BEGEL

2016/02/11

HAURRENTZAKO ANTZERKIA

Otsailak 14, Igandea. 16:30 etan,   Modelo aretoaN

"Gaueko enziklopedia koxkorra" (4€) 

 Sarrerak aurretik eros daitezke Sanz Enean, 4 euroan.


Ikuskizun musikatua taularatuko du 2princesesbarbudes Kataluniako taldeak.
Gaueko kontuetan murgilduko da Helena Casas, Marc Marce eta Ildefons Alonso hirukoa, eta familia osoarentzako emanaldia eskainiko dute, clowna, objektuen antzerkia eta poesia bisuala uztartuz.
2014an,Enciclopèdia Baixeta de la Nit ikuskizun-diskoa aurkeztu zuten, egileek eurek konposatutako 13 abestirekin. Urte horretan, gainera, euskarara egokitu zuten, eta Gaueko Entziklopedia Koxkorra izenburupean
Ainhoa Aranburuk euskaratu eta egokitu du ikuskizuna. Casas taldekideak euskara ikasi zuen Bartzelonako Hizkuntz Eskola Ofizialean, eta Aranburu izan zuen irakasle. Bikoteak jolas gisa hartu zuen erronka, eta egitasmoak aurrera egin zuen.

Musika baxua

Gitarra arrosak, igel-marakak eta plastikozko tronpetak… Jostailu-tresnekin egiten du musika 2princesesbarbudes taldeak. Pop estetika minimalista darabilte, eta beraiena «musika baxua» dela diote: «Baxua, musika tresna txikiekin osatua delako, pilarik erabiltzen ez dutenekin eta ozenegiak ez direnekin. Baxua, txikiek eta handiek gozatzen dutelako. Baxua, xumea eta minimalista delako. Baxua, artisau erara ondua delako».
Abesti denak taldeak idatzi ditu, bi izan ezik; Gaua marrazki bat da Xavi Grimau poeta katalanarena da, eta Ondo lo egin Maialen Lujanbio bertsolariarena. Era berean, Joseba Tapia musikariaren laguntza izan zuten diskorako.

Hemen dituzuen zenbait bideo ikuskizunaren inguruan.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina