BEGEL
2015/01/30
2015 - LIBURU GEHIAGO
Urte berria liburu berriekin hasten genuela aipatzen genuen urtarrilaren 5ean. Jarraitzen dugu ekartzen eta oraingoan gehiago hazixeagoentzat : Junie B. Jones-enak euskaraz, Bat Pat-en gehiago, Zonbiguneak, Ada Goth-enak, Erein eta Ibaizabal argitaletxetako berriak, eta Adela Turin-en (lberdintasunaren aldekoak) Zorioneko hondamendia eta Bonobo betaurrekodunen egiazko historia aipagarriak...
2015/01/28
Basoetan barna (Into the Woods): Grimm anaien ipuinak zinera
Zine kontutan jarraituz, Into the Woods, Grimm anaien maitagarri-ipuinen bertsio modernoa da. Errauskine (Anna Kendrick), Txanogorritxo
(Lilla Crawford), Jack eta babarrun magikoak (Daniel
Huttlestone) eta Rapunzel (Mauzy MacKenzie) ipuin klasikoen argumentuak nahastuz umorezko musikal ironiko eta hunkigarri bat sortzen dute. Protagonistak okina eta bere emaztea dira (James Corden eta Emily
Blunt), eta sorginaren
(Meryl Streep-ekin) elkarreragina jasaten dute.
Bukaera ez du noski, ohiko Zoriontsuak izan ziren eta eperrak jan zituzten.
Lehen Emanaldi-Data: Ostirala, 2015eko Urtarrilaren 23a
Iturria: http://www.estrenosdecine.net/peliculas/3960/
Bukaera ez du noski, ohiko Zoriontsuak izan ziren eta eperrak jan zituzten.
Lehen Emanaldi-Data: Ostirala, 2015eko Urtarrilaren 23a
Iturria: http://www.estrenosdecine.net/peliculas/3960/
2015/01/27
Proiektore digitala martxan Modelo Aretoan
Bestalde, asteburu honetan DESCIFRANDO ENIGMA(Urtarrilak 30 – otsailak 2 ; ostirala: 22:00 / larunbata: 19:30 eta 22:00 / igandea: 19:30 / astelehena -ikuslearen eguna-: 17:00 eta 19:30. sarrera arrunta 5€ eta ikuslearen egunean 4€)
eta MORTADELO Y FILEMON CONTRA JIMMY EL CACHONDO (Urtarrilak 31, larunbata eta otsailak 1, igandea, 17:00etan;Sarrera:3€) pelikulak ikusteko aukera izango da Modelo Aretoan.
Iturria: Zu Zarautz`
2015/01/22
Destokian

Ostiralean, urtarrilaren 23an, Destokian dokumentala botako du Erlo Telebistak iluntzeko hamarretan.
Dokumental hori, Zarauzko Udalak antolatutako Zarauztik Mundura, Mundutik Zarautza kazetaritza bekaren emaitza da. Ekhiñe Muguruza, Laida Aranburu eta Usua Garinek egindako ikus-entuznezkoan hainbat zarauztarren migrazio- iblibidea jasotzen da: Antonio Sánchez, Horacio Chacín, Modou Kanteye, Iñaki Zulaika eta Libny Otzoy.
2015/01/21
7. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

Atera dira urtero ELKAR-ek antolatzen duen haur eta gazteen 7. Ipuin eta ilustrazio lehiaketa honen oinarriak.
Bi modalitate izaten dira haurren adinaren arabera:
- 4 urtetatik 4. mailara, ipuin baten irudia sortu beharko dute.
- Lehen Hezkuntzako 5.eta 6. mailakok eta DBHko ikasleek irudi bat oinarri hartuta ipuin bat idatzi beharko dute.
- 4 urtetatik 4. mailara, ipuin baten irudia sortu beharko dute.
- Lehen Hezkuntzako 5.eta 6. mailakok eta DBHko ikasleek irudi bat oinarri hartuta ipuin bat idatzi beharko dute.
Txiliku zarauztarrak idatzitako ipuin bat, Sendagaia, ilustratu beharko dute aurtengoan edota Joseba Beramendiren marrazki batek iradokitako ipuina idatzi.
Lanak Apirilaren 15a baino lehen entregatu beharko dira. oinarriak
Informazio gehiago
'La página escrita', 10. alea sarean

Aipatuko ditugu Mercè Arànega ilustratzaile katalanari eta Ricardo Alcántara idazleari egiten dizkieten elkarrizketak. Biak gure liburutegiko ipuin askotako egile direlako. R. Alcántara Uruguaykoa da eta bere zenbait liburu gaztelaniazko 2. zikloko ikasle tertulietan erabiltzen ditugu: Gustavo y los miedos, ¡Huy, qué miedo!, Un regalo fantástico,...
Txikiagoen Tentoren sortzailea ere bada.
"Quien cree que todas las historias están ya contadas, creo que no conoce ni quiere conocer, ni siquiera su propia historia."
Andreu Masrtin, komikilari, gidoigile eta heldu-gazteentzako nobelagile.
2015/01/19
ZERTAN DABILTZA LIBURUAK GAUEZ?
Geldi-geldi egongo direlakoan? Bideo bitxi honetakoak bapo pasatzen dute eguna argitu bitartean...
2015/01/16
HAURREK ONDO PASATZEKO IRAKURRI NAHI DUTE
2015/01/15
BEHIN BAZIREN PERU ETA MARIYA...
Gabonetako etxerako lana izan ohi da ipuin bat sortzea, oporretatik bueltan, Salbatore Mitxelena lehiaketarako ipuin edo olerkiak aurkeztu behar ditugula eta. Urtarrilaren 16rako eraman behar ditugunez, hor dabiltza ikasle eta tutore, bakoitzak sortutakoa txukuntzen eta forma ematen, ordenagailuz idatzita eramatea egokiago baita .
Salbatore Mitxelena
Zarauzko Udalak urtero antolatu ohi du Salbatore Mitxelena literatur lehiaketa,(ikus iazkoa), herriko eskoletako haur eta gazteei zuzendua. Partehartze handia izaten da eta idazkera sustatzeko bide aproposa.
Egun telebistak ordezkatu du garai bateko sutondoko txoko epela. Han mamitzen zen haurren mintzaira, kontakizun, olerki, esames eta ipuin bitartez.
Gure txikitako ipuinak pertsonaia nagusi biren inguruan matazatutako edo osatutakoak izaten ziren sarri: Peru eta
Marijaren ipuinak. Geroztikako Jaimitoren txisteen antzera, Peru eta Mari(j)aren gorabeherak, farregarriak eta
fundamento handirik gabeak izaten ziren, baina aho zabalik eta lerdea zerigula egoten ginen. Hamaika Peru ta Mariya entzun eta esango genituen haurtzaroan eta nahiko farre egin ere!!
Oraingo pertsonaiak oso bestelakoak dira; horrelakoak etorri zaizkigu aurtengoan: Bazen behin Pequeño Nicolas deitzen zioten mutiko bat ....
Beste garaietan bizi gara, zalantzarik gabe eta buruz jaso eta ahoz ahoz pasatako ondarea ez ote zaigu ahaztuko!
Salbatore Mitxelena

Egun telebistak ordezkatu du garai bateko sutondoko txoko epela. Han mamitzen zen haurren mintzaira, kontakizun, olerki, esames eta ipuin bitartez.
Gure txikitako ipuinak pertsonaia nagusi biren inguruan matazatutako edo osatutakoak izaten ziren sarri: Peru eta
Marijaren ipuinak. Geroztikako Jaimitoren txisteen antzera, Peru eta Mari(j)aren gorabeherak, farregarriak eta
fundamento handirik gabeak izaten ziren, baina aho zabalik eta lerdea zerigula egoten ginen. Hamaika Peru ta Mariya entzun eta esango genituen haurtzaroan eta nahiko farre egin ere!!
Behin baziren Peru eta Mariya Haiek bota zuten puzkerra handiya!
Hura zeinentzat?
Aurrena parrez hasten denarentzat!
Beste garaietan bizi gara, zalantzarik gabe eta buruz jaso eta ahoz ahoz pasatako ondarea ez ote zaigu ahaztuko!
2015/01/12
NEGUAREN KOLOREA
Zenbat kantu, irudi , argazki ez ote ditu sortu udazken koloreak! Baita udaberri edo udak ere...Baina negua bera ere, uste ez arren, makina koloretan margotu izan digute. Begira bestela atsotitzek diotena:
Urtarril hotza, neguaren bihotza
Ilbeltza, beltza.
Hilbeltza, hil zuri.
Patxi Zubizarretak berriz, bere Elur beltza liburuan horrela zioen:
A zer negu berdea , haize fina eta hotza!- zioen aurrekoan, itsasoan bizitza eman eta moilatik kanpo etsi ezin duen arrantzale erretiratu batek...
Guk hemen Cd bat aipatuko dugu, Neguari abesten. Ene Kantak proiektuaren bigarrena da eta Nafarroako Bertso Eskolarako dirua lortu asmoz argitaratu zuten, D ereduko eskoletan lanean jarraitu ahal izateko.
Urtarril hotza, neguaren bihotza
Ilbeltza, beltza.
Hilbeltza, hil zuri.
Patxi Zubizarretak berriz, bere Elur beltza liburuan horrela zioen:
"Negua da, negu gorria. Eta zerua bat-batean ilundu da. Eta elurra hasi du, elur beltza"...(!)
Mikel Laboak, Txorien Heriotza kantuan, grisez margotzen zuen zerua:
Negu geldoaren egun goibeletako,
habia huts gaixoak, habia abandonatuak,
haizearekin kulunka burdinezko zeru grisean.
Ai! Txorien hil-beharra neguan!
habia huts gaixoak, habia abandonatuak,
haizearekin kulunka burdinezko zeru grisean.
Ai! Txorien hil-beharra neguan!
A zer negu berdea , haize fina eta hotza!- zioen aurrekoan, itsasoan bizitza eman eta moilatik kanpo etsi ezin duen arrantzale erretiratu batek...
Guk hemen Cd bat aipatuko dugu, Neguari abesten. Ene Kantak proiektuaren bigarrena da eta Nafarroako Bertso Eskolarako dirua lortu asmoz argitaratu zuten, D ereduko eskoletan lanean jarraitu ahal izateko.
Gabonetako azken bi urteotan gurean Topa bihurtu zaigun Ole, ole Olentzero, bertatik hartua dugu:
2015/01/05
ONGI ETORRI 2015!
Urte berria liburu berriekin datorkigu, nola ez! Tartean guraso batek emandakoak. Eskerrak lehenik, guraso eta irakasle esku zabal horiei, aldioro gure liburutegia hornitzen laguntzen digutelako.
Aipatzekotan, txikientzat:
- Zenbait ipuin tolesgarri, hain ikusgarri gertatzen direnak.
- IGELAren bilduma berritua.
- LEHEN IRAKURLEAK bilduma.
- MATTIN ETA KAMILEren ale berriak.
- PIRRITX, PORROTX, MARIMOTOTS, PUPYU ETA LORErenak.
Ezagutza liburu interesgarriak:
- GIZA GORPUTZA, gorputzaren funtzionamenduari buruzko azalpen xumeak emateko liburu ikusgarria eta
- Jakintsu txikiuen entziklopedia bildumako HAU EZUSTEKOA, HAURTXO BAT! (Haur baten jaiotza nola gauzatzen den ikasteko) eta DINOSAUROEN LURRALDEAN (Nola bizi ziren eta nola desagertu ziren jakiteko).
Koxkortuentzat:
- PRINTZESA TXIZONTZIA.
- HANDIA NAIZ.
- DOMINISTRIPU JAUNA.
- LETRA TXARRA DAUKAT, ETA ZER?
- MORADERO.
Eta baita animatzen zareten helduontzat ere.

Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)