BEGEL

2016/02/10

Orokietakoak ikertzaile lanetan, mundu osoko ikasleekin batera

Erresuma Batuko Royal Society of Chemistry (RSC) erakundeak proposatuta, hidrogelen inguruan lanean ari dira 3. mailakoakek.

Erakunde honek gai bat proposatzen du mundu guztiko ikasleei kimika gerturatzeko eta benetako ikertzaile bihurtzeko aukera eskaintzeko asmotan. Aurtengo gaia hidrogelak eta hauek uraren zikloan duten eragina da.

3. mailan Uraren gaia lantzen dugunez, beraiekin dugu, munduko beste hainbat eskoletako umeekin  batera ikerketa burutzeko asmoa. 2014ean murgildu ziren 3. ziklokoak eTwinning Europear plataforma digitalean eta honen bitartez, Europako eskolekin komunikatzen dira, lan egitearekin batera lagun berriak eginez (230.000 kidetik gora dituen plataforma da hauxe, eta 5.000 proiektu baino gehiago lantzen dira bere baitan).

Horretaz gain, euren ikerketen emaitzak eta ondorioak Europatik kanpoko ikasleekin partekatzeko RSC erakundeak sortu eta gestionatutako web orri bat erabiltzen dute, Orokietakoek.

Gogoratu 2014ko irailean, eskolako Arrate Ugalde irakasleak hartu zuela parte Ikasgela Interaktiboei buruzko ikastaroan, Bruselan, eta horren ondorioa dugula ekintza hau ere. 
Zalantzarik gabe, aukera polita da beraientzat errealitate eta baldintza ezberdinetako ikasleekin batera esperientziak trukatzeko.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina