BEGEL

2015/10/20

AINHOA MURUA eskolan


6.Ako talde batek elkarrizketatu du beren aldizkarirako

Triatleta bikaina eta munduko froga askotan sari ugari jasotakoa.

Hiru Joko Olinpikotan parte hartu du:
London (2012), Pekin (2008) eta Atenas (2004)
Datorren urtekoan izango ote da?
Abu Dabin(Arabia) egindako karreraz geroztik fastitis gogaikarri bat jasaten dabil oin azpian, eta hori sendatu behar du lehenengo, eta gero, sailkatzea lortu behar du. Lesionatu aurretik puntu asko lortu zituen eta ea lortzen duen.
Londoneko garaipena izugarria izan zen. Zarautzen jende askok jarraitu zuen telebistaz eta bertara ere, joan zitzaizkion animatzera.
10 lehenengoetan geratzea, 7.a zehazki, ez da txantxetako gauza! Horretarako gogor entrenatu behar izaten du eta ez zaio denbora libre askorik geratzen; lagunekin ibiltzea, irakurtzea,...
gustuko baditu ere. 
Goi mailako kirolaria izateko kemena ere handia behar da. Baina onurak ere baditu, noski, munduko txoko ugari ezagutzeko aukera izaten duelako.
Janariari erreparatu behar izaten dio, eta zein aukeratuko lukeen galdetzerakoan...denetik jaten badu ere, babarrunak hautatzen ditu.
On egin dizula Ainhoa! eta zorte on aurrerantzean ere!! 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina