Liburuaren eguna ospatzen dela eta,Roald Dahl idazlearen unibertsora hurbilduko gara, aurten ospatuko baita haren jaiotzaren mendeurrena. Roald Dahl idazle galestarra (Llandaff,GALES 1916 – Londres, 1990) bihurria dugu inondik ere, oso gustuko baitu jende helduaren mundu arrazionala hankaz gora jartzea.
Gutxi izango dira Dahlek besteko arrakasta lortutako idazleak. Horregatik moldatu dituzte haren lanetariko asko zinema edo telebistarako,(Charlie eta txokolate-lantegia, Matilda...) eta horregatik jarraitzen dute haren liburu salmentek handitzen hil zenetik 25 urte bete ondoren.
Irakurlea hasieratik harrapatu, eta espero gabeko amaiera eskaini. Bi ideia horietan sinplifika daiteke Dahlek helduentzat idatzitako ipuinen klabea, baina formula hori muturreraino zorrozten asmatu izanak bilakatu du generoaren erreferentzietariko bat (Ixtorio hautatuak bilduman). Heldu zein umeentzat idatzi, ordea, algararen eta ezinegonaren arteko lerro horretan dabil beti haren luma funanbulismoan. Bere kontakizunei iluntasuna darie, ez du haurrei itsusia dena ezkutatzeko joerarik. Helduak, esate baterako, pertsonaia oker gisa deskribatu ohi dira bere kontakizunetan. Konstante bat da bizipenen erabilera hori idazlearen ibilbide osoan:neurri batean, haur zela eskolan jasotako jipoi eta irainak ditu oinarriMatilda lanak, adibidez. Igar daitezke eskola alboan zuen txokolate dendaren inguruko liluraren arrastoak Charlie eta txokolate lantegia-n, esaterako. Nagusiki autobiografikoak dira Boy eta Bakarka hegal egitenliburuak. Eta gerran bizitakoarekin lotuta daude, era berean, Disneyk erositako haren lehen eleberriko gremlin izeneko izakiak; izan ere, Dahlek hainbat elkarrizketatan zehaztu zuenez, hegazkinek kalteren bat jasaten zutenean errudunak gremlinak izaten zirela esaten zuten bere pilotu taldean.
Euskaraz irakur daitezkeen Dahlen haur kontakizun eta eleberriek ematen dute haren itzalaren neurria. Lehen aipatutakoaz gain:Erraldoi on miragarria,Georgeren medizina miragarria, Super azeri,Hatz magikoa, eta ipuin tradizionalak irauliz sortutakoErrima errebeldeak poesia liburu jostaria ere.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina