BEGEL

2017/02/09

Eskola-liburutegiak, labirintoaren begian

Astearte honetan,  El Correo egunkarian argitaratutako artikulua dakarkigu blogera:

Profesionalki kualifikatutako liburuzainak dituzten ikastetxeek emaitza hobeak lortzen dituzte proba akademikoetan.PISAko emaitza kaskarrak jaso ondoren, hausnarketak egiterakoan faktore hauek aintzakotzat hartzekoak dira.

Maite Serna Martínez Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleakHizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, garbi zioen bere doktorego tesian ‘Bizkaiko Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurtzeko ohiturak eta irakurtzearen balioa: eskola-liburutegiaren eraginari buruzko azterketa": Ikerketek erakusten dute eskola-liburutegiak plus bat ematen diela ikasleen irakurketa-trebetasunari eta ikastetxeetako beste proposamen pedagogiko berritzaile askori, eta ekarpen horiei esker, eskola-liburutegia ezinbesteko espazio-baliabide-zerbitzua da egungo hezkuntza sisteman».....
...Eskola-liburutegien inpaktu onuragarriari buruzko ikerketa eta ebidentziak aipa daitezke: lorpen eta emaitza akademikoetan (errendimendu hobeak zenbait arlotan, adibidez, irakurmena, hizkuntza eta literatura, historia eta matematikari buruzko azterketa estandarizatuetan); ikaste-prozesuaren emaitzetan (kalitate handiagoko lan proiektuak, informazioa erabiltzeko prozesuen eta praktiken ulermen hobea, ezagupen handiagoak eta irakurmenaren gaitasuna eta garapena); hobekuntza ikaste-jarreretan (motibazio handiagoa, ikasketekiko eta lanerako jarrera hobea eta irakurzaletasuna).
 «Eskola-liburutegiek eraginkortasunez hobetuko dituzte ikasleen irakurketa errendimenduak, irakurketa jarrerak eta irakurtzeko ohiturak, baldin eta eskola-liburutegian adituak badaude, eta liburuzainek eskola-liburutegian lanaldi egokia, lan egonkortasuna, ekimen eskerga eta ilusioa badituzte. Eskola-liburutegia edukitzeak ez baitu bermatzen haren erabilera ona izatea», puntualizatu du Maite Sernak. Administrazioak erantzukizun handia du gai horretan.                                                                  Iturria: El Correo

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina