Proiektore digitala martxan Modelo Aretoan
Garaiak
aldatu dira, teknologiak aurrera egin du, eta kultura eskaintzan
zinemarekin egin den apustuari eutsiz, proiektore digitala jarri du
Zarauzko Udalak Modelo Aretoan. Zinema programazioari eutsi ahal izateko
derrigorrezkoa zen aro digitalera pasatzea, eta asteburu honetan eman
zaio hasiera aro berriari. Haurrentzako FRIENDS eta helduentzako RELATOS
SALVAJES pelikulak eskaini dira formatu digitalean. Orain jarri den
proiektorea behin-behinekoa da ekipamendu berria iritsi arte
(proiektorea, pantaila, soinua…)
Programazio
aberats eta zabala egin daiteke formatu honetan. Adibidez, proiektore
digitalak aukera emango digu estreinaldiak herrian ahalik eta azkarren
ikusteko eta malgutasun gehiagorekin jokatzeko, formatu guztietako
proiektuak ikusiko daitezkelako.
Bestalde,
asteburu honetan DESCIFRANDO ENIGMA(Urtarrilak 30 – otsailak 2 ; ostirala: 22:00 / larunbata: 19:30 eta 22:00 / igandea: 19:30 /
astelehena -ikuslearen eguna-: 17:00 eta 19:30. sarrera arrunta 5€ eta
ikuslearen egunean 4€)
eta MORTADELO Y FILEMON CONTRA
JIMMY EL CACHONDO (Urtarrilak 31, larunbata eta otsailak 1, igandea, 17:00etan;Sarrera:3€) pelikulak ikusteko aukera izango da Modelo Aretoan.
Iturria: Zu Zarautz`
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina