Urte bakoitzak 365 egun ditu, baina baita zenbatzen ez diren 5 ordu eta 48 minutu ere. Ondorioz, lau urterik behin egun bat gehitu beharra dago, eta, hortaz, urteak 366 egun ditu. 2016. urtea BISURTEA dugunez, otsailari ematen zaizkio 29 egun. Olinpiadak ere bisurteetan ospatzen da: Rion aurten (Brasilen).
Bisurtekoaren egun estraren historia K.a. 49 urtean hasi zen, Julio Zesarburuzagiak egutegi bikainaKleopatrafaraoiaren lurraldean, Egipton, aurkitu zuenean. Egutegi erromatarra desfasez josita zegoen.
Orduan, Alexandriako Sosigenesen eskuetan utzi zuen juliotar egutegia diseinatzeko ardura. Sosigenes astronomoa, matematikaria eta filosofoa zen.(Ikus gehiago eitb-ko web orrian)
Googlek apirila eta martxoa tartean muturra sartzera datorren untxi honen bitartez adierazten zigun gaurko eguna:
Dorleta, neska gazteak, magiarako zaletasun handia du eta, bere ilusioa bete asmoz, kasting proba batera aurkeztuko da, mago laguntzaile izateko probara, alegia.Dorleta kasting batera dator antzokira. Mago laguntzailea izateko kasting-a da.Antzoki baten jarri diote probarako hitzordua, mago batekin, baina magoa izan partez lapur bat izango da proba egingo diona.Lapurrak amarrua egin nahi dio, mago plantak egiten dizkio, baina trukoak ez dira neskaren oso gustokoak; traketsa baita ustezko mago/lapurra.Nola nahi ere, Dorleta eta lapurra elkarlanean jarriko dira kastinga egin behar duen benetako magoari ziria sartzeko.Proban ari direla, magoa agertuko da eta hortik aurrera, sekulako zalaparta, eta baita egoera magikoak ere, sortuko dira antzezlanean.Magia eta sorpresaz betetako antzelana. Pianista batek obrari zuzenean musika jarriko dio. .
ILUSTRAZIOA EGITEN DUTENEN ARTEAN, GAINERA, PUBLIKOAREN SARI
BEREZIA ESKAINIKO DA:
Epaimahaiari gehien gustatu zaizkion 30 ilustrazioak
Irrien Lagunak-en webgunean (www.irrienlagunak.com) eskegiko dira maiatzaren 10ean. Marrazki bakoitzaren azpian,
haurraren izena eta herria jarriko dira. Boto gehien jasotzen dituen lanak
Irrien Lagunak Klubak emandako saria jasoko du. Bozkatzeko aukera maiatzaren 19
arte izango da.
Otsailaren 12an bete ditu zazpi urte Gipuzkoako Eskola Libututegien blog honek. Guretzat informazio iturri etengabea eta ezinbesteko lan tresna da berau. Gure lanerako hain baliagarria izanik ere, mundu guztiko erakundeentzat (Estatu Batuak, Hego Amerika, Europa, Errusia eta baita Txinatik ere) erreferente izanik, eskertu besterik ezin dugu egin blog honen arduradun bihurtu denFernando Lenguas,Lasarte-Usurbil BHI institutuko irakaslearen lan bikaina. Jarrai kemenez aurrerantzean ere! Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko eta indartzeko eskola liburutegiak zein onuragarriak diren kontuan izanik, blog hau benetan onuragarria dugula aintzakotzat hartzen dugu. Urte Askoan!!! Gure eskolako blogetik sar daiteke zuzenean hasieran dugunbannerretikedota eskuineko zutabean (behean) dugun loturatik.
Otsailaren 16an,
izan genuenCastilloren bixita eskolan .
Ebelina Mandarina irakurri dugu 3. mailako ikasle guztiekin eta bi
geletakoek berarekin egoteko aukera izan dugu.
Nafarroako Sakana bailarakoa duguCastillo.
A zer izen bitxia! Bere amak ere izen bera omen du, eta jendeak abizena
delakoan nahastu eta arazo bat baino gehiago izan omen du. Hegaldi baterako ere
nahiko istilu izena zela eta ez zela...
Aurretik helduentzat poesia idazten zuen eta gero hasi zen umeentzat idazten
eta Ebelina da idatzi zuen aurrena. Berarekin irabazi zuen 2009.ean Lizardi
saria. A zer askaria egin omen zuen Zarautzen, saria jasotzera etorrita.
Bere eskola ingurura etorri zen zirku batetik hartu omen zuen gaia.Giro txarra eta euritsua egin omen zuen
benetan, eta oso ikusle gutxi agertu omen zen bertara.
Txikitako lagun ilegorri batekin gogoratuz
erabaki zuen protagonista ere halakoa izatea.
Dena den, Errusian izan gabea da oraindik.
Aurretik landu genuen liburua, berari buruzko
bideotxo bat ikusi genuen, pertsonai eta gertaera nabarmenenak aipatu genituen
eta berarentzat galderak prestatu ere, galdera piloa!
- Ez dut inor ezagutzen beldurra sentitu ez duenik-dio Ebelinak-. Koadernoan
idatzi genituen gureak eta elkar jarri genituen.
- Egun tristeetan magoa izan nahi nuke eta tristura
desagerrrarazi kapelu batean, magoak untxiak desagerrarazten dituen bezala.-Castillok ere
magoaren kapela ekarri zuen eta papertxoak banatu zizkigun guztioi eta
magoa bezala triste gaudenean, alaitzeko zer lagun dakiguken idazteko eskatu
zigun. Oso soluzio politak asmatu ziren.
Bukaeran nahi zuten guztiei sinatu zien paperean eta eskaintza bana idatzi ere, bere irrifar gozoarekin.
Beste urte batez hemen dugu gure ipuin kontalaria,Maite Franko.
argazkietan
1.D gelan
Izan ere, BERDINOLA (1. eta 2, mailetan) etaBABESOLA(3.mailarako) programak sustatuz, ipuinen bidezparekidetasunaetakulturartekotasuna 1. zikloan eta jarrera osasungarriaklantzeko 3. mailan, modu polit eta alaian egiten digu bixita urtean bitan 12 gela hauetan.
Badira 60 ikastetxe publikotik gora Gipuzkoan
Eskola Liburutegi itxuroso eta kondizio egokitan ditugunok (fondoak informatizatuta, erabilpen ugari eta baliagarriekin,…). Urtez
urte joan gara giza baliabide eta baliabide materialen bitartez osatzen (Irakasle arduradunen formakuntza, programa informatikoak, ikusentzunekoak,…).
Baina ikastetxe bakoitzeko liburutegi
arduradunak erretiroa hartzen doazen neurrian:
- Ikastetxeko irakasle batek hartu behar izan du ardura hau jardunaldi erdira
murriztuta.
-
Egiten diren Formakuntza ikastaro bakarrak eskola orduz kanpo bakarrik egin ditzakegu.
-
Liburutegiko gestio aplikazioak ez dira eguneratzen.
Eskola
Liburutegiak eskola komunitate osoarentzako benetako hezkuntza-baliabide bat izan
dadin ahalegin serioak egiten gabiltzan arren, nabarmena da Administrazioak
agertzen duen zabarkeria arazo honekiko.
Irakurketa
sustatu, eta informazio iturriak razionalizatu nahian gabiltzanok, ez dugu etsi
nahi eta eskola komunitate osoaren arteko sentsibilizazio kanpainari ekin
diogu. Horretarako idatzi dugu manifestu
hau,.
Beraren
aldeko apustua egiteko eta sinatuta, Hezkuntza-Administraziora irits dadin,.
Más de 60 centros públicos de Gipuzkoa disfrutamos de unas Bibliotecas Escolares dignas (fondos informatizados, multiusos,...). Año a año, se ha ido formando a los docentes responsables de este servicio, se dotaron con recursos humanos y materiales y se generalizaron las licencias del programa de gestión de bibliotecas Abies 2. Pero a medida que los responsables en cada centro se han ido jubilando: - El programa se mantiene con un docente del centro a media jornada y, en algunos casos, no hay nadie adjudicado para esa responsabilidad. - Los cursos de formación son cada vez más escasos o inexistentes - La aplicación de gestión de la Biblioteca no se ha actualizado
Mientras tanto, continuamos haciendo verdaderos esfuerzos para que nuestras bibliotecas sean un auténtico recurso educativo que preste un buen servicio a la comunidad.
Los que nos dedicamos a este trabajo de mantener vivas las Bibliotecas escolares, al fomento de la lectura, a la racionalización de las fuentes de información, etc... vemos con estupor cómo las BB.EE vuelven al abandono y no queremos resignarnos a que ésto ocurra. Por eso, lanzamos a toda la comunidad escolar una campaña de sensibilización y apoyo para pedir a los responsables educativos que se tomen en serio este asunto articulando las medidas necesarias que permitan que las Bibliotecas Escolares sean, en la realidad, lo que dicen que han de ser en elos papeles (Informe Pisa, Plan Vasco de Lectura, legislación educativa vigente, informes sobre la función docente...).
A PROPÓSITO DE LAS BIBLIOTECAS ESCOLARES Basta echar un vistazo a los sistemas educativos avanzados con escaso fracaso escolar, al informe Pisa e incluso a la Ley de Educación para apreciar la importancia que se da a las Bibliotecas Escolares en el proceso educativo. (Para continuar leyendo)
"Gaueko enziklopedia koxkorra" (4€) Sarrerak aurretik eros daitezke Sanz Enean, 4 euroan.
Ikuskizun musikatua taularatuko du 2princesesbarbudes Kataluniako taldeak.
Gaueko kontuetan murgilduko da Helena Casas, Marc Marce eta Ildefons Alonso hirukoa, eta familia osoarentzako emanaldia eskainiko dute, clowna, objektuen antzerkia eta poesia bisuala uztartuz.
2014an,Enciclopèdia Baixeta de la Nit ikuskizun-diskoa aurkeztu zuten, egileek eurek konposatutako 13 abestirekin. Urte horretan, gainera, euskarara egokitu zuten, eta Gaueko Entziklopedia Koxkorra izenburupean
Ainhoa Aranburuk euskaratu eta egokitu du ikuskizuna. Casas taldekideak euskara ikasi zuen Bartzelonako Hizkuntz Eskola Ofizialean, eta Aranburu izan zuen irakasle. Bikoteak jolas gisa hartu zuen erronka, eta egitasmoak aurrera egin zuen.
Musika baxua
Gitarra arrosak, igel-marakak eta plastikozko tronpetak… Jostailu-tresnekin egiten du musika 2princesesbarbudes taldeak. Pop estetika minimalista darabilte, eta beraiena «musika baxua» dela diote: «Baxua, musika tresna txikiekin osatua delako, pilarik erabiltzen ez dutenekin eta ozenegiak ez direnekin. Baxua, txikiek eta handiek gozatzen dutelako. Baxua, xumea eta minimalista delako. Baxua, artisau erara ondua delako». Abesti denak taldeak idatzi ditu, bi izan ezik; Gaua marrazki bat da Xavi Grimau poeta katalanarena da, eta Ondo lo egin Maialen Lujanbio bertsolariarena. Era berean, Joseba Tapia musikariaren laguntza izan zuten diskorako. Hemen dituzuen zenbait bideo ikuskizunaren inguruan.
Erresuma Batuko Royal Society of Chemistry (RSC) erakundeak proposatuta, hidrogelen inguruan lanean ari dira 3. mailakoakek.
Erakunde honek gai bat proposatzen du mundu guztiko ikasleei kimika gerturatzeko eta benetako ikertzaile bihurtzeko aukera eskaintzeko asmotan. Aurtengo gaia hidrogelak eta hauek uraren zikloan duten eragina da.
3. mailan Uraren gaia lantzen dugunez, beraiekin dugu, munduko beste hainbat eskoletako umeekin batera ikerketa burutzeko asmoa. 2014ean murgildu ziren 3. ziklokoak eTwinning Europear plataforma digitalean eta honen bitartez,Europako eskolekin komunikatzen dira,lan egitearekin batera lagun berriak eginez (230.000 kidetik gora dituen plataforma da hauxe, eta 5.000 proiektu baino gehiago lantzen dira bere baitan).
Horretaz gain, euren ikerketen emaitzak eta ondorioak Europatik kanpoko ikasleekin partekatzeko RSC erakundeak sortu eta gestionatutako web orri bat erabiltzen dute, Orokietakoek.
Goizean Haur Hezkuntzako patioan elkartu ginen. 4 eta 5 urtekoek dotore dantzatu zuten polka, orpo-punta, orpo-punta, aurrera ta itzulia oinez markatzen zuten bitartean. Ondoren 2 eta 3 urtekoek Brasileko sanba alaia dantzatzen ikusi genituen.
Eguerdi partean Lehen Hezkuntzako frontoian bestelako doinuak entzun ahal izan genituen: 5. eta 6. mailakoen Rumba Latina martxosoa, 3. eta 4. mailakoekin Mexikoko dantza alaiak, bere mariatxi eta guzti eta bukatzeko 1. eta 2. mailakoakhip hop dantzatzen etorri zitzaizkigun.
Azkenean, bertan ginen guztiok dantzatuz eman genion amaiera festari .
Jaialdia ikusteko, argazkiak nola ziklotako bideoak, sakatu hemen eta gozatu.
Usadioari jarraiki eskolakoak ere koplak kantatzera irten gara goizez.. Haur Hezkuntzako eraikinean elkartu gara guztiok eta gero 5. eta 6. mailakoak herriko kaleetan zehar ibili dira, 6. mailako ikasle talde baten soinu txikiz lagundurik. Ondoren bi taldeetan banatu dira: 6. mailakoak Santa Ana, Zaharren Egoitzara joan dira eta Maria Etxetxiki Eguneko Zentrora 5. mailakoak. Zer diren eguraldi kontuak:Iaz ELURRETAN IBILI GINEN umeen gozamenerako !(Ikus sakatuz moretua)
Zer dela eta makilen erabilera? Litekeena da garai batean kantari irteten zirenak gauez ilunpean ibili beharra izatea arrazoia, bideetan barrena baserriz baserri lagundu egingo zielako ez erortzen. Horrez gain, kantuaren akonpainamendu gisa ere erabiltzen ziren.
Lagundu eta umorea jarri. Talde ekintzaile honi esker, 2. eta 3. mailarako ekarri ditugun liburu mordoa, 200 liburutik gora, katalogatu eta forratu ahal izan dugu urtarrilean. Errekreo eta arratsaldetan jo ta ke jardun ondoren, 4. mailako neska kuadrila bat izan dugu, batipat,(tarteka Markel, Jon, Carmen, Peru,...ere etorri izan ohi dira) gogotik aritu direnak. Mila esker zuen borondateagatik, Saioa, Nahia A., Dare, Laura, Elena, Nahia B., Amets, Laida,Maider...!