BEGEL

2015/10/23

Gurasogintza – hitzaldiak eta tailerra

Familia da prebentzioa lantzeko eremu edo arloetako bat, eta gurasoak dira sozializaziorako lehenengo bitartekari. Seme-alaben heziketan gurasoekin eraikitzen diren lehenengo loturak, harremanak… oinarrizkoak dira gero nerabezaroan eta heldutasunean bizitzari eta bertako arrisku eta zailtasunei aurre egiteko.
Guraso izatea denbora luze irauten duen funtzioa da, eta askotan presioz betetako uneak bizi izaten dira, bai kanpotik datozenak bai barruan sortutakoak. Hori dela eta garrantzitsua eta beharrezkoa iruditzen zaigu prozesu horretan laguntza eskaintzea.
Jarraian abendua bitartean antolatu ditugu hitzaldiak eta tailerra:
 HITZALDIAK
Harremana nola, segurtasuna hala
Urriaren 29an (18:00 – 20:00)
Kiroldegian goiko aretoan. Hizlaria: Josune Martirena
Bizitza jolasa da. Mugimendu eta jolas askearen garrantzia
Azaroaren 19an (18:00 – 20:00)
Kiroldegian goiko aretoan. Hizlaria: Mailu Segurola
Nola saiestu eguneroko gatazkak. Komunikazio ez bortitza
Abenduaren 21ean ( 18:00  – 20:00)
Kiroldegian goiko aretoan. Hizlaria: Mailu Segurola
TAILERRAK
Bizitzaren zuhaitza. Norberari buruzko gogoeta seme-alaben bidelagun izateko.
Azaroaren 20an ( 16:00 – 20:00)
Azaroaren 21ean ( 9:30 – 13:30)  Bideratzaileak: Mailu Segurola eta Meskal Ros
Matrikula 10 euro

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina