BEGEL

2016/01/19

Inauteriak (herririk herri) datoz

Aurten inoiz baino goizago gainera,Dantzan.eus atarian irakurri ahal izan dugunez.

“Ohi bezala urtarrilean iristen dira inauteriak zenbait herritara, baina gainera, data nagusiak otsaileko lehen astean direnez, aurten Kandelaria, San Blas eta Santa Ageda inauteriekin nahasian tokatuko dira hainbat herritan”. Neguko festetarako gonbitea luzatzeko, 2016ko inauterien oinarrizko egutegi bat argitaratu du atariak.“Jakina, ez dira denak, eta inauteriak bihurri samarrak izaten direnez, inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni da”.
Eskolan, Santa Ageda bezpera, otsailaren 4ean, ostegunean  eta Inauteriak, berriz, 5ean, ostiralean, ospatuko ditugu. Tapia eta Leturiak kantatzen duten moduan:
Festarik festa lan egin behar gauero
Festarik festa hor nabil ni egunero

Gure etsaia benetan dago ero

Zigortzen gaitu inoiz hutsegin ezkero.

.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina