Ohitura hori berreskuratu nahi du Zarauzko Gitarrista taldeak, eta horregatik, herritarrak txokolatea jatera eta elkarrekin kantatzera gonbidatu dituzte.
Asteazkenean, Musika Plazan elkartu ziren, 19:00etan. Kanta ez dezagun ahaztu iaz gure blogean jarritako bideotxoa ekarri dugu eta iaz bezala, Joan zen uda dioen arren, gustura gabiltza besamotzetan lasai eguzki printzak hartzen.
San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan
Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina