Euskaraz:
X hil da, Alaine Agirrerena, “idazkeraren edertasunagatik, prosaren erritmoagatik eta narrazioari darion errealismoagatik. Obsesio bati buruzko liburu bat da, modu obsesiboan kontatua. Maite denaren galeraren aurrean sortzen den beldurrari begiratzen dio, eta, istorio “sinple” baten bidez, pasio sentimenduan sakontzen du, “bariazio musikalen eskema baten bidez etengabe gai beraren inguruan bueltaka ibiliz”.Idazkeraren gaztetasuna harrigarri gertatu da, halaber, literatur tekniken erabileragatik eta liburuak lortzen duen intentsitateagatik”. Bere bigarren eleberria da; aurretik ere umeentzako zenbait lan egindakoa da idazlea, hala nola “Letra txarra daukat eta zer” eta “Txokolatezkoa izan nahi nuen”.2014ean Lizardi Saria irabazi zuen, "Hau ez da zoo bat" eta oraintxe ari gara irakurtzen 3. mailakoekin.
Gaztelaniaz, “Instrumental”, James Rhodesen liburua, saritu dute, “prosa zuzen eta gordin baina aldi berean hurbil eta jostagarriagatik. Argitalpenak erakusten duen ausardiagatik. Darion umoreagatik eta hobetu-nahiaren eta erresilientziaren eredu delako. Eta kultura –kasu honetan, musika– bizimodu batekin lotzeagatik, bizitzan zehar gertatzen diren egoera dramatiko eta zailetarako salbabide gisa aurkezteagatik. Liburuak ez baitu inor hotz uzten”.
Bi sariok maiatzaren 5ean emango dira, goizean, San Jeronimo kaleko aretoan. Bi egileek Literaktum jaialdian parte hartuko dute.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina