Eblako Liburutegia (Siria)
Gaurko Siria ingurutan, duela 4.000 urte liburutegi bikainak zeuden eta bertako agintariek sustatzen zuten haien hazkuntza.
Bitartean, Europan herri borrokalari ankerrak bizi ziren.
Beheko loturetako adierazpenetan irudikatu ditzakegu gaur egun suntsiketa eta hondamendia dagoen lekutan, jakinduria estimatzen zuen jendea bizi zela.


Asurbanipal, irakurtzen eta idazten zekien errege bakarrenetako batek sortu zuen eta hau izan zen materiala gorde eta organizatzeko modu sistematikoa erabili zuen lehen liburutegia.
Han gorde zen garaiko kuneiforme idazkerako literatura guztia eta bertan aurkitu zen historiako lehen poema epikoa: Gilgamesh-en poema.
Niniveko liburutegia erregearen palazioaren barnean kokatzen zen, beraz, liburutegi pribatua zen eta oraindik ez zen jaio gaur egungo liburutegi publikoa.
Ninive hiriaren desagerpenarekin batera desagertu zen, medo eta babilonioak egindako erasoaldiaren ondoren k.a. 612. urtean, Asurbanipal erregea hil eta 15 urte geroago.
- “Bibliotecas. Una historia ilustrada”, Stuart A.P. Murray liburuaren 29-30 or.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina