BEGEL
2015/03/13
KORRIKA TXIKIA ZARAUTZEN
Martxoaren 19an Urepelen hasi eta 29an amaituko da Bilbon 2500 kilometro egin ostean, 11 egunez gelditu gabe.
Euskal Herri osoan zehar egiten den lasterketa erraldoia honek, gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
Ibilbide osoaren egutegia ezagutu nahi izanez gero, HEMEN sakatu.
Gure ikastetxean ere, helburuarekin bat eginez, hainbat ekintza egiten ari gara, korrikako petoak egin eta abestia ikasi, besteak beste.
Zarauztik martxoaren 22an pasatzen bada ere, Haurren Korrika Txikia asteazkenean, martxoaren 18an, izango da eta herriko ikastetxe guztietako haurrek hartuko dute parte.
Korrika arratsaldez izango da, 16:45ean, eskola ordua amaitu ondoren. Parte hartu nahi dugun guztiok, kiroldegiko biribilgunerantz abiatuko gara. Bertan, hartuko du Orokietak Korrikaren lekukoa. Herriko haur guztiek Korrikarekin bat egin ondoren, Munoan amaituko dugu. Mezua irakurri ondoren, uneoro euskara zaindu eta mimatzen duten gurasoei omenaldi xume bat egingo zaie eta haurrentzat txokolatea ere izango da.
Haur Hezkuntzako txikienak Torre Luzean elkartuko dira eta Munoaraino egingo dute Korrika.
Animatu gaitezen guztiok euskararen festa honetara!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina