BEGEL

2016/01/27

PRINTZE TXIKIA komentatzen

Gaur arratsaldean, tertulia literario berezi bat egin dugu heldu eta ikasleen artean. 
Saint-Exupéry-ren Printze Txikia liburuaren 10 kapitulu etxean irakurri eta bakoitzak zati bat aukeratu ondoren, geure artean komentatu behar genuen. EPA, Helduen Eskolako 5 kide, Magisteritzako praktikak egiten dituzten 2 ikasle eta 6.D gelako ikasleek hartu dute parte.

Tertuliak egitera ohituta dauden arren, hau zen klasikoen artean lehena eta esperientzi aberasgarria izan dela aitortu dute. Ekarpen asko eta interesgarriak egin dituzte eta helduen hitzetan, harrituta geratu dira azaldutako mailarekin.





Asierren urtebetetzea ospatuz, bizkotxo batekin amaitu dugu saioa gozo-gozo.




















Eskerrik asko eta hurren arte.

2 iruzkin :

  1. Erreportaia polita benetan!!
    Mila esker Marijo!!

    ErantzunEzabatu
  2. Zuen ekarpena ere oso baliagarria izaten zaigu. Bejondeizuela, Agustin eta konpainia.(Harbil, Kontxi, Anjel...)
    Mari Jose.

    ErantzunEzabatu