); eta, beste aldera, oso kezkagarriak dira Bizkaiko Foru Aldunditik etorri diren murrizketak, izan ere 18 eskola Galtzagorri elkartearen bitartez garatzen den Book Trailer Lehiaketarik gabe geratu baitira, eta gazteei dagokienean dena inondik ere gutxi da. Ez dakit idazle gaiztoak edo gaiztoegiak behar diren, mozorro festa honetan manerak eta formak estereotipatuegiak ez ote dauden, espantu gehiegi ez ote dagoen, baina kulturaren egoera setiatzea eta gaiztotzea geure buru berez ahulari harrika egitea da."


2014/06/13

HANDIEN ESKOLARA

 Urteroko legez, datorren ikasturtean LHko eraikuntzan hasiera emango dioten umeek bixitalditxoa egin digute .
Orain HH-5en dabiltzanak, leku berria ezagutu eta kezkak uxatzeko asmoz, eskola handiko jangela, gimnasioa, musika gelak liburutegia eta hainbat ikasgela ikusten dituzte, begiak zabal-zabal eginda.
Animo! Uda ondo gozatu ondoren, 14-15 ikasturtean hementxe ikusiko dugu elkar.