BEGEL

2015/01/12

NEGUAREN KOLOREA

Zenbat kantu, irudi , argazki ez ote ditu sortu udazken koloreak! Baita udaberri edo udak ere...Baina negua bera ere, uste ez arren, makina koloretan margotu izan digute. Begira bestela atsotitzek diotena:
 Urtarril hotza, neguaren bihotza
Ilbeltza, beltza.
Hilbeltza, hil zuri.

Patxi Zubizarretak berriz, bere Elur beltza liburuan horrela zioen:
"Negua da, negu gorria. Eta zerua bat-batean ilundu da. Eta elurra hasi du, elur beltza"...(!)

Mikel Laboak, Txorien Heriotza kantuan, grisez margotzen zuen zerua:
Negu geldoaren egun goibeletako,
habia huts gaixoak, habia abandonatuak,
haizearekin kulunka burdinezko zeru grisean.
Ai! Txorien hil-beharra neguan!

A zer negu berdea , haize fina eta hotza!- zioen aurrekoan, itsasoan bizitza eman eta moilatik kanpo etsi ezin duen arrantzale erretiratu batek...

Guk hemen Cd bat aipatuko dugu, Neguari abestenEne Kantak proiektuaren bigarrena da eta Nafarroako Bertso Eskolarako dirua lortu asmoz argitaratu zuten, D ereduko eskoletan lanean jarraitu ahal izateko. 
Gabonetako azken bi urteotan gurean Topa bihurtu zaigun Ole, ole Olentzero, bertatik hartua dugu:

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina