BEGEL

2015/01/15

BEHIN BAZIREN PERU ETA MARIYA...

Gabonetako etxerako lana izan ohi da ipuin bat sortzea, oporretatik bueltan, Salbatore Mitxelena lehiaketarako ipuin edo olerkiak aurkeztu behar ditugula eta. Urtarrilaren 16rako eraman behar ditugunez, hor dabiltza ikasle eta tutore, bakoitzak sortutakoa txukuntzen eta forma ematen, ordenagailuz idatzita eramatea egokiago baita .
      Salbatore Mitxelena

Zarauzko Udalak urtero antolatu ohi du Salbatore Mitxelena literatur lehiaketa,(ikus iazkoa), herriko eskoletako haur eta gazteei zuzendua. Partehartze handia izaten da eta idazkera sustatzeko bide aproposa.

Egun telebistak ordezkatu du garai bateko sutondoko txoko epela. Han mamitzen zen haurren mintzaira, kontakizun, olerki, esames eta ipuin bitartez.
Gure txikitako ipuinak pertsonaia nagusi biren inguruan matazatutako edo osatutakoak izaten ziren sarri: Peru eta 
Marijaren ipuinak. Geroztikako Jaimitoren txisteen antzera, Peru eta Mari(j)aren gorabeherak, farregarriak eta
fundamento handirik gabeak izaten ziren, baina aho zabalik eta lerdea zerigula egoten ginen. Hamaika Peru ta Mariya entzun eta esango genituen haurtzaroan eta nahiko farre egin ere!!
 Behin baziren Peru eta Mariya     Haiek bota zuten puzkerra handiya!
         Hura zeinentzat?                    Aurrena  parrez hasten denarentzat!

Oraingo pertsonaiak oso bestelakoak dira; horrelakoak etorri zaizkigu aurtengoan: Bazen behin Pequeño Nicolas deitzen zioten mutiko bat ....
Beste garaietan bizi gara, zalantzarik gabe eta buruz jaso eta ahoz ahoz pasatako ondarea ez ote zaigu ahaztuko!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina